2021/08/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi dira 2021eko uztailean aurreko hilaren aldean

Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (2021eko uztaila, 2020ko uztailaren aldean), kostuak % 2,0 igo dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,2 jaitsi da 2021eko uztailean, aurreko hilaren aldean. Urtetik urterako terminoetan, berriz, kostuak % 2,0 igo dira.

Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,2 beheratu dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak, berriz, egonkor mantendu dira (% 0,0). 2020ko uztailaren aldean, prezioak % 2,1 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 1,4 Obra Zibilarenean.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaiak % 2,0 igo dira, eta eskulana % 1,9.

Uztailean, Etxegintzaren sektoreak % 0,3ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilaren sektorea, bestalde, bere horretan mantendu da (% 0,0). Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 2,2 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,3.

graf0019000_01_e.png

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko uztailean, 2020ko uztailaren aldean, sektore hauetan nabarmendu dira igoerak: Petrolioa fintzea (% 29,6 gora), Metalurgia (% 26,5) eta Zuraren eta kortxoaren industria (% 9,4). Mineral ez-metalikoena izan da sektore bakarra zeinean prezioek urte artean behera egin duten: % 5,7 jaitsi dira.

graf0019000_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi dira 2021eko uztailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/08/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019000_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali