HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2020an, pandemiaren...

2021/11/08ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020an, pandemiaren urtean, ezkontzak % 45,7 jaitsi ziren Euskal AEn

Jaitsiera % 96,2koa izan zen apirilean

Eustatek landutako datuen arabera, COVID-19aren pandemiaren urtean (2020an), 4.057 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 45,7 gutxiago. Ezkontza heterosexualak, Euskal AEko egoiliarrenak, 3.911 izan dira, 2019an baino 3.354 gutxiago.

graf0019128_01_e.png

Euskal AEko ezkontza-tasa ere gutxieneko historikora iritsi da, 1,7 ezkontza izan baitira mila biztanleko. Kopuru hori Espainiako zifratik (‰ 1,9) hurbil dago, eta Europar Batasunekoa (27 herrialde) baino txikiagoa da; izan ere, 2019an, eskuragarri zegoen azken datua, eta pandemiaren aurrekoa, ‰ 4,3koa zen.

Gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 39 urtetik gorakoa da

Ezkontzeko adinak gora egiten jarraitu du 2020an; izan ere, gizonezko ezkongabeak batez beste 39,2 urterekin ezkondu ziren, eta emakumezkoak 37,1 urterekin, kasu guztietan ezkontza heterosexualetan. Senarren eta emazteen batez besteko adina 37,7 eta 35,7 izan zen 2019an, hurrenez hurren. Bi ezkontideen arteko adin-aldea egonkor mantendu da 2 urte ingurukoan.

Euskal AEn bizi diren bikote ezkonduen artean, 146 homosexualak dira, 2019an baino % 29,1 gutxiago, orduan 206 izan baitziren. 2012tik aurrera, emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino gehiago izan dira, eta ezkontza homosexualen % 65,8 izatera iritsi dira. Lurraldeka, 21 Araban bizi dira, 35 Gipuzkoan, 81 Bizkaian eta 9 Euskal AEtik kanpo.

2020an gora egin du ezkontza heterosexual dibortziatuen senar-emazteen kopuruak. Aurretik dibortziatuta zeuden senarren eta emazteen ehunekoa % 19,4koa eta % 18,6koa izan zen, hurrenez hurren; 2019koak baino balio handiagoak, orduan % 15,2koa eta % 14,6koa izan baitziren.

2020ko ezkontzen % 97,2 zibilak izan ziren

Ezkontza zibilek gora egiten jarraitzen dute, eta ezkontza heterosexualen % 93,6 dira, aurreko urtean baino ehuneko 6,4 puntu gehiago. 1990ean ezkontza zibilak ezkontza guztien % 23 baino ez ziren. Ezkontza homosexualak ere, nahitaez zibilak, kontuan hartzen baditugu, ezkontza zibilen orotarakoa % 97,2ra igotzen da.

Bizilekua kontuan hartuta, hiru lurraldeetan sexu desberdineko pertsonen ezkontza zibilen ehunekoa % 93 baino handiagoa da; Euskal AEtik kanpoko egoiliarren ezkontza zibilen kasuan, aldiz, % 87,6raino jaisten da.

Ezkondu ondoren Euskal AEtik kanpora bizitzera joan diren 161 bikoteen norakorik gustukoenak Kantabria (35), Madril (33) eta Nafarroa (25) izan dira.

Ostiraletan izaniko ezkontzak larunbatetan izanikoak baino gehiago dira

Ezkontza zibilen gorakada handiagatik, 2009tik aurrera ezkontza horien ia erdiak ostiralean egiteagatik, eta erlijiosoen kopurua nabarmen jaisteagatik, 2017tik aurrera Euskal AEn ezkontza gehiago izan dira ostiraletan larunbatetan baino; 2020an proportzioa % 51,3 eta % 27,3 izan da, hurrenez hurren.

Sexu ezberdineko pertsonen ezkontzen % 27,2tan, gutxienez ezkontideetako batek atzerriko nazionalitatea du

2020an, sexu ezberdineko pertsonen arteko ezkontzen ezkontideen nazionalitateari doakionez, 1.064 ezkontzatan (guztizkoaren % 27,2) ezkontideetako bat gutxienez atzerritarra izan da. 2019an ehuneko hori % 20,4koa zen. Ezkontza horien % 42,5etan emaztea da atzerriko nazionalitatea duena; % 18,2tan, senarra; eta gainerako % 39,3etan bi ezkontideak dira atzerritarrak.

Bikoteetan emakumeak bakarrik badu atzerriko nazionalitatea, % 71,2 Amerikako herrialde bati dagokio (bereziki, Kolonbia, Nikaragua eta Brasili), eta % 17,9k Europako herrialde bateko nazionalitatea du (Errumania eta Frantzia dira nabarmentzen). Gizonak bakarrik badira atzerriko nazionalitatea dutenak, Europako herrialdeen artean (% 34), zeinetan besteak beste Portugal, Alemania eta Frantzia nabarmentzen diren, eta Amerikako herrialdeen artean (% 33,5), batez ere Kolonbian, banatzen dira. Nabarmentzekoa da, halaber, ezen kasuen % 14,9tan Marokoko nazionalitatea dutela.

Ezkontide biak atzerritarrak diren ezkontzen artean, gehienek nazionalitate amerikarra dute, baina ehunekoa handiagoa da emakumeen artean (% 72,2) gizonen artean baino (% 63,4). Bigarren nazionalitate-kontinentea Afrika da: gizonen % 20,1 eta emakumeen % 15,8.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020an, pandemiaren urtean, ezkontzak % 45,7 jaitsi ziren Euskal AEn

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019128_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali