2021/12/02ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 3,6 hazi zen 2021eko urrian

2021eko lehenengo hamar hilabeteetan Industria-produkzioaren indizeak metatutako igoera % 10,9koa izan da

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko urrian, Euskal AEko industria-produkzioa % 3,6 handiagoa izan da 2020ko hil berekoa baino, lan-egutegiko termino homogeneoetan. 2021eko lehenengo hamar hilabeteetako balantzearen amaieran, % 10,9ko igoera izan da industria-jardueran.

Urria aurreko hilarekin, 2021eko irailarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioa % 1,9 hazi da, urtaro-ondorioak behin zuzendurik.

2021eko urriko indizearen bilakaera, 2020ko urriaren aldean, positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, Bitarteko ondasunetan izan ezik, zeinetan urte arteko % 2,9ko jaitsiera izan baita. Sektore horretan sartzen dira metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Energia % 22,2 goratu da 2021eko urrian urte arteko terminoetan. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Kontsumo-ondasunek % 8,4ko gehikuntza izan dute orotara; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 27,8koa, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 3,7koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Orobat, Ekipo-ondasunak (non dauden motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea) % 4,5 igo dira.

graf0019266_01_e.png

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, honako hauek izan dute urte arteko hazkunderik handiena 2021eko urrian: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 18,4ko igoera), Makineria eta ekipoa (% 8,5eko igoera) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 2,9ko igoera). Aitzitik, jaitsierarik nabarmenenak Kautxua eta plastikoak (% 9,8 behera), Material eta ekipo elektrikoa (% 8,4 behera) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 2,5eko jaitsiera) sektoreetan gertatu dira.

graf0019266_02_e.png

Urrian Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian (% 6,7 gora) eta Gipuzkoan (% 4,9ko igoera). Araban, berriz, % 3,2 jaitsi da.

2021eko lehenbiziko hamar hilabeteetako metatuan, Gipuzkoa da hazkunde handiena izan duen lurraldea, 2020ko aldi berarekin alderatuta (% 13,5), gero Bizkaia (% 9,9) eta azkenik Araba (% 8,2).

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, urriko indizea laginaren % 94,23ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 3,6 hazi zen 2021eko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019266_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali