2021/12/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko azaroa
Euskal AEko landetxeetako okupazioa hamaika aldiz handitu da 2021eko azaroan, eta apartamentu turistikoetan 2019ko kopuruak gainditu dira
Estatuko jatorria duten pertsonek nagusi izaten jarraitzen dute, aurreko hilabeteetan bezala
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko landetxeetan 2021eko azaroan 7.666 sarrera eta 17.712 gaualdi izan dira.
Landetxeen jarduera suspertu egin da aurreko urteko hil beraren aldean: sarrerak % 1.000 baino gehiago igo dira, eta gaualdiak ia % 500. 2019ko azaroarekin alderatuta, Euskal AEn, hil honetako sarrerak garai hartakoen % 81,1 izan dira, eta gaualdiak hilabete hartan zenbaturikoen % 85,0, Covid-19aren pandemiaren aurretik.
Euskal AEko landetxeetako sarreren % 90,4 eta gaualdien % 91,2 Estatukoak izan dira. Atzerritar jatorriko pertsonak, urtetik urtera gora egiten jarraitzen badute ere, sarrera guztien % 9,6 eta gaualdi guztien % 8,8 baino ez dira.
Lurraldeka, urte arteko gehikuntzak bereziki handiak izan dira Araban: 1.542 sarrera eta 3.136 gaualdi izan dira; kopuru erlatibotan, % 1.851,9 eta % 712,4 gehitu dira, hurrenez hurren. Gipuzkoan eta Bizkaian, 2021eko azaroan, sarreren kopuruaren urte arteko igoera % 991,8koa eta % 932,4koa izan da, eta 2.106 eta 4.018 sarrera erregistratu dira, hurrenez hurren, lurralde bakoitzean. Gaualdiei doakienez, Gipuzkoan 9.768 izan ziren, % 410,9 gehiago, eta Bizkaian 4.808, % 568,7 gehiago.
Euskal AEko batez besteko egonaldia horrelako establezimenduetan 2,31 egunekoa izan da, 2020ko azaroko batez besteko egonaldia (4,63 egun) baino txikiagoa, baina 2019ko azaroko 2,21 eguneko egonaldiaren gainetik.
Plazakako eta logelakako betetze-mailek ehuneko 10,9ko eta 11,1eko urte arteko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren, eta % 13,7tan kokatu da plazaka neurtuta eta % 16,4tan logelaka.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko azaroan, sarrerak eta gaualdiak 6.495 eta 32.720 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko azaroaren aldean, sarrerak % 305,8 gehitu dira, eta gaualdiak % 140,3. Balio horiek 2019ko azaroan lortutakoekin alderatzean, % 9,0 igo dira sarrerak, eta % 52,9 gaualdiak.
Estatuko sarrerak Euskal AE osoko sarrera guztien % 76,8 dira, eta Estatuko gaualdiak, berriz, guztien % 69,6. Bi aldagaiek urte arteko hazkunde esanguratsua izan dute: % 253,4 sarreretan eta % 116,5 gaualdietan. Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak, intentsitate handiagoz berreskuratu badira ere, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta gaualdi guztien % 23,2 eta % 30,4 dira.
Batez besteko egonaldia 5,04 egunekoa izan da 2021eko azaroan, 2020ko azaroan lortutakoa (8,51 egun) baino txikiagoa, baina 2019ko azaroan erregistraturikoa (3,59 egun) baino handiagoa.
Lurraldeei doakienez, batez besteko egonaldia 9,93 egunekoa izan da Araban eta 9,66 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,37 egunekoa.
Apartamentu bakoitzeko betetze-maila % 58,7koa izan da Euskal AEn; hau da, 2020ko azaroarekin alderatuta, ehuneko 25,8 puntu igo da.
Informazio-oharra
Landetxeen ETHIren erantzun-tasa azaroan % 94,9koa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 84,4koa. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62