2021/10/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 igo dira 2021eko irailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2021eko iraila, 2020ko irailaren aldean), kostuak % 3,8 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 igo da 2021eko irailean, aurreko hilaren aldean. Urtetik urterako terminoetan, kostuak % 3,8 igo dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,4 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 1,5. 2020ko irailarekin alderatuta, prezioak % 3,6 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 4,9 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren aldean (2021eko abuztua), lehengaien kostuak % 0,8 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien prezioak % 4,4 egin du gora, eta eskulanarenak, berriz, % 1,9.
Etxegintzaren sektoreak % 0,5eko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilean, berriz, igoera % 1,9koa izan da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 4,1 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 5,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, 2021eko irailean (2020ko irailaren aldean) hazkunderik handienak izan dituztenak izan dira Petrolioa fintzea (% 40,4ko igoera), Metalurgia (% 31,9koa) eta Zuraren eta kortxoaren industria (% 9,8koa). Prezioek urte batetik bestera behera egin duten sektore bakarra Mineral ez-metalezkoena izan da, non % 0,2ko jaitsiera izan baitute.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62