2021/12/28ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. Aurrerapena 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko turismo-gastua % 43,4 jaitsi da 2020an, eta 2.878 milioikoa da, BPGren % 4,0

2020an, Euskadiko turismo-gastuaren osagai guztiek, eta halaber Euskal AEko herritarrek kanpoan egindako turismo-gastuak, behera egin dute

2020ko pandemiak eta mugikortasunaren murrizketek Euskadiko turismo-gastuaren osagai guztiei eragin zieten, bai eta Euskal AEko herritarrek kanpoan eginiko turismo-gastuari ere. Gastu hori 2.878 milioi eurokoa izan zen Euskal AEn, 2019an baino ia 2.206 milioi gutxiago, hau da, % 43,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. BPG-Barne Produktu Gordinaren ehunekotan, turismo-gastua 2,4 puntu jaitsi zen: 2019an % 6,4 izatetik 2020an % 4,0 izatera.

Turismoaren Kontu Satelitea Turismoaren Mundu Erakundearen metodologiaren arabera egiten da (TME, EUROSTAT, ELGA, 2010), eta turismoaren hainbat parametro ekonomiko zenbatzen ditu, bai eskaintzaren ikuspegitik, bai eskariarenetik, bi ikuspegiak integratuz eta lotuz Kontabilitate Nazionalean gainerako jarduera ekonomikoak kuantifikatzeko erabiltzen direnekin.

Erorikoa ezohizkoa dela ulertzeko, kontuan hartu behar da ezen, erregistroak daudenetik, Euskadiko turismo-gastua behin baino ez zela murriztu. Krisi ekonomikoaren ondorioz gertatu zen 2009an, eta, orduan, gastu turistikoa 164 milioi euro baino ez zen murriztu, hau da, % 4,4 aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2020

Excel csv
 2010201520162017201820192020(a)
Turismoko gastu guztia3.632.1444.355.6704.632.7524.766.0684.887.6075.084.2802.878.487
Turismo hartzailea1.887.7712.484.0452.732.7182.820.5362.932.8103.036.3411.360.767
Turismoaren beste osagai batzuk1.744.3731.871.6251.900.0341.945.5321.954.7972.047.9391.517.720
        
Turismo gastua (%)100,0100,0100,0100,0100,0100,0100,0
Turismo hartzailea52,057,059,059,260,059,747,3
Turismoaren beste osagai batzuk48,043,041,040,840,040,352,7
        
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa       
Turismoko gastu guztia5,46,36,56,46,36,44,0
Turismo hartzailea2,83,63,83,83,83,81,9
Turismoaren beste osagai batzuk2,62,72,72,62,52,62,1

Oinarria 2015

(a)Aurrerapena

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

Osasun-krisiak gastu turistikoa osatzen duten bi agregatuei eragin zien, baina eragina handiagoa izan zen Turismo hartzailean. Gastuaren osagai horretan sartzen da atzerritik eta Espainiako gainerako lekuetatik etorritako pertsonen turismo-gastua Euskadin, eta, 2020an, % 55,2 murriztu zen aurreko urtearekin alderatuta. Turismo-gastuaren bestelako osagaien artean sartzen dira Euskal AEko egoiliarrek Euskal AEn bertan egiten duten turismo-gastua, Administrazio publikoek turismoarekin lotutako programetan egiten duten gastua eta turismoaren berezko jarduera-adarren Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa). Pandemiak bigarren agregatu horri ere eragin zion, baina modu arinagoan, eta murrizketa % 25,9koa izan zen aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

Osasun-krisiaren ondoriozko turismoaren uzkurdurak Euskadiko turismo-saldoaren defizita murriztu du

2020an, osasun-krisiak turismo igorleari zein turismo hartzaileari eragin zien. Bi magnitudeak urtebete lehenago lortutako balioen erdira baino gutxiagora murriztu ziren. Kopuru absolututan, murrizketa handiagoa izan zen turismo igorlean, eta horrek Euskal AEko turismo-saldoa hobetzea ekarri zuen, 2019an -1.702 milioi eurokoa izatetik 2020an -616 milioi eurokoa izatera igaro baitzen. BPGren ehunekotan, datu horien arabera, saldo turistikoa 2019an -% 2,1ekoa izatetik 2020an -% 0,9koa izatera igaro zen.

graf0019365_01_e.png

Pandemiaren eraginak hiru lurraldeetan nabaritu ziren

Mugikortasun-murrizketen eraginak hiru lurraldeetan izan zuen eragina. Bizkaian izan zen jaitsierarik handiena, % 45,7koa; hau da, 2019an baino 1,7 puntu gutxiago. Gipuzkoan % 42,7ko jaitsiera izan zen, baina turismoko gastu osoan duen partaidetza puntu erdi igo zen. Bestalde, Araban jaitsiera txikiagoa izan zen, % 38,1ekoa, eta turismo-gastu osoari eginiko ekarpena 1,2 puntu igo zen.

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren arabera. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2020

Excel csv
 2010201520162017201820192020(a)
Turismoko gastu guztia       
Euskal AE3.632.1444.355.6704.632.7524.766.0684.887.6075.084.2802.878.488
Araba/Álava508.500612.728642.301655.759662.360676.772418.786
Bizkaia1.579.9831.928.1562.050.1332.140.1562.196.9572.263.7421.230.443
Gipuzkoa1.543.6611.814.7861.940.3181.970.1532.028.2902.143.7661.229.259
        
Turismo gastua (%)       
Euskal AE100,0100,0100,0100,0100,0100,0100
Araba/Álava14,014,113,913,813,613,314,5
Bizkaia43,544,344,244,944,944,542,8
Gipuzkoa42,541,641,941,341,542,242,7
        
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa       
Euskal AE5,46,36,56,46,36,44,0
Araba/Álava4,85,55,55,55,45,33,7
Bizkaia4,65,65,75,75,75,63,4
Gipuzkoa7,08,08,28,17,98,05,1

Oinarria 2015

(a)Aurrerapena

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko turismo-gastua % 43,4 jaitsi da 2020an, eta 2.878 milioikoa da, BPGren % 4,0

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2021/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019365_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali