2021/12/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO AZAROA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 jaitsi dira 2021eko azaroan
Urte arteko terminoetan, kostuak % 4,4 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 jaitsi da 2021eko azaroan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2021eko azaroa, 2020ko azaroarekin alderatuta), kostuak % 4,4 hazi dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,3 jaitsi dira hil artean, eta Obra Zibilekoak % 1,3. 2020ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 4,1 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 5,7 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren, 2021eko urriaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,7 jaitsi dira, eta eskulanaren kostua, berriz, bere horretan mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 5,2 egin du gora, eta eskulanarenak, berriz, % 1,9.
Etxegintzaren sektoreak % 0,4ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilean, berriz, jaitsiera % 1,7koa izan da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 4,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 6,9.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2021
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| | | | |
| Guztira | 110,1 | -0,5 | 4,4 |
| Eraikinak | 110,0 | -0,3 | 4,1 |
| Obra zibila | 110,1 | -1,3 | 5,7 |
| | | | |
| Lehengaiak | 110,0 | -0,7 | 5,2 |
| Eraikinak | 110,0 | -0,4 | 4,8 |
| Obra zibila | 110,1 | -1,7 | 6,9 |
| | | | |
| Coste mano de obra, Índice | 110,2 | 0,0 | 1,9 |
Oinarria 2015=100
(p)behin-behinekoa
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2021eko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioari doakionez, honako hauek izan dira hazkunderik handienak izan dituztenak 2021eko azaroan, 2020ko azaroaren aldean: Petrolioa fintzea (% 48,8), Metalurgia (% 27,8) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 21,3). Aitzitik, prezioetan jaitsierarik izan duen sektore bakarra Mineral ez-metalikoena izan da, % 1,1 behera egin duena.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A84). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Azaroa 2021
| | | m / m-12 |
| 04 | Ezmetalezko meak | -1,1 |
| 07 | Zuraren eta kortxoaren industria | 9,9 |
| 10 | Petrolioa fintzea | 48,8 |
| 11 | Industria kimikoa | 13,9 |
| 13 | Kautxua eta plastikoa | 1,4 |
| 14 | Produktu mineral ez-metalezkoak | 6,9 |
| 15 | Metalgintza | 27,8 |
| 16 | Metalezko artikuluak | 4,4 |
| 17 | Material elektronikoa | 7,3 |
| 18 | Material elektrikoa | 2,5 |
| 19 | Makineriaren fabrikazioa | 2,5 |
| 22 | Altzarigintza | 3,4 |
| 24 | Energia elektrikoa eta gasa | 21,3 |
Oinarria 2015=100
(p)behin-behinekoa
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2021eko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62