2021/10/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 8,5 hazi da 2021eko abuztuan

2021eko lehenengo zortzi hilabeteetan Industria Produkzioaren Indizeak metatutako hazkundea % 13,0 izan da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa, 2021eko abuztuan, 2020ko hil berean baino % 8,5 handiagoa izan da. 2021eko lehenengo zortzi hilabeteetako balantzearen amaieran, industria-jarduerak % 13,0ko igoera izan du.

Abuztua aurreko hilarekin, 2021eko uztailarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioa % 0,3 hazi da, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren.

2021eko abuztuko indizearen bilakaera, 2020ko abuztuarekin alderatuta, positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, Energian izan ezik, % 5,9 jaitsi baita 2021eko abuztuan. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Ekipo-ondasunak, non motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbideko materialaren egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea barruan dauden, % 20,8 igo dira; halaber, Bitarteko ondasunak % 8,5 igo dira urte artean (horien artean daude metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa).

Kontsumo-ondasunek, oro har, % 4,5eko igoera izan dute; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 22,2ko igoera izan dute, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 1,8koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

graf0019082_01_e.png

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2021eko abuztuan urte arteko susperraldi handiena izan dutenak izan dira Garraio-materiala (% 42,7ko hazkundea), Zura, papera eta arte grafikoak (% 18,2koa) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 16,9koa). Aitzitik, urte arteko bilakaeran zeinu negatiboa izan duten sektoreak hauexek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 10,4ko jaitsiera), Material eta ekipo elektrikoa (% 9,1eko jaitsiera) eta Kautxua eta plastikoak (% 1,0koa).

graf0019082_02_e.png

Abuztuko Industria Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Hala, Araban % 18,5 igo da, Gipuzkoan % 6,8 eta, azkenik, Bizkaian % 5,0.

2021eko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuan, Gipuzkoa izan da hazkunde handiena izan duen lurraldea, % 15,5eko igoerarekin; ondoren Araba dago, % 12,6rekin, eta azkenik, Bizkaia, % 10,6rekin.

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisismetodologia-oharrean emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, abuztuko indizea laginaren % 94,67ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 8,5 hazi da 2021eko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019082_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali