HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeen...

2021/10/26ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeen eta apartamentu turistikoen okupazioa bikoiztu egin da 2021eko irailean, 2020ko hil berarekin alderatuta

Udan (uztaila, abuztua eta iraila), okupazioak % 50 baino gehiago egin du gora, 2020ko udarekin alderatuta, bi establezimendu mota horietan

Euskal AEko landetxeetan, irailean, 15.399 sarrera eta 40.321 ostatu-gau izan dira, guztira; alegia, aurreko urteko hil beraren aldean, % 104,7ko eta % 102,5eko gorakada egon da, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.

graf0019096_01_e.png

Euskal AEko landetxeetako sarreren % 83,4ren eta ostatu-gauen % 86,0ren kasuan, jatorria Estatukoa izan da; urte artean, % 84,2ko eta % 87,0ko igoerak izan dira, hurrenez hurren. Atzerritarren kasuan, berriz, aurreko urteko iraileko kopurua halako hiru izan badira ere, sarreren % 16,6 eta ostatu-gauen % 14,0 baino ez dira izan.

Lurralde historikoaren arabera, sarreretan, urte arteko igoerak % 108,9koak izan dira Araban, % 107,3koak Gipuzkoan eta % 97,4koak Bizkaian. Ostatu-gauak direla eta, gorakadak Bizkaian % 132,9koak izan dira, Gipuzkoan % 94,1ekoak eta, azkenik, Araban, % 83,4koak.

Euskal AEko batez besteko egonaldia establezimendu mota horretan 2,62 egunekoa izan da, 2020ko irailean izan zen 2,65 eguneko antzeko balioa.

Okupazio-mailek, bai plazen araberakoek bai logelen araberakoek, urte arteko ehuneko 13,9 eta 14,8 puntuko gorakadak izan dituzte, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoak direla eta, 2021eko irailean, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 9.266 eta 39.161, hurrenez hurren. Aurreko irailarekin alderatuta, sarreren gorakada % 108,1ekoa izan da eta ostatu-gauena, % 98,7koa.

graf0019096_02_e.png

Estatuko jatorria duten sarrerek, Euskal AEn, nagusiak izaten jarraitzen dute; sarrera guztien % 77,4. Estatuko jatorriko ostatu-gauak, bestalde, ostatu-gau guztien % 72,7 dira. Bi aldagai horiek balio oso positiboak erakusten dituzte 2020ko irailaren aldean, % 83,5 eta % 72,3 handiagoak, hurrenez hurren. Atzerritarren sarrerak eta ostatu-gauak, nahiz eta susperraldi handiagoa izan duten, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta ostatu-gau guztien % 22,6 eta % 27,3 dira, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia 4,23 egunekoa izan da 2021eko irailean, 2020ko irailekoa baino baxuagoa (4,43 egun). Lurralde historikoaren mailan, urte arteko aldeek balio desberdinak izan dituzte. Nabarmentzekoa da Arabako batez besteko 7,94 eguneko egonaldia, beste muturrean Bizkaikoa egonik, 2,53 egunekoa. Gipuzkoak, azkenik, 6,22 eguneko egonaldia izan du.

Euskal AEren mailan apartamentuko okupazio-maila % 65,3koa izan da; alegia, ehuneko 15,8 puntuko gorakada egon da, 2020ko irailarekin alderatuta.

2021eko udako balantzea (uztaila, abuztua, iraila)

Landetxeetan, Euskal AEren mailan, 63.642 sarrera izan dira 2021eko udan. 2020ko aldi berarekin alderatuta, % 59,4 egin du gora zifra horrek, eta 2019ko udan –COVID-19aren aurretikoa– erregistratutako zifraren ia parekoa da (% 1,1 baxuagoa).

Ostatu-gauek antzeko portaera izan dute: 2020ko udan izandako kopurua baino % 49,4 handiagoa, baina, halere, 2019ko udan erregistratutakoa baino % 5,0 baxuagoa.

Batez besteko egonaldia mantendu egin da bere horretan Euskal AEn, aztertutako hiru udetako balioetan. 2021eko udan, batez besteko egonaldia 3,00 egunekoa izan da; 2020ko udan, 3,20 egunekoa, eta COVID-19aren aurreko udan, 3,12koa izan zen.

graf0019096_03_e.png

Apartamentu turistikoen kasuan, 2021eko udako balantzea Euskal AE osorako honako balio hauekin itxi zen: sarreretan % 58,9ko gorakada eta ostatu-gauetan % 60,3koa, 2020ko datuekin alderatuta. Hala, 2019ko udako balioak baino handiagoak izan dira; izan ere, 2021ean, sarrera-kopurua 2019koa baino % 11,7 handiagoa izan da, eta ostatu-gauen kopurua, % 16,8 handiagoa.

Batez besteko egonaldia, aurtengo udan, 3,84 egunekoa izan da, 2020ko udakoa baino handiagoa –orduan, 3,80 egunekoa izan zen–, eta 2019koa baino handiagoa –3,67 egunekoa izan zen–.

graf0019096_04_e.png

Informazio-oharra

Landetxeen ETHIaren erantzun-tasa % 94,2koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 84,2koa, irailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeen eta apartamentu turistikoen okupazioa bikoiztu egin da 2021eko irailean, 2020ko hil berarekin alderatuta

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019096_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali