2021/09/20ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2021eko uztaila
Esportazioek % 17,7 egin zuten gora, 2021eko uztailean, Euskal AEn
2021eko uztailera arteko ondasunen esportazioen metatua 14.653 milioikoa izan da; urte arteko % 22,9ko igoera izan du
Euskal AEn ondasunen esportazioek % 17,7ko igoera izan zuten 2021eko uztailean, Eustaten datuen arabera. Oro har, esportazioek 2.186 milioi euroko balioa izan zuten; aurreko urtean, 1.857 milioi eurokoa izan zuten.
Nabarmentzekoa da “Metal eta haien manufakturen” igoera (% 46,0) eta “Produktu mineral eta energetikoena” (% 52,7). Nabarmentzeko beste hazkuntza batzuk “Produktu kimikoak” (% 52,3) eta “Plastikoak eta kautxua” (% 20,9) izan ziren. “Garraio-materiala”ren esportazioak, berriz, 33,9 milioi euroan egin zuten behera (–% 5,8), 2020ko uztailaren aldean.
Inportazioek % 25,1eko hazkuntza izan zuten 2021eko uztailean, 1.675 milioi eurorekin. Inportazio energetikoek % 14,2 egin zuten gora eta ez-energetikoek, % 27,6.
Lurraldeak
Esportazio-hazkuntza handiena Bizkaiak izan zuen (% 31,7), “Metalen eta haien manufakturen” igoera (% 40,4), “Produktu kimikoena” (% 65,6), “Koipe eta olioena” (% 1.038,5) eta “Produktu mineral eta energetikoena” (% 53,5) dela eta. Hazkuntza Gipuzkoan % 17,6koa izan zen, “Metalen eta haien manufakturen” igoera (% 69,0) dela eta; 62,8 milioi egin zuten gora, eta, hil horretan, lurralde horrek esportatutako guztiaren % 23,6 izan ziren. Araban ere, balantzea positiboa izan zen; izan ere, esportazioek % 4,4 egin zuten gora, “Metalen eta haien manufakturen” igoera (% 33,3) eta “Material, makin eta aparatu elektrikoen” igoera (% 29,8) dela eta, nahiz eta “Garraio-materialak” behera egin zuen pixka bat (–% 2,8) eta aurreko urteko hil berean baino 11,7 milioi gutxiago izan.
Inportazioak direla eta, Gipuzkoan izan zen igoerarik handiena (% 31,9), “Metalen eta haien manufakturen” erosketak areagotu zirelako (% 42,8), bai eta “Garraio-materialarenak” (% 240,1) eta “Paperarenak eta haren manufakturenak” (% 53,1) ere. Bizkaiko bilakaera % 27,9koa izan zen, funtsean gora egin zutelako “Metalek eta haien manufakturek” (% 58,9); Araban ere balantzea positiboa izan zen, ondasunen erosketak % 13,3 egin baitzuen gora “Elikagaien” aurrerapenaren (% 91,2), “Plastiko eta kautxuenaren” (% 41,9) eta “Metalen eta haien manufakturenaren” (% 22,4) ondoren.
Jarduera-adarrak A 86
Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertuta, eta esportazioak direla eta, nabarmentzekoa da uztailean “Produktu siderurgikoen” gorakada (% 68,6), “Kutxuaren produktuarenak” (% 20,6) eta “Kokeria eta petrolio-fintzeenak” (% 54,9), bai eta “Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” zerikusia duten produktuen esportazioen beherakada (–% 6,0) ere. Azken jarduera-adar horrek –lehena rankingean– jaitsi egin da Gipuzkoan (–% 23,6; aurreko urtean baino 19,6 milioi gutxiago), bai eta Araban ere (–% 3,2), baina gora egin du Bizkaian, % 0,5.
Inportazioak direla eta, hil horretan jarduera-adar garrantzitsuenak, “Produktu siderurgikoak” (guztizkoaren % 11,7), % 86,0ko hazkuntza izan baitute; rankingeko bigarrenak, “Erauzketa- eta petrolio-industriak”, berriz, % 22,8 egin du atzera.
Partida garrantzitsuenak
Xehetasunak emateko, tradizioan garrantzitsuenak izan diren hiru arantzel-partidetako esportazioen urte arteko jaitsierak egiaztatu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (–% 13,6), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (–% 11,5) eta “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (–% 9,8). Beste muturrean, honako hauek daude: “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (% 36,1), “Petrolio-olio finduak” (% 84,7), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profila”k (% 166,7), “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (% 65,2ko eta % 196,1eko hazkuntzak, hurrenez hurren).<0}
Inportazioen kasuan, nabarmentzekoa da “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordin”etan izan dugun inportazioen beherakada (–% 27,5) eta honako hauetan izan dugun igoera handia: “Petrolio olio finduak” (% 903,8), funtsean, “Gasolioa” eta, neurri txikiagoan, “Fuelolioa”. Halaber, potentziazio nabarmena egon da inportazioetan honako hauetan: “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 169,2), “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 110,6), “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 127,0) eta “Metegailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 306,4)
Xede diren bezeroak
Uztailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Ameriketako Estatu Batuak) izan dira Euskal AEren bezero nagusiak, Euskal esportazioen guztizkoaren % 51,1 berenganatu baitute. Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 62,0 dagokio.
Euskal AEko kanpo-merkataritza. Urteko metatua
2021eko lehen zazpi hiletan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 22,9 egin dute gora (2.734 milioi gehiago aurreko urtean baino), eta 14.652,5 milioi eurora iritsi dira. Hala ere, zifra hori 2019ko –pandemiaren aurreko urtea– aldi bereko zifra baino are txikiagoa da, orduan 15.198 milioi eurokoa izan baitzen.
Inportazioen metatua 11.376,7 milioikoa izan zen, alegia, aurreko ekitaldiko aldi berean erregistratutakoa baino 2.203 milioi gehiagokoa (% 24,0ko igoera).
Euskal AEko kanpo-merkataritzak, 2021eko lehen zazpi hiletan, 3.276 milioi euroko saldo positiboa izan du % 128,8ko estaldura-tasa.
Lurraldeak
Bizkaia nabarmena izan zen aldi horretan, haren esportazio-jardueragatik; izan ere, urte arteko % 28,4ko hazkuntza izanik, ondasunen salmenten buru da (5.818 milioi euro). Arabak % 20,4ko hazkuntza izan du (4.294 milioi), eta Gipuzkoak, % 18,9koa (4.540 milioi).
Inportazioak direla eta, Bizkaiak % 20,9ko hazkuntza izan zuen, eta 6.189 milioi euroko ondasunak inportatu zituen; ondoren, Arabak 2.621 milioiko eta % 29,5eko igoera izan zuen. Gipuzkoak 2.567 milioikoa izan zuen, eta, hala, inportatzaileen rankingaren azken posizioan dago.
Produktuak
Produktu mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoek (urte arteko 2.707 milioiko hazkuntza) lagundu diote gehien esportazioen hazkuntzari; Produktu energetikoek (aurreko urtean baino 27 milioi gehiago) sustapen txikia eman diote hazkuntza horri.
Bestalde, Produktu energetikoen inportazioek % 17,2 egin zuten gora, eta Produktu ez-energetikoenek, % 25,7.
Xede diren herrialdeak
Euskal esportazioen xede diren herrialdeen rankingeko buru, aldi honetan, Alemania da (esportatutako guztiaren % 16,9), ondoren Frantzia (% 15,8), Erresuma Batua (% 6,9), Estatu Batuak (% 6,9) eta Belgika (% 5,5). Bost herrialde horiek Euskal esportazioen erdia hartzen dute (% 51). Ehuneko hori ez dago EB27rako erregistratutakotik (% 63,8) urrun.
Jarduera-adarrak A 86
Esportazio-bolumena dela eta jarduera-adar garrantzitsuenen artean “Siderurgia”rekin zerikusia duten produktuen igoera nabarmentzen da (% 36,8), zeinak gainditu egiten baitu ia 431 milioi euroan aurreko urtean esportatutakoa eta 1.600 milioi eurora iritsi baita.
Halaber, nabarmen hazi dira “Kautxuzko produktuak” (% 24,5), “Erabilera orokorreko makinariak” (% 14,6) eta “Artikulu metalikoak” (% 14,2).
Esportazio-bolumen handieneko adarra “Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” zerikusia duten produktuena da (3.299 milioi eta guztizkoaren % 22,5), zeinak, 2021. urteko zazpigarren hila amaitzean, % 21,3ko hazkuntza metatua erregistratu baitu, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Inportazioetan, nabarmenena da garrantzitsuenak, “Erauzketa-industriak eta mineralak”, % 4,2 egin duela atzera, eta inportazio-bolumenari dagokionez atzetik dituenek nabarmen egin dutela gora, besteak beste “Siderurgiak” (% 38,1), “Motordun ibilgailuen fabrikazioak” (% 21,1) eta “Erabilera orokorreko makinariak” (% 20,4).
Partida garrantzitsuenak
Xehetasunak ematean ikusten da 25 arantzel-partida nagusien artean bitan baino ez direla egon hazkuntza-tasa negatiboak: “Petrolio-olio finduak” (–% 0,5) eta “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (–% 26,6); gainerako arantzel-partidetan, tasak positiboak izan dira, eta, duten garrantzia eta pisu berezia kontuan hartuta, nabarmentzekoak dira “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 18,4), “Salgaiak garraiatzeko automobilak” (% 18,6), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 18,7) eta, zehazki, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (% 39,5).<0}
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62