2021/12/01eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. III/2021
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 4,1 hazi da 2021eko hirugarren hiruhilekoan
Etxegintza % 3,9 hazi da, eta Obra Zibila % 5,1
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntza-jarduerak % 4,1eko urte arteko hazkundea izan du 2021eko hirugarren hiruhilekoan, termino nominaletan, egutegi-ondorioak atera ondoren.
Hiruhilekoan Eraikuntzaren sektoreak urte artean izaniko hazkundea zor zaio Obra Zibilaren portaerari (% 5,1eko igoera izan du) eta Etxegintzarenari (% 3,9 igo da 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta).
Aurten, orain arte, sektoreak % 5,9ko igoera izan du bere jardueran, 2020ko aldi metatu berarekin alderatuta. Etxegintzaren kasuan, urteko metatua % 6,3 hazi da, eta Obra Zibilekoa, berriz, % 3,5.
Sektorearen 2021eko hirugarren hiruhileko honetako jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, behin urtaroen eraginak zuzenduta, % 1,3ko igoera ikusten da. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera positiboa izan du, % 0,1ekoa, eta Obra Zibilak % 9,4 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.
Azkenik, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Eraikuntzaren sektoreko enplegatuen kopurua % 0,3 jaitsi da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
2021eko hirugarren hiruhilekoko EKIren estaldura % 93,7koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62