2021/10/22ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2021/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleria okupatua hazi egin da, beste 9.000 okupatu baino gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 8,9ra jaitsi da, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

7.400 etxe gehiago daude kide aktibo guztiak okupatuta dituztenak

Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2021eko hirugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 9.300 okupatu gehiago daudela eta 15.900 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 92.700 langabe daudela kalkulatzen da, eta 953.600 okupatu, urteko bigarren hiruhilekoan baino % 1 gehiago.

Euskal AEko langabezia-tasa % 8,9koa da, 2021eko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko % 1,4 baxuagoa; tasa hori ez da ikusi 2010. urtetik. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 55,8koa da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren aldean ehuneko 0,5 puntu baxuagoa.

Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian hazi da gehien okupazioa; 5.000 pertsona okupatu gehiago daude. Gero, Araban; 3.000 okupatu gehiago daude. Eta, azkenik, Gipuzkoan; 1.400 okupatu gehiago daude. Hiriburuak direla eta, Vitoria-Gasteizen 2.800 okupatu gehiago daude, Donostian 2.100 gehiago eta Bilbon 500 gutxiago.

Generoa dela eta, okupazioaren gorakadarik handiena gizonen artean gertatu da; aurreko hiruhilekoan baino 6.600 okupatu gehiago daude. Emakumeen kasuan, 2.700 okupatu gehiago daude. Nazionalitatea dela eta, okupatu atzerritarren kasuan, 5.900 okupatu gehiago daude, eta espainiarren artean, 3.400 gehiago.

Okupazioak jarduera-sektore guztietan egin du gora, industrian izan ezik

Euskal AEko biztanleria okupatuak gora egin du zerbitzuen sektorean, 8.600 okupatu gehiago dira; eraikuntzan, 1.900 gehiago, eta, lehen sektorean, 400 gehiago. Industrian, berriz, okupatuen kopuruak behera egin du; 1.700 pertsona gutxiago dira.

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,6 puntu egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 68,3koa da. Tasa hori % 71,4ra iritsi da gizonetan, eta % 65,2koa da emakumeetan.

Amaitutako ikasketa-maila dela eta, okupazio-tasaren gorakada handiena bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak dituztenen artean gertatu da (ehuneko 1,7 puntu gora), eta % 60,7koa izan da; lehen mailako ikasketak eta baxuagoak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,4 puntu egin du gora eta % 60,2koa da, eta, azkenik, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,2 puntu egin du behera, eta % 82,9koa da.

Nazionalitatea dela eta, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 69,8), eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 55,3koa da (ehuneko 0,2 eta 3,6 puntu gehiago, hurrenez hurren).

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Arabakoa da, % 69,9koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,7 puntu gehiago. Gero, Gipuzkoakoa, % 69,7koa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gutxiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 0,9 puntu egin du gora (% 66,9).

Hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta

2021eko hirugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 902.200 etxe inguru daudela eta, haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez duela; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 7.400 familia gehiago, eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 33.500 daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.400 gutxiago. Pertsona aktiborik ez duen etxe-kopuruak gora egin du; 4.500 etxe gehiago daude.

2021eko hirugarren hiruhilekoak % 8,9ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 puntu gutxiago (% 10,3)

Euskal AEko langabe-kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua, urteko hirugarren hiruhilekoan, 92.700 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 15.900 pertsona gutxiago; alegia, % 14,6ko beherakada egon da. Gizon langabeen kolektiboa 48.200 pertsona dira, 7.400 pertsonatan egin du behera (–% 13,3), eta, emakume langabeen kopuruak % 15,8 (8.400) egin du behera, guztira 44.600ra arte hiruhilekoan.

2021eko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 8,9koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 puntu baxuagoa. Gizonezkoen langabezia-tasa % 8,8koa da (ehuneko 1,3 puntu gutxiago) eta emakumezkoenak ehuneko 1,6 puntu egin du behera, % 8,9ra arte.

Ikasketak direla eta, langabezia-tasaren jaitsiera handiena ikasketa-maila altuena lehen mailako ikasketak eta beheragokoak amaitu dituztenen artean izan da (ehuneko 2,2 puntu gutxiago), langabezia-tasa % 11,6koa izanik; bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak amaitu dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 1,9 puntu egin du behera, eta % 10,6koa da, eta, azkenik, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,8 puntu egin du behera, eta % 5,8koa da.

Nazionalitatea dela eta, langabeen kopuruak behera egin du nazionalitate espainiarra dutenen artean, eta 9.900 pertsona gutxiago dira (71.100, guztira). Nazionalitate atzerritarra dutenen artean, 6.100 gutxiago dira; guztira, 21.600 langabe.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian langabe-kopuruak behera egin du, eta 8.500 gutxiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 1,5 puntu egin du behera, % 9,9koa izanik. Gipuzkoak 24.100 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak behera egin du (4.200 gutxiago) eta langabezia-tasak ehuneko 1,2 puntu egin du behera, % 7ra arte. Araban, langabe-kopuruak behera egin du, eta 3.100 langabe gutxiago dira, eta langabezia-tasa % 9,2koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino 1,9 puntu baxuagoa.

Hiriburuak direla eta, langabeziak guztietan egin du behera: Bilbon jaitsi da gehien langabe-kopurua, 3.100 langabe gutxiago baititu; ondoren, Vitoria-Gasteizen, 2.700 gutxiago baititu, eta, azkenik, Donostian, 1.700 gutxiago baititu.

EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa– datuen arabera, 2021eko abuztuan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6,8koa izan da eta, Espainiakoa, % 14koa.

Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 3,6 egin du gora eta langabezia-tasak % 10,1etik % 8,9ra egin du behera

Euskal AEko biztanleria okupatuen kopuruak % 3,6 egin du gora, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia-tasak ehuneko 1,2 puntu egin du behera (% 10,1etik % 8,9ra); beraz, 11.000 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98,4 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera.

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 874.400 afiliatu daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Horietatik, % 98,4 okupatuak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; beraz, 860.100 lagun.

BJAren LANE okupatuen artean, % 8,3 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (79.500), ez baitaude Euskal AEn kokatutako enpresetan edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 34,1 ez dago Lanbiden langabe erregistratu gisa

Euskal AEn zenbatesten da 102.000 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; alegia, Euskal AEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 57,3 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (58.400 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 34,1 ez dago langabe moduan erregistratuta Lanbiden (31.600 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daiteke.

graf0019094_01_e.png

graf0019094_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleria okupatua hazi egin da, beste 9.000 okupatu baino gehiago baitaude, eta langabezia-tasa % 8,9ra jaitsi da, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019094_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali