2021/12/03ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2021/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 3,9 egin du aurrera 2021eko hirugarren hiruhilekoan, eta enpleguak, % 3,5, urte arteko terminoetan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, BPGren hazkuntza % 1,0ekoa izan da eta enpleguarena, % 0,9koa

Euskal AEko barne-produktu gordina (BPG) % 3,9 hazi da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 1,0ekoa izan da. Euskal AEko ekonomiak, BPGren bost hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko aurrerapena izaten egon ondoren, suspertzeko bidean jarraitzen du, 2020ko bigarren hiruhilekoan jasandako eta aurretik sekula ezagutu gabeko atzerakadaren ondoren.

Enpleguak, dedikazio osoen baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, etengabe suspertzen doala erakusten du. 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, % 3,5eko aurrerapena izan du. Aurreko hiruhilekoaren aldean, lanpostu kopuruaren igoera % 0,9koa izan da.

Euskal AEn BPGren urte arteko hazkuntza zenbatetsia, Europar Batasunak oro har izan duenaren antzekoa, Espainiako ekonomian zenbatetsitakoa baino handiagoa da (% 2,7) eta Eurogunean zenbatetsitakoa baino handiagoa (% 3,7), baina Ameriketako Estatu Batuetako ekonomian zenbatetsitakoa (% 4,9) baino puntu bat baxuagoa.

Eskaintzaren ikuspuntutik, balio erantsiaren suspertzea esanguratsua izan da urte arteko terminoetan sektore guztietan, 2021eko hirugarren hiruhilekoan.

Lehen mailako sektoreak termino errealetan izan duen balio erantsiaren gorakada % 4,6koa izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; alegia, hiruhilekoen arteko jaitsiera % 7,2koa izan da.

Industriaren sektoreko balio erantsiak % 5,5 egin du gora, nahiz eta % 0,2ko atzerakada egon den aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Manufaktura-industriak % 5,9 egin du aurrera urte arteko terminoetan, eta % 0,3 atzera, urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

graf0019267_01_e.png

Eraikuntzaren sektoreak ere balio erantsiaren urte arteko aurrerapena izan du; 2021eko hirugarren hiruhilekoan % 1,3ko hazkuntza izan du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, balio erantsian % 1,5eko hazkuntza kalkulatzen da.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globala, urteko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean izandakoa baino % 4,0 handiagoa izan da; % 2,3 suspertu da, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuen sektorean jardueraren suspertzeak zenbait intentsitate eta portaera izan ditu. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak balio erantsiaren % 6,1eko igoera izan du aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean; aurreko hiruhilekoaren aldean, % 2,7 egin du behera.

Gainerako zerbitzuen adarrak –higiezinen eta profesionalen jarduerak, zientifikoak eta teknikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak–, berriz, suspertze moderatuagoa izan du, % 3,5ekoa, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean suspertzean izandako % 6,8ko igoera gorabehera.

Administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, bestalde, gora egin du balio erantsiak, bai urte arteko terminoetan (% 2,6), bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 0,6).

graf0019267_02_e.png

Sektoreko agregatu guztien urte arteko portaera positiboaren ondorioz, Euskal AEko Balio erantsiak % 4,2 egin du aurrera, urte arteko terminoetan, eta % 1,6, hiruhilekoen arteko terminoetan.

Eskariaren aldetik, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean izan den suspertzea ere orokortua izan da makromagnitude guztietan, baina atzerakada zenbatetsi da haietako askotan urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Etxeetako eta EZIAGEtako (kontsumo pribatua) amaierako kontsumoaren gastuak urte arteko % 2,1eko hazkuntza izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean % 3,9 egin du behera.

Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastuak (kontsumo publikoa) ere portaera positiboa izan du, urte arteko terminoetan, % 3,5ekoa. Hiruhilekoen arteko jaitsiera, kasu honetan, ez da hain esanguratsua izan, % 0,9koa.

graf0019267_03_e.png

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak Amaierako kontsumoaren gastuaren % 2,4ko urte arteko hazkuntza zehazten du, zeinak, urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 3,2ko jaitsiera baitakar.

Kapital-eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko suspertzea % 3,7koa izan da, 2021. urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta % 1,27ko atzerakadaren ondoren.

Ekipo-ondasunen inbertsioak % 7,6ko gorakada izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; alegia, hiruhilekoen artean % 5,8ko atzerapena egon da. Gainerako kapital-eraketa gordinean, zeina eraikuntzaren bilakaerari lotuago baitago, hazkuntza moderatua izan da, bai aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta (% 1,5 handiagoa), bai aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (% 1,8 handiagoa).

Barne-eskaria Amaierako kontsumoaren gastuak eta Kapital-eraketa gordinak osatzen dute, eta urte artean % 2,7ko aurrerapena izan dute. Hazkuntza hori BPGrako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 3,9); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da urteko hirugarren hiruhileko honetan Euskal AEko ekonomian. Urte arteko terminoetan, gehiago hazi dira ondasun eta zerbitzuen Esportazioak Inportazioak baino (% 12,5 lehenak eta % 10,2 bigarrenak).

graf0019267_04_e.png

Enplegua, Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, % 3,5 suspertu da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, enpleguko aurrerapena % 0,9koa izan da (dedikazio osoarekin baliokideak diren 8.000 lanpostu baino gehiago sortu ondoren).

Hori horrela, gogorarazi behar da lanpostuaren definizioak, Kontuen Sistema Europarraren (KSE) arabera, bere zenbaketan aldi baterako lan egiten ez duten baina beren lanpostuarekin –bermearekin edo berriro lanean hasteko datari buruzko akordioarekin, esaterako ABEEEen kasuak– lotura formala duten pertsonak uzten dituela kanpoan.

Lehen sektoreak enpleguaren bilakaera positiboa izan du, zeinak % 0,2 egin baitu gora, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, kontuan hartuta hiruhilekoen arteko terminoetan % 1,6ko jaitsiera izan duela. Industrian, lanpostuen urte arteko hazkutza % 2,5ekoa izan da, bigarren hiruhilekoan baino dedikazio osoaren baliokide diren 2.000 lanpostu berri gehiago kontabilizatu ondoren. Eraikuntzan ere enpleguaren bilakaera positiboa izan da urte arteko terminoetan (% 2,6ko igoera), baina aurreko hiruhilekoaren aldean jaitsi egin da (% 0,8ko jaitsiera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, dedikazio osoarekin baliokideak diren lanpostuen kopuruak gora egin du, bai urte arteko terminoetan (% 3,9), bai hiruhilekoen arteko terminoetan (ia aurreko hiruhilekoan baino dedikazio osoaren baliokide diren 7.000 lanpostu gehiago hiruhileko honetan).

Lurralde historikoen araberako BPGri dagokionez, 2021eko hirugarren hiruhileko honetako bilakaera homogeneoa izan da urte arteko terminoetan: % 3,9ko hazkuntza Araban eta Gipuzkoan, eta % 4,0koa Bizkaian. Hiruhilekoen arteko bilakaera desberdinagoa izango da, baina positiboa hiru lurraldeetan. Bizkaian, % 1,4ko hazkuntza zenbatesten da urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta, Gipuzkoan eta Araban, igoera % 0,6koa eta % 0,3koa izan da, hurrenez hurren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 3,9 egin du aurrera 2021eko hirugarren hiruhilekoan, eta enpleguak, % 3,5, urte arteko terminoetan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019267_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali