2022/01/17ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA (HKA). 2021/IV
EAEko BPGd-ak % 5,5 egin du aurrera, 2021. urtean
BPGd-aren hazkuntza bizkortu egin da 2021eko laugarren hiruhilekoan, eta elkarren ondoko hiruhilekoen arteko tasa positiboen seigarren hiruhilekoa da
EAEko 2021eko BPGd-aren balantzea, kontuan hartuta haren bereizgarrietako bat dela jarduera ekonomikoa pixkanaka suspertzen ari dela, % 5,5eko hazkuntzarekin itxi da, 2020. urtearekin alderatuta, Eustatek eginiko Hiruhilekoko Kontuen Aurrerapenaren estimazioen arabera.
Eskaintzaren aldetik, Industria eta Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa izan dira, aurreko urtearekin alderatuta, balio erantsian aurrerapen handienak izan dituzten sektoreak. Kanpo-eskariaren ekarpena positiboa izango da 2021. urtean, oro har. Barne-eskaria dela eta, aurreko urtearekin alderatuta bilakaerarik onuragarriena Kapital finkoaren eraketa gordinari (inbertsioa) dagokio.
2021ean, enpleguak –denbora osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta– % 5,2 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta, zeinak jardueraren eta enpleguaren erortzea izan baitu bereizgarri. Nabarmendu behar da Kontuen Sistema Europarrak (KSE) lanpostuaren definiziotik kanpo uzten dituela aldi baterako lan egiten ez duten baina beren lanpostuarekin –bermearekin edo berriro lanean hasteko datari buruzko akordioarekin, esaterako ABEEEen kasua– lotura formala duten pertsonak.
2021eko laugarren hiruhilekoa dela eta, urteko aurreko hiruhilekoarekin alderatuta zenbatetsitako BPGd-aren % 1,2ko aurrerapenaren ondoren, % 4,5eko hazkuntza bat izan da, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Enpleguak, denbora osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, % 4,3 egin du gora, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhilekoen arteko terminoetan, bestalde, enpleguak % 0,8 egin du gora 2021eko laugarren hiruhilekoan.
Datorren martxoaren 4an, Eustatek BPGd-aren eta enpleguaren estimazio bereiziak argitaratuko ditu 2021eko laugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, aurrerapen hau prestatzeko unean eskuragarri ez dagoen informazio koiunturala sartu ondoren.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62