2021/11/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko urria
Euskal AEko landetxeetan eta apartamentu turistikoetan izandako sarrerei eta gaualdiei buruzko datuak, 2021eko urrian, are 2019koak baino hobeak izan dira
Estatuko pertsonak dira susperraldiaren oinarri
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko landetxeetan 15.684 sarrera eta 38.782 gaualdi izan dira urrian, aurreko urteko hil beraren aldean % 169,6 eta % 172,4 gehiago, hurrenez hurren.
2019ko urriaren aldean, Euskal AEn % 4,7 gehitu dira sarrerak, eta gaualdiak % 25,6.
Euskal AEko landetxeetako sarreren % 87,8 eta gaualdien % 90,3 Estatutik etorritakoak izan dira, urte arteko % 150 eta % 161,9ko hazkundeekin, hurrenez hurren. Atzerritar jatorriko pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du urte batetik bestera, baina oraindik ere sarrera guztien % 12,2 eta gaualdi guztien % 9,7 baino ez dira.
Lurraldeka, sarreren urte arteko hazkundea % 338,6koa izan da Araban, % 172,7koa Bizkaian eta % 124,7koa Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, % 293,8 gehitu dira Araban, % 197,0 Bizkaian eta, azkenik, % 130,5 Gipuzkoan.
Euskal AEko batez besteko egonaldia 2,47 egunekoa izan da mota horretako establezimenduetan. Balio hori 2020ko urriko 2,45 eguneko batez besteko egonaldiaren antzekoa da, eta 2019ko urriko 2,06 egunekoa baino handixeagoa.
Plazakako eta gelakako betetze-mailek ehuneko 17,1 eta 17,4 puntuko igoerak izan dituzte urte batetik bestera, hurrenez hurren. Plazakakoak % 28,4 dira, eta gelakakoak % 32,5.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko urrian, sarrerak eta gaualdiak 10.013 eta 41.875 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko urriaren aldean, sarrerak % 156,1 gehitu dira, eta gaualdiak % 123,0. Balio horiek 2019ko urrian lortutakoekin alderatzean, % 24,4 igo dira sarrerak eta % 58,3 gaualdiak.
Estatuko sarrerek nagusi izaten jarraitzen dute, Euskal AE osoko sarrera guztien % 75,1 izanik. Estatutik etorritako gaualdiak, berriz, gaualdi guztien % 70,6 izan dira. Bi aldagai horiek balio oso positiboak agertzen dituzte 2020ko urriaren aldean: % 127,5 eta % 107,6 handiagoak, hurrenez hurren. Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak, intentsitate handiagoz berreskuratu badira ere, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta gaualdi guztien % 24,9 eta % 29,4 dira.
Batez besteko egonaldia 4,18 egunekoa izan da 2021eko urrian, 2020ko urrian lortutakoa baino laburragoa, orduan 4,80 egunekoa izan baitzen, eta 2019ko urrian erregistratutakoa (3,29 egunekoa) baino apur bat luzeagoa.
Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldia 7,86 egunekoa izan da Araban eta 7,04 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,37 egunekoa izan da.
Apartamentu bakoitzeko betetze-maila % 66,9koa izan da Euskal AEn; hau da, ehuneko 19,5 puntu igo da 2020ko urriaren aldean.
Informazio-oharra
Landetxeen ETHIren erantzun-tasa urrian % 97,1ekoa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 87,7koa. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62