HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2021eko bigarren hiruhilekoan...

2021/11/30eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2021/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko bigarren hiruhilekoan 1.794 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino ia 4 aldiz gehiago, pandemiak baldintzatua

2019. urtearekin alderatuta, % 17,4ko jaitsiera izan da

Eustaten datuen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoan 1.794 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean (464) baino % 286,6 gehiago. 2020ko hiruhileko horretan COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketak izan ziren nagusi. Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko bereko datuekin alderatzen baditugu, ikusten da % 17,4 jaitsi dela ezkontzen kopurua; beraz, 2020an geroratutako ezkontza guztiak ez dira berreskuratu aurten. Ezkontza guztietarik, 1.719 heterosexualak izan ziren, eta 75 sexu bereko pertsonen artekoak (53, emakumeen artean; 22, gizonen artean).

Ezkondutakoak bizi diren lurraldea kontuan harturik, ezkontzen kopurua hiru lurraldeetan gehitu zen; Araban 249 ezkontza izan ziren, Gipuzkoan 637 eta Bizkaian 808. Bestalde, 100 bikote Euskal AEtik kanpora bizitzera joan ziren.

Bigarren hiruhilekoan ohikoa denez, nabarmen handitu zen ezkontzen kopurua, batez ere ekainean, non egin baitziren hiruhilekoko ezkontzen % 46,1.

2021eko udaberrian, ezkontza zibilak % 92,5 izan ziren guztira. Ezkontza heterosexualen artean, zibilen proportzioa % 88,3 izan zen, 2020. urtekoa baino txikiagoa, orduan % 92,5 izan baitzen (ehuneko 4,2 puntu txikiagoa).

2021eko bigarren hiruhilekoko 1.794 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn zuten 1.671 gizonezko eta 1.730 emakumezko ezkondu ziren. 1.362 senarrentzat (% 81,5), lehen ezkontza izan zen; 16 alargun eta 293 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkondu gabe zeuden emakumeak 1.439 izan ziren (% 83,2), alargunak 15 eta dibortziatuak 276.

Atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak behera egin du

Ezkontideen adinaren araberako banaketari doakionez, senarren % 91,6k eta emazteen % 85,8k 30 urtetik gora zuten. 2020ko aldi berean, proportzioa % 92,2koa izan zen gizonentzat eta % 87,4koa emakumeentzat.

2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizon ezkonberrien % 11,2k eta emakume ezkonberrien % 16,4k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, portzentajea gizonen artean ehuneko 7,8 puntu jaitsi da, eta emakumeen artean 9 puntu.

graf0019247_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko bigarren hiruhilekoan 1.794 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino ia 4 aldiz gehiago, pandemiak baldintzatua

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019247_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali