2022/01/10eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2021EKO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 6,6 hazi zen 2021eko azaroan

2021eko lehendabiziko hamaika hilabeteetan Industria-produkzioaren indizeak metaturiko hazkundea % 10,4 izan da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa, 2021eko azaroan, 2020ko hil berekoa baino % 6,6 handiagoa izan da. 2021eko lehendabiziko hamaika hilabeteetako balantzearen amaieran, industria-jarduerak % 10,4ko igoera izan du.

Urtaroen eragina zuzenduta, % 1,4 hazi da Euskal AEko industria-produkzioa, 2021eko azaroa eta 2021eko urria alderaturik.

2021eko azaroko indizearen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2020ko azaroarekin alderaturik. Kontsumo-ondasunek, orotara, % 17,9ko igoera izan dute; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 19,0ko igoera izan dute, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 17,7koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Ekipo-ondasunak (non dauden motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea), bestalde, % 8,6 igo dira aurreko urteko azaroaren aldean.

Energia % 7,3 goratu da 2021eko azaroan urte arteko terminoetan. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea. Bestalde, Bitarteko ondasunen sektoreak, non sartzen baitira metalurgiako jarduerak eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa, % 2,2ko igoera izan du.

Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2021ko Azaroa. Azaroa 2021

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1m-1 / m-2
INDIZE OROKORRA    
Euskal AE6,610,41,42,1
Araba/Álava6,98,14,94,7
Bizkaia3,99,3-1,22,6
Gipuzkoa9,113,01,90,3
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK    
Kontsumo-ondasunak17,912,24,60,1
Kontsumoondasun iraunkorrak19,034,6-1,64,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak17,77,46,3-0,9
Ekipo-ondasunak8,612,33,72,4
Bitarteko ondasunak2,211,42,9-0,4
Energia7,3-1,0-2,413,5

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m-1 / m-2 Azkenaurreko hileko (m-1) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-2) aldean

Data 2022ko Urtarrilaren 10a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, honako hauek izan dute urte arteko hazkunderik handiena 2021eko azaroan: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriek (% 17,1eko igoera), Makineria eta ekipoak (% 15,6ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurrunak (% 10,7ko igoera). Aitzitik, sektore hauek dira ekoizpenean jaitsierarik bizi izan dutenak: Kautxua eta plastikoak (% 9,6 behera), Zura, papera eta arte grafikoak (% 4,6) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 1,9).

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak. Azaroa 2021

Excel csv
 m / m-12
10 - Metalurgia eta produktu metalikoak6,0
16 - Energia elektrikoa, gasa eta lurruna10,7
09 - Kautxua eta plastikoak-9,6
13 - Makineria eta tresneria15,6
14 - Garraio-materiala8,4
03 - Elikadura ind., edariak eta tabakoa17,1
12 - Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa-1,9
05 - Zurgintza, papera eta arte grafikoak-4,6

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Urtarrilaren 10a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Azaroko Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru Lurraldeetan: Gipuzkoan % 9,1, Araban % 6,9 eta Bizkaian % 3,9.

2021eko lehendabiziko hamaika hilabeteetako metatuan, Gipuzkoa da hazkunde handiena izan duen lurraldea, 2020ko aldi beraren aldean (% 13,0 gora); ondoren, Bizkaia dago (% 9,3 gora) eta, azkenik, Araba (% 8,1eko hazkundea).

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, azaroko indizea laginaren % 92,01eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 6,6 hazi zen 2021eko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/01/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019374_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali