2021/11/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko urria
Euskadiko hotel-establezimenduetako gaualdiak 2021eko urrian 2020koan baino % 155,9 handiagoak izan dira
Plazen eta logelen okupazio-mailak aurreko urtekoak baino ehuneko 30 puntu gehiagokoak izan dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko urrian 286.392 sarrera eta 536.749 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan.
2020ko urriaren aldean, hotel-sektorearen suspertzea, hala, % 161,8koa da sarreren kasuan, eta % 155,9koa gaualdienean. 2019ko urriarekin (Covid19aren pandemiaren aurrekoa) alderatuta, ikusten da garai hartako kopuruak ia berreskuratu egin direla. Sarrerak hilabete hartako sarreren % 96,6 izan dira, eta gaualdiak % 93,2.
Araban 38.976 sarrera eta 76.842 gaualdi izan dira urrian, aurreko urteko hilabete berean baino % 122,6 eta % 130,8 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko urrian % 187,7 sarrera gehiago izan dira, eta % 155,0 gehiago gaualdietan; orotara 125.768 sarrera eta 232.883 gaualdi izan dira. Azkenik, 2021eko urrian, Gipuzkoan 121.648 sarrera eta 227.024 gaualdi ian dira; urte arteko igoera % 152,6koa izan da sarreretan eta % 166,8koa gaualdietan.
Euskal AE osotara hartuta, 2021eko urriko batez besteko egonaldia 1,87 egunekoa izan da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (1,92 egun) baino pixka bat laburragoa. 2019ko urrian, aldagai hori 1,94 egunekoa izan zen.
Urriko okupazio-mailei dagokienez, Euskal AE osoan % 54,2ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 64,4ra logelen arabera neurtuta. 2020ko urriaren aldean, igoerak ehuneko 28,7 eta 31,1 puntutan kokatzen dira, hurrenez hurren. 2019ko urriarekin alderatuta, aldiz, okupazio-mailen arteko aldeak negatiboak dira bi kasuetan: ehuneko 5,6 puntu gutxiago plazen araberako okupazio-mailan eta 8,8 puntu gutxiago logelen araberakoan.
Errentagarritasuna, ADRren (eguneko batez besteko tarifa) bidez neurtuta, 88,51 eurora iritsi da Euskal AE osoan. Lurraldeei doakienez, Gipuzkoa nabarmentzen da 95,03 eurorekin, gero Bizkaia dator 85,01 eurorekin eta, azkenik, Araba 80,82 eurorekin. Hiriburuetan, ADR 113,99 eurokoa da Donostian, 94,30 eurokoa Bilbon eta 65,56 eurokoa Gasteizen. Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde esanguratsuak dakartzate: % 38,6 Bilbon, % 22,2 Donostian eta % 10,6 Gasteizen.
Euskal AEn orotara RevPar 57,03 eurokoa izan da 2021eko urrian. Gipuzkoan 63,73 eurokoa izan da, Araban 56,15 eurokoa eta Bizkaian 51,71koa. 2020ko hil berarekin alderatuta, portzentajezko hazkundeak erakusten du sektorea nabarmen hobetu dela: % 162,4 Gipuzkoan, % 149,9 Bizkaian eta % 103,7 Araban.
Informazio-oharra. Hotelen urriko ETHIren estaldura % 93,8koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62