2021/09/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2021eko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (2021eko abuztua, 2020ko abuztuarekin alderatuta), kostuak % 3,3 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,4 igo da 2021eko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Urtetik urterako terminoetan, kostuak % 3,3 igo dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,5 igo dira hilabete artean, eta Obra Zibilekoak % 0,3. 2020ko abuztuaren aldean, prezioak % 3,3 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 3,4 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren, 2021eko uztailaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,6 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaiak % 3,8 igo dira, eta eskulana % 1,9.
Etxegintzaren sektoreak % 0,6ko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilean, berriz, igoera % 0,3koa izan da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 3,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,9.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, 2021eko abuztuan, 2020ko abuztuaren aldean, hazkunderik handienak hauek izan dituzte: Petrolioa fintzea (% 29,4), Metalurgia (% 27,9) eta Zuraren eta kortxoaren industria (% 10,1). Prezioen urte arteko murrizketa izan duen sektore bakarra Mineral ez-metalezkoena izan da: % 2,1 egin du behera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62