2021/10/21eko prentsa-oharra
(Ohar hau berrikusi egin da 2021eko udako taula berezian akats bat zuzentzeko)
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko iraila
Euskal AEn hotel-establezimenduetako sarrera eta ostatu-gauen kopurua, 2021eko irailean, aurreko urtekoen bikoitza baino handiagoa izan da
Udan (uztaila, abuztua eta iraila), % 74,5eko gorakada egon da sarreretan, 2020ko udarekin alderatuta, eta % 81,3koa ostatu-gauetan, baina ez dira lortu 2019ko udako maila berak
Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2021eko irailean erregistratu diren sarrerek eta ostatu-gauek gora egin dute, eta 269.420 eta 526.927 izan dira, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.
Hotel-sektorearen suspertzea, 2020ko irailarekin alderatuta, % 107,2koa izan da sarreren kasuan, eta % 110,9koa, ostatu-gauen kasuan. 2019ko irailarekin alderatuta, berriz, zifra baxuagoak lortu dira, % 15,0 sarreren kasuan eta % 16,1 ostatu-gauenean.
Araban, 34.413 sarrera eta 68.141 ostatu-gau erregistratu dira irailean, aurreko urteko hil berean baino % 90,2 eta % 98,9 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko irailean, sarrera-kopuruaren igoera % 143,5ekoa izan da, eta, ostatu-gauen kasuan, % 132,2koa; guztira, 121.024 eta 230.460 izan dira, hurrenez hurren. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko irailean, 113.983 sarrera eta 228.326 ostatu-gau izan dira; urte arteko igoera % 83,2koa izan da sarreretan eta % 96,4koa, ostatu-gauetan.
2021eko iraileko batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da, 2020ko hil berean baino pixka bat handiagoa (1,92), eta 2019ko irailekoaren oso antzekoa (1,98 egun).
Iraileko okupazio-mailak direla eta, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 54,7koa izan da, eta % 65,1ekoa, gelen arabera neurtuz gero. 2020ko irailarekin alderatuta, gorakadak ehuneko 24,7 eta 26,6 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 91,53 eurokoa izan da. Lurralde historikoaren mailan, Gipuzkoa nabarmentzen da, 110,86 eurorekin; ondoren, Araba, 77,17 eurorekin, eta, azkenik, Bizkaia, 77,09 eurorekin. Hiriburuen arabera, ADRak Donostia / San Sebastiánen gora egin du eta 137,41 eurokoa da, Bilbon 84,46koa eta Vitoria-Gasteizen 64,68 eurokoa. Ondorioz, urte arteko igoerak handiak izan dira, besteak beste, % 20,6koa Vitoria-Gasteizen eta % 37,3koa Bilbon.
RevPar-a, Euskal AE mailan, 59,59 eurokoa izan da. Gipuzkoaren kasuan, 77,81 eurokoa; Araban, 49,31 eurokoa, eta, Bizkaian, 47,14 eurokoa. 2020ko hil berarekin alderatuta, ehunekoaren igoerak erakusten du hobekuntza argia izan dela sektorean, besteak beste, Bilbon urte artean % 156,9ko gorakada izan da eta, Vitoria-Gasteizen, % 71,9koa.
Udako balantzea: 2021eko uztaila, abuztua eta iraila
2021eko uda honetan erregistratutako sarrera eta ostatu-gauen kopuruak 2019ko udan –COVID-19aren aurretik– erregistratutako balioak baino baxuagoak izan dira, % 8,3 eta % 10,7 baxuagoak, hurrenez hurren. 2020ko udarekin alderatuta –pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak izan dira bereizgarri–, zifra horiek % 74,5eko igoera erakusten dute sarreretan, eta % 81,3koa, ostatu-gauetan.
2021eko udako hil horietan izan diren sarreren % 33,5 atzerritarrei dagokie, 2020ko udako % 30,5ekin alderatuta. 2019ko udan, berriz, atzerritarren sarrerak kopuru osoaren % 49,7 izan ziren. Ostatu-gauen kasuan, balioak antzekoak izan dira: 2021eko udan, % 30,7 atzerritarrena izan da; 2020ko udan, % 27,9, eta, 2019ko aldi berean, % 48,0.
Araban, sarrerek % 84,0 egin dute gora, 2020ko sarrerekin alderatuta, eta % 3,6 behera, 2019ko aldi berarekin erkatuta. Ostatu-gauak 2020ko udakoak baino % 89,4 handiagoak izan dira, baina 2019koak baino % 5,3 txikiagoak.
Bizkaian, 2020ko udarekin alderatuta, sarrerek % 104,7 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 106,3. 2019arekin alderatuta, zifretan % 15,4ko beherakada egon da sarreren kasuan, eta % 14,8koa, ostatu-gauetan.
Gipuzkoan, 2020ko udako hil beren aldean, sarrera-kopuruak % 49,1 egin du gora eta ostatu-gauenak, % 59,7. 2019ko udarekin alderatuta, sarrerek % 1,1 egin dute atzera eta ostatu-gauek, % 7,8.
2021eko udan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da, 2020ko udan erregistratutakoa baino pixka bat altuagoa (1,96 egunekoa izan zen), baina 2019ko udakoa baino baxuagoa (2,10 egunekoa izan zen).
Informazio-oharra: Hotelen ETHIren estaldura % 90,7koa izan da irailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62