2021/11/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO URRIA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 igo dira 2021eko urrian aurreko hilaren aldean
Urte arteko terminoetan, kostuak % 5,0 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 igo da 2021eko urrian, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2021eko urria, 2020ko urriaren aldean), kostuak % 5,0 hazi dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,5 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 1,2. 2020ko urriaren aldean, prezioak % 4,5 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 7,1 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren, 2021eko irailaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,8 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 6,0 egin du gora, eta eskulanarenak, berriz, % 1,9.
Etxegintzaren sektoreak % 0,6ko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilean, berriz, igoera % 1,6koa izan da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 5,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 8,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezio guztiek igoerak izan dituzte 2021eko urrian, 2020ko urriaren aldean. Nabarmentzekoak dira Petrolioa fintzea (% 51,4), Metalurgia (% 25,8) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 20,2) sektoreetakoak. Prezioetan igoera txikiena izan dutenen artean daude Kautxua eta plastikoa (% 1,5eko igoera), Makineriaren fabrikazioa (% 2,3) eta Mineral ez-metalikoak (% 2,6).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62