2021/12/30eko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020an hazi egin da Euskal AEko enpresa berritzaileen ehunekoa, osorik hartuta % 18,6raino, eta 10 pertsona enplegatu eta gehiagokoetan, % 31,4ra igo da

Jarduera berritzaileetarako guztizko gastua, aldiz, % 3,7 jaitsi da, 2.788 milioi eurokoa izateraino

2020an, 10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 31,4ra igo da Euskal AEn, urtebete lehenago baino 0,6 puntu gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Aztertutako bi berrikuntza motak aztertzen badira, % 20,9k produktuaren berrikuntza egiten dute, eta % 27,9k, berriz, negozio-prozesuen berrikuntza. Espainian, 10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 22,6an geratu da, Euskal AEn baino ehuneko 9 puntu beherago.

Enpresak guztira kontuan hartzen badira, 2020an, Euskal AEko enpresa berritzaileen ehunekoa % 18,6koa izan zen, 2019an baino 0,4 puntu gehiago. % 10,7k produktuan berritu zuten, eta % 16,2k negozio-prozesuetan.

Euskal AEko enpresek 2.788 milioi euroko gastua egin zuten jarduera berritzaileetarako 2020an, 2019an baino % 3,7 gutxiago; izan ere, urte horretan, COVID-19ak eragindako pandemiak gogor jo zuen. Zenbaki hori negozio-zifraren % 1,75 da, 2019ko % 1,59ren gainetik. Jarduera berritzaile horietan, barne I+Gko gastua % 53,4koa izan da, I+G erostea (kanpoko I+G) % 14,9koa, eta beste jarduera berritzaile batzuk gainerako % 31,7a.

graf0019372_01_e.png

Enpresa berritzaileen % 26,2k finantzaketa publikoa jaso du jarduera berritzaileetarako

Enpresa berritzaileek laguntzak jaso ditzakete finantzaketa publikoaren bidez jarduera berritzaileetarako, erakunde publiko batetik edo gehiagotatik. Hala, enpresa horien % 26,2k finantzaketa publiko mota hori jaso zuten. Jatorriari erreparatuz gero, Eusko Jaurlaritzatik datozenak nabarmentzen dira, enpresa berritzaile guztien % 17,8tan. Toki-administrazioek eta foru-aldundiek enpresa horien % 10,8 eta % 8,0 finantzatu zituzten hurrenez hurren. Estatuko Administrazioak Euskal AEko enpresa berritzaileen % 5,7ri lagundu dio, eta enpresen % 5,5ek Europar Batasuneko finantzaketa jaso du: % 2,9k Horizonte programaren bitartez, eta % 3,3k EBren bestelako finantzaketaren bitartez.

10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresen kasuan, % 52,3k laguntza publikoak jaso dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da berriz ere gehien finantzatu duena, jarduera berritzaileetan gastua duten tamaina horretako enpresen % 39,1. Foru-aldundiek eta toki-administrazioek % 20,8 eta % 10,5 finantzatu dituzte hurrenez hurren; aldiz, Estatuko Administrazioa 10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresen % 15,5engana heldu da. Europar Batasunak, gainera, % 11,1en finantzaketa egin du: % 7,7 Horizonte 2020 programaren bitartez, eta % 6,0 bestelako europar finantzaketaren bitartez.

Berrikuntza-jardueretarako finantzaketa publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, jatorriaren arabera ( %). 2018-2020

Excel csv
 Guztira10 edo gehiago
Finantzaketa publikoa jasotzen dute hauetatik (*)26,252,3
Eusko Jaurlaritza17,839,1
Toki Administrazioa10,810,5
Foru-aldundiak8,020,8
Administrazio Zentrala5,715,5
EBren beste finantzaketa bat3,36,0
EBren Horizonte 2020 programa2,97,7

(*)enpresek erakunde baten baino gehiagoren finantzaketa jaso dezakete

Data 2021eko Abenduaren 30a

Iturria: Eustat. Berrikuntzaren inkesta

Enpresen erdiak baino gehiagok, % 58,0k, uste du zenbait faktorek jarduera berritzaileak egin ahal izatea oztopatzen dutela

Enpresen % 58,0k uste du faktore jakin batzuek zaildu egiten dutela berrikuntza. Faktore horien artean hauexek daude: “Beste lehentasun batzuk daude zure enpresan”, % 44,8tan; “Kostu handiegiak”, % 35,8tan; “Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko zailtasunak”, % 30,0tan; “Lehia handiegia merkatuan”, % 29,7tan; “Ideia horiek merkatuan duten eskariari buruzko ziurgabetasuna”, % 29,4tan; “Finantzaketarik eza enpresaren barruan” edo “Kanpoko iturri pribatuen finantzaketarik eza”, % 28,4tan eta % 23,9tan hurrenez hurren, besteak beste.

10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresetan, gehiago dira uste dutenak badirela jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak, % 65,3raino, eta goiko eragozpen berdinak aipatu dituzte.

Produktu berritzaileek negozio-zifraren % 35,9 sortzen dute enpresa horietan

Produktua berritu duten enpresetan, guztizko negozio-zifraren % 35,9 produktu berritzaileetatik dator; aldiz, gainerako % 64,1ak aldatu gabeko edo arinki eraldatutako produktuetan du sorburua.

Produktua berritu duten 10 pertsona enplegatu edo gehiagoko enpresetan, zertxobait aldatzen dira ehuneko horiek: negozio-zifraren aldean, produktu berrien edo zertxobait hobetuen eragina % 36,3koa da batez beste.

Metodologia-oharra

Berrikuntzaren Inkesta 2018ko Osloko Eskuliburuaren bertsio berriaz egin da 2018. urtetik. Horrek esan nahi du seriean haustura bat egon dela urte horretatik aurrera, metodologia aldatu delako. Hori dela eta, 2018tik argitaratutako datuak ezin dira alderatu aurreko urteetan argitaratutakoekin.

(*) Beste jarduera berritzaile batzuk atalean, berritzeko asmoz egin daitezkeen enpresa-jarduerak biltzen dira, sei kategoria hauexetakoak:

1. Ingeniaritza, diseinua eta beste jarduera sortzaile batzuk.

2. Marketina eta marka-sorkuntza.

3. Jabetza intelektual eskubideekin erlazionatutako jarduerak.

4. Langileen prestakuntzarekin erlazionatutako jarduerak.

5. Softwarearen garapena eta datu baseen lanarekin erlazionatutako jarduerak.

6. Ondasun ukigarrien eskuratzearekin edo alokairuarekin erlazionatutako jarduerak.

Estatistika honetarako informazio-bilketa 2021eko apiriletik urrira bitartean egin da, eta Eustatek horretan lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei eskertu nahi die egin duten ahalegina. Haien lankidetzarik gabe, ezingo zen estatistika egin.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020an hazi egin da Euskal AEko enpresa berritzaileen ehunekoa, osorik hartuta % 18,6raino, eta 10 pertsona enplegatu eta gehiagokoetan, % 31,4ra igo da

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2021/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019372_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali