2021/09/09ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 7,5 hazi da 2021eko uztailean

2021eko lehenengo zazpi hilabeteetan Industria Produkzioaren Indizeak metatutako hazkundea % 12,9 izan da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa, 2021eko uztailean, 2020ko hil berean baino % 7,5 handiagoa izan da. 2021eko lehenengo zazpi hilabeteetako balantzearen amaieran, industria-jarduerak % 12,9 egin du gora.

2021eko uztaila eta ekaina alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioa % 0,1 hazi da, urtaro-ondorioak behin zuzenduta.

2021eko uztaileko indizearen bilakaera, 2020ko uztailaren aldean, ez da homogeneoa izan industria-sektore handietan. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 11,7ko urte arteko hazkundea izan dute; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 41,9ko igoera eduki dute, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 5,6koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Bitarteko ondasunek (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) % 8,9ko urte arteko igoera izan dute, eta Ekipo-ondasunek (motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbideko materialaren egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea) % 7,2ko igoera.

Energia, non energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea dauden, aldiz, % 2,3 jaitsi da 2021eko uztailean urte arteko terminoetan.

2021eko uztaileko hil arteko aldakuntza, 2021eko ekainaren aldean, negatiboa izan da industria-sektore handi guztietan, Ekipo-ondasunetan izan ezik, % 4,0 hazi baitira. Energia % 2,9 jaitsi da; Kontsumo-ondasunak, oro har, % 1,0 jaitsi dira produkzioan Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 1,2 jaitsi direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 0,9 murriztu direlako. Bitarteko ondasunak, azkenik, % 0,3 jaitsi dira aurreko hilaren aldean.

graf0019010_01_e.png

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2021eko uztailean urte arteko susperraldi handiena izan dutenak izan dira Makineria eta ekipoa (% 18,1eko hazkundea), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 12,2koa) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 8,8koa). Aitzitik, urte arteko bilakaeran zeinu negatiboa izan duten sektoreak hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 7,7ko jaitsierarekin) eta Garraio-materiala (% 2,0koarekin).

graf0019010_02_e.png

Uztaileko Industria Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Hala, Bizkaian % 8,1 igo da, Gipuzkoan % 7,3 eta, azkenik, Araban % 6,9.

2021eko lehenengo zazpi hilabeteetako metatuan, Gipuzkoa hazi da gehien (% 15,7), gero Araba (% 12,0) eta, azkenez, Bizkaia (% 10,6).

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis metodologia-oharrean emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, uztaileko indizea laginaren % 86,39ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 7,5 hazi da 2021eko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/09/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019010_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali