2021/09/06ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2021/II
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 14,8 hazi da 2021eko bigarren hiruhilekoan
Etxegintzaren azpisektorea % 16,0 igo da, eta Obra Zibilarena % 7,1
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren jarduerak % 14,8ko urte arteko hazkundea izan du 2021eko bigarren hiruhilekoan, balio nominaletan, dagozkion egutegi-ondorioak atera ondoren.
Hiruhileko horretan, Eraikuntzaren sektoreak izan duen urte arteko hazkundea, oroz gain, Etxegintzaren jokamoldeak eragin du, % 16,0ko igoera izan baitu; izan ere, Obra Zibilak urte arteko igoera neurritsuagoa izan du, % 7,1ekoa.
Aurten, 2021eko lehen seihilekoan, sektoreak % 6,3ko igoera izan du bere jardueran, 2020ko aldi berarekin alderatuta. Urte honetako urte arteko aldakuntza-tasa metatua % 6,9koa da Etxegintzaren azpisektorean eta % 2,1ekoa Obra Zibilarenean.
2021eko bigarren hiruhileko horretako sektoreko jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, behin urtaroen eragina zuzendurik, % 1,0ko jaitsiera ikusten da. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera negatiboa izan du, % 0,9koa, eta Obra Zibilak % 1,8 egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean.
Azkenik, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Eraikuntzaren sektoreko langile enplegatuak % 1,1 igo dira 2021eko bigarren hiruhilekoan, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
2021eko bigarren hiruhilekoko EKIren estaldura % 84,9koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62