2021/12/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko azaroa
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak bost aldiz handiagoak izan dira 2021eko azaroan
Turista atzerritarra berreskuratu egin da, 2020ko azaroan lortutako zifrak bider bederatzi eginez
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko azaroan 212.538 sarrera eta 392.209 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan.
Hotel-sektorearen suspertzea, 2020ko azaroaren aldean, % 413,8koa izan da, beraz, sarreren kasuan, eta % 333,4koa gaualdienean. 2019ko azaroarekin, Covid-19aren pandemiaren aurreko azaroarekin, alderaketa eginez gero, ikusiko dugu zifrak ordukoetara hurbiltzen direla. Izan ere, sarrerak hilabete hartako % 93,1 izan dira, eta gaualdiak % 90,1.
Araban 29.784 sarrera eta 59.482 gaualdi izan dira azaroan, aurreko urteko hilabete berean baino % 281,2 eta % 230,2 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko azaroan, sarreren kopurua % 387,2 igo da, eta gaualdiena, berriz, % 278,9. Guztira, 96.157 sarrera eta 174.577 gaualdi izan dira. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko azaroan, 86.597 sarrera eta 158.150 gaualdi izan dira; urte arteko igoera % 526,7koa izan da sarreretan eta % 499,0koa gaualdietan. Bereziki nabarmentzekoa da Bizkaian eta Gipuzkoan izandako atzerriko jatorriko sarreren hazkundea, 10 aldiz handitu baita 2020ko azaroan ikusitako balioa.
Euskal AE osotara hartuta, 2021eko azaroko batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da, hau da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (2,19 egun) baino laburragoa. 2019ko azaroan, aldagai hori 1,91 egunekoa izan zen.
Azaroko okupazio-mailei dagokienez, Euskal AE osoan % 41,8ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 53,0ra logelen arabera neurtuta. 2020ko azaroarekin alderatuta, igoerak ehuneko 27,8 eta 31,8 puntukoak dira, hurrenez hurren. 2019ko azaroarekin alderatuta, kopuru horiek ehuneko 6,7 puntu beherago daude plazen okupazio-mailaren kasuan, eta 8,8 puntu beherago logelen arabera neurtuta.
Errentagarritasuna, ADRren (eguneko batez besteko tarifa) bidez neurtuta, 77,58 eurora iritsi da Euskal AE osoan. Lurraldeei doakienez, Gipuzkoa nabarmentzen da 80,87 eurorekin, gero Bizkaia dator 75,71 eurorekin eta, azkenik, Araba 74,67 eurorekin. Hiriburuetan, ADR 92,88 eurokoa da Donostian, 81,11 eurokoa Bilbon eta 65,21 eurokoa Gasteizen. Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde esanguratsuak dakartzate, % 26,0 Bilbon, % 14,5 Donostian eta % 13,0 Gasteizen. 2019ko azaroan, Euskal AE osorako ADR 80,50 eurora iritsi zen, 2021eko azaroan baino 2,92 euro gehiago.
Euskal AEn 41,13 eurokoa izan da RevPar 2021eko azaroan. Gipuzkoaren kasuan 42,60 eurora iritsi da, Araban 45,56 eurora eta Bizkaian 38,64 eurora. 2020ko hilabete berarekin alderatuta, ehunekoak nabarmen egin du gora: % 297,8 Gipuzkoan, % 182,0 Bizkaian eta % 187,6 Araban. 2019ko azaroarekin alderatuta, Euskal AEn, RevPar 8,6 euro beherago kokatu da.
Informazio-oharra. Hotelen azaroko ETHIren estaldura % 91,9koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62