2021/10/18ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA (HKA). III/2021
Euskal AEko BPG % 0,8 hazi da, eta enplegua % 0,6, 2021eko hirugarren hiruhilekoan
2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, susperraldia % 3,8koa izan da BPGn eta % 3,2koa enpleguaren kasuan
Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,8 igo da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa positiboak izan dituen ondoz ondoko bosgarren hiruhilekoa izan da.
2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPG % 3,8 igo da.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 0,6 gehitu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, aldakuntza positiboak eduki dituen ondoz ondoko bosgarren hiruhilekoa dena. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, susperraldia % 3,2koa izan da.
Datorren abenduaren 3an Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2021eko hirugarren hiruhilekoko bere Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskura ez zegoen koiunturazko informazioa behin sartuta.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62