HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeetako...

2021/09/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetako eta apartamentu turistikoetako sarrera-kopurua, 2021eko abuztuan, 2019ko hil berean –COVID-19aren aurretikoan– erregistratutakoa baino handiagoa izan da

2020ko abuztuarekin alderatuta, sarrerek % 58,8 egin dute gora landetxeetan, eta % 54,9, apartamentu turistikoetan

Euskal AEko landetxeetan, abuztuan, 29.140 sarrera eta 90.259 ostatu-gau izan dira, guztira; alegia, aurreko urteko hil beraren aldean, % 58,8ko eta % 41,6ko gorakada egon da, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera. Hala, 2019ko abuztuan jasotako balioak gainditu dira –pandemiaren aurretikoak–; sarreretan, % 23,8ko igoera egon da, eta ostatu-gauen kopurua antzekoa izan da –90.486 ostatu-gau–, aldi berean.

graf0019020_01_e.png

Euskal AEko landetxeetan ostatu hartu duten pertsona gehienak Estatuko herritarrak izan dira: 26.069, Estatuko jatorrikoak (% 89,5) eta 3.071 (% 10,5), atzerritarrak. Ostatu-gauen kasuan, banaketa oso antzekoa izan da: % 91 Estatuko turistena izan da, eta % 9 baino ez atzerritarren ostatu-gauena. Aurreko urteko abuztuarekin alderatuta, zifra horietan % 58,1eko gorakada egon da Estatuko jatorriko sarreretan eta % 64,9koa, atzerriko jatorrikoetan. Ostatu-gauen kasuan, urte arteko hazkuntzak Estatuko herritarren ostatu-gauetan % 40,0koak izan dira, eta % 60,6koak, atzerritarrenetan.

Banaketa hori 2019ko abuztuan ikusitakoaz bestelakoa da; orduan, sarreren % 21,9 eta ostatu-gauen % 18,9 atzerritarren artean izan zen.

Araba izan da 2020ko abuztuarekin alderatuta sarrerek gorakada handiena izan duten lurraldea (% 76,1), eta, ondoren, Bizkaia, % 64,7. Gipuzkoan, bestalde, sarrerek % 50,5 egin dute gora. Ostatu-gauek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban % 47,4 egin dute gora; Bizkaian, % 42,8, eta, Gipuzkoan, % 39,5.

2019ko abuztuarekin alderatuta, sarrerak % 19,6 handiagoak izan dira Araban, % 16,3 handiagoak Bizkaian eta % 30,2 handiagoak Gipuzkoan. Ostatu-gauen kopuru osoaren erkaketa pixka bat desberdina da; izan ere, Gipuzkoan, % 2,4 egin du gora, eta, Araban eta Bizkaian, % 7,5 eta % 1,0 egin du behera, hurrenez hurren.

Abuztuko batez besteko egonaldia 3,10 egunekoa izan da, aurreko urteko hil bereko 3,47 eguneko egonaldia baino pixka bat baxuagoa, eta 2019ko abuztuko 3,84 eguneko egonaldia baino baxuagoa. Lurralde historikoen arabera, batez besteko egonaldiaren bilakaera homogeneoa izan da. Hala, Araban 2020ko abuztuan batez besteko egonaldia 2,98 egunekoa izan zen eta, 2021eko abuztuan, 2,49 egunekoa. Bizkaian 3,72koa duela urtebete eta, azken hilean, 3,22koa, eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldia 3,49koa izan zen 2020ko abuztuan, eta 3,24 egunekoa, azken abuztuan.

Plazen araberako okupazio-maila % 62,7koa izan da abuztuan, aurreko urtean baino ehuneko 13,9 puntu handiagoa, baina 2019ko abuztukoa baino pixka bat baxuagoa (% 64,0koa izan zen orduan). Lurralde historikoen arabera, okupazio-maila, Araban, % 39,6koa izan da; Bizkaian, % 65,9koa, eta, Gipuzkoan, % 71,8koa.

Antzera, urte artean ehuneko 13,1 puntuko igoera egon dela kontuan hartuta, Euskal AEko landetxeetako logelen araberako okupazio-maila, abuztuan, % 67,4koa izan da (2019ko abuztuan, % 68,7koa). Araban, % 45,9koa; Bizkaian, % 70,2koa, eta, Gipuzkoan, % 76,2koa.

2021eko abuztuan, landetxeen % 13,7 itxita egon da Euskal AEn hileko egun guztietan. Aurreko urteko hil berean, % 16,1 egon ziren itxita hil osoa. Lurraldeen arabera, Araban, landetxeen % 14,4 itxita egon dira abuztuan; Bizkaian, % 10,9, eta, Gipuzkoan, % 15,0.

TURISMO-APARTAMENTUAK

Apartamentu turistikoak direla eta, 2021eko abuztuan, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 14.413 eta 54.070, hurrenez hurren. Aurreko urteko abuztuarekin alderatuta, sarreren igoera % 54,9koa izan da, eta ostatu-gauena, % 54,2koa. Gure erreferentzia 2019ko abuztua bada, COVID-19aren aurretikoa, establezimendu mota horretan erregistratutako sarrera eta ostatu-gauen kopuruak gora egin du, % 22,7 eta % 22,0, hurrenez hurren.

Estatuko jatorriko sarrerek % 46,7 egin dute gora urte arteko terminoetan eta atzerriko jatorrikoek, % 46,7. Ostatu-gauen kasuan, gorakadak % 51,9koak izan dira Estatuko jatorrien kasuan eta % 65,0ekoak, atzerriko jatorrikoen kasuan.

2019ko abuztuan, sarreren % 39,7 atzerritarrena izan zen; hil honetan, % 21,6. Ostatu-gauak direla eta, atzerriko jatorrikoenak % 33,3 izan ziren 2019an, eta % 18,6, aurtengo abuztuan.

Araban, sarrerek % 22,7 egin dute gora, urte arteko terminoetan, eta % 19,4, ostatu-gauek. Bizkaian, % 79,7 egin dute gora sarrerek, eta % 70,6 ostatu-gauek, eta, azkenik, Gipuzkoan, sarrerek % 33,0 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 57,8.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia, abuztuan, 3,75 egunekoa izan da, 2020ko abuztuan eta 2019ko abuztuan izan zen 3,77 eguneko batez besteko egonaldia baino pixka bat baxuagoa.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia, abuztuan, aldatu egin da lurraldeen artean. Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak gora egin du, 2020ko abuztuko 3,81 egunetatik, 2021eko abuztuko 4,52 egunetara. Araban, behera egin du, 6,37 egunetatik 6,20 egunetara, eta, Bizkaian, 3,03 egunetatik, 2,88 egunetara.

graf0019020_02_e.png

Euskal AEko apartamentuen araberako okupazio-maila, 2021eko abuztuan, % 59,1ekoa izan da; alegia, urte artean ehuneko 4,6 puntuko beherakada egon da, eta, 2019ko abuztuarekin alderatuta, % 19,5 puntukoa. Lurralde historikoen arabera, Bizkaian apartamentuen araberako okupazio-maila % 79,8koa izan da; Araban, % 66,5ekoa, eta, Gipuzkoan, % 44,4koa.

Plazen araberako okupazio-mailak ehuneko 9,5 puntu egin du gora urte arteko terminoetan; % 47,5ekoa da, Euskal AErako (2019ko abuztuan % 51,7koa izan zen). Bizkaian, maila hori % 57,6koa izan da; Gipuzkoan, % 47,3koa, eta, azkenik, Araban, % 33,4koa.

Euskal AEn, apartamentuen % 11,6 itxita egon dira 2021eko abuztuko egun guztietan, aurreko urteko hil berean baino ehuneko pixka bat txikiagoan (% 11,8). Hileko egun guztietan itxita egon diren apartamentuen proportzioa % 16,7koa izan da Araban; % 10,3koa, Bizkaian, eta % 10,3koa, Gipuzkoan.

Informazio-oharra

Landetxeen ETHIaren erantzun-tasa % 89,7koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 78,5ekoa, abuztuan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetako eta apartamentu turistikoetako sarrera-kopurua, 2021eko abuztuan, 2019ko hil berean –COVID-19aren aurretikoan– erregistratutakoa baino handiagoa izan da

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/09/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019020_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali