2022/01/21eko prentsa-oharra
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2021/IV
Biztanleria okupatuak % 0,2 egin du behera, eta langabezia-tasa % 9,9ra igo da, 2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn
Azken urtean, hala ere, gora egin du okupatuen kopuruak, 17.800 gehiago dira, eta behera langabeen kopuruak, 14.900 gutxiago dira
Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2021eko laugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 2.200 okupatu gutxiago daudela eta 12.000 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 104.700 langabe daudela kalkulatzen da, eta 951.400 okupatu, urteko hirugarren hiruhilekoan baino % 0,2 gutxiago. Azken urtean, berriz, okupatuen kopuruak gora egin du, 17.800 gehiago baitira, eta langabeen kopuruak behera, 14.900 gutxiago baitira.
Euskal AEko langabezia-tasa % 9,9koa da, 2021eko hirugarren hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat altuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,3koa da 2021eko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren ehuneko 0,5 altuagoa. Hala ere, azken urtean, langabezia-tasak 2020ko laugarren hiruhilekoko % 11,4tik 2021eko laugarren hiruhilekoko % 9,9ra egin du behera, ehuneko 1,5 puntu behera.
Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan okupazioak behera egin du, 3.300 pertsona gutxiago dira; Araban, berriz, 400 gehiago, eta, Bizkaian, 600 gehiago. Hiriburuak direla eta, Donostian egin du okupazioak behera gehien, 1.600 okupatu gutxiago baitaude, ondoren Bilbon (-1.200) eta, azkenik, Vitoria-Gasteizen, okupazioak gora egin baitu (300 pertsona gehiago).
Generoa dela eta, okupazioaren beherakada gizonen artean izan da (-2.200); emakumeetan eutsi egin zaio, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Nazionalitatea dela eta, atzerriko nazionalitate duten pertsona okupatuen kopuruak behera egin du, 1.200 gutxiago dira (–% 1,5), eta nazionalitate espainiarra dutenen artean, 1.000 gutxiago (–% 0,1).
Okupazioak behera egin du industrian eta zerbitzuetan, gora egin du eraikuntzan eta bere horretan dirau lehen sektorean
Euskal AEko biztanleria okupatuak behera egin du industrian (3.100 okupatu gutxiago dira, –% 1,5) eta zerbitzuetan (1.100 gutxiago, –% 0,2). Lehen sektorean, berriz, bere horretan dirau okupatuen kopuruak eta, eraikuntzan, gora egin du (1.900 gehiago, +% 3,5).
Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,2 puntu egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 68,1ekoa da. Tasa hori % 71ra iritsi da gizonetan, eta % 65,2koa da emakumeetan.
Amaitutako ikasketa-maila dela eta, okupazio-tasaren beherakada handiena lehen mailako edo gutxiagoko ikasketak dituztenen artean gertatu da (ehuneko –1 puntu), eta % 59,2koa izan da; bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,3 puntu egin du behera eta % 60,4koa da, eta, azkenik, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,2 puntu egin du gora, eta % 83,1ekoa da.
Nazionalitatea dela eta, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 69,7), eta ehuneko hamarren bateko beherakada aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 54,3koa da (ehunelo –1 puntu).
Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Arabakoa da, % 69,8koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,1 puntu gutxiago. Gero, Gipuzkoakoa, % 69,2koa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak bere horretan dirau (% 66,9).
4.400 etxe gehiago daude kide aktibo guztiak langabezian dituztenak
2021eko laugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 902.600 etxe inguru daudela eta, haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez duela, aurreko hiruhilekoan baino 1.700 etxe gutxiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 6.900 familia gutxiago, eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 37.900 daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.400 gehiago.
2021eko laugarren hiruhilekoak % 9,9ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gehiago
Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona kopurua, urteko laugarren hiruhilekoan, 104.700 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 12.000 pertsona gehiago. Gizon langabeen kolektiboa 52.100 pertsona dira, 3.900 pertsona gehiago (+% 8,1), eta, emakume langabeen kopuruak 8.000 egin du gora (+% 17,9), guztira 52.600, hiruhilekoan.
2021eko laugarren hiruhilekoko datuek % 9,9ko langabezia-tasa erakusten dute, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu bat gehiago Gizonezkoen langabezia-tasa % 9,5ekoa da (ehuneko 0,7 puntu gehiago) eta emakumezkoenak ehuneko 1,5 puntu egin du gora, % 10,4ra arte.
Ikasketak direla eta, langabezia-tasaren igoera handiena ikasketa-maila altuena lehen mailako ikasketak eta beheragokoak amaitu dituztenen artean izan da (ehuneko 1,9 puntu gehiago), langabezia-tasa % 13,5ekoa izanik; goi-mailako ikasketak amaitu dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,9 puntu egin du gora, eta % 6,7koa da, eta, azkenik, bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,8 puntu egin du gora, eta % 11,4koa da.
Nazionalitatea dela eta, langabeen kopuruak gora egin du nazionalitate espainiarra dutenen artean, eta 8.700 pertsona gehiago dira (79.800, guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen artean ere, langabeziak gora egin du, eta 3.300 gehiago dira; guztira, 24.900 langabe.
Lurralde historikoen arabera, Bizkaian langabe kopuruak gora egin du, eta 8.400 gehiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 1,4 puntu egin du gora, % 11,3koa izanik. Gipuzkoak 27.000 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak gora egin du (2.900 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,9 puntu egin du gora, % 7,9ra arte. Araban, langabe kopuruak gora egin du, eta 600 langabe gehiago dira, eta langabezia-tasa % 9,5ekoa da, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu altuagoa.
Hiriburuak direla eta, Bilbon 4.800 langabe gehiago daude; Donostian, 100 gehiago, eta Vitoria-Gasteizen, urteko hirugarren hiruhilekoan bezala.
EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2021eko azaroan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6,5ekoa izan da eta, Espainiakoa, % 14,1ekoa.
Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 1,9 egin du gora eta langabezia-tasak % 11,4tik % 9,9ra egin du behera
Euskal AEko biztanleria okupatuen kopuruak % 1,9 egin du gora, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta (17.800 pertsona gehiago), eta langabezia-tasak ehuneko 1,5 puntu egin du behera (% 11,4tik % 9,9ra); beraz, 14.900 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98,5 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera.
Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 879.600 afiliatu daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Haietatik, % 98,5 okupatuak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; beraz, 866.100 lagun.
BJAren LANE okupatuen artean, % 7,7 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (73.400), ez baitaude Euskal AEn kokatutako enpresetan edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.
Langabeen % 33,8 ez daude Lanbiden langabe erregistratu gisa
Euskal AEn zenbatesten da 99.900 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; alegia, Euskal AEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 64,9 langabea da, LANEren definizioaren arabera (64.800 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 33,8 ez dago langabe moduan erregistratuta Lanbiden (35.400 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daiteke.
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2021/IV
| | 2021/IV | 2021/III | t/t-1 |
| | Mila | Mila | Mila | % |
| 16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA | 1.877,1 | 1.874,3 | +2,8 | 0,1 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA AKTIBOA | 1.056,1 | 1.046,3 | +9,8 | +0,9 |
| Gizonak | 548,8 | 547,0 | +1,8 | +0,3 |
| Emakumeak | 507,3 | 499,3 | +8,0 | +1,6 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 162,4 | 161,4 | +1,0 | +0,6 |
| Bizkaia | 551,2 | 542,2 | +9,0 | +1,7 |
| Gipuzkoa | 342,6 | 342,8 | -0,2 | -0,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 122,8 | 122,5 | +0,3 | +0,2 |
| Bilbao | 166,1 | 162,5 | +3,6 | +2,2 |
| Donostia / San Sebastian | 86,8 | 88,3 | -1,5 | -1,7 |
| Beste udalerriak | 680,4 | 673,1 | +7,3 | +1,1 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 951,9 | 944,2 | +7,7 | +0,8 |
| Atzerriko nazionalitatea | 104,3 | 102,2 | +2,1 | +2,1 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANDUNA | 951,4 | 953,6 | -2,2 | -0,2 |
| Gizonak | 496,7 | 498,9 | -2,2 | -0,4 |
| Emakumeak | 454,7 | 454,7 | +0,0 | +0,0 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 146,9 | 146,5 | +0,4 | +0,3 |
| Bizkaia | 489,0 | 488,4 | +0,6 | +0,1 |
| Gipuzkoa | 315,5 | 318,8 | -3,3 | -1,0 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 111,0 | 110,7 | +0,3 | +0,3 |
| Bilbao | 143,7 | 144,9 | -1,2 | -0,8 |
| Donostia / San Sebastian | 80,3 | 81,9 | -1,6 | -2,0 |
| Beste udalerriak | 616,4 | 616,1 | +0,3 | +0,0 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 872,0 | 873,0 | -1,0 | -0,1 |
| Atzerriko nazionalitatea | 79,4 | 80,6 | -1,2 | -1,5 |
| | | | | |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 7,8 | 7,8 | +0,0 | +0,0 |
| Industria | 199,2 | 202,3 | -3,1 | -1,5 |
| Eraikuntza | 55,9 | 54,0 | +1,9 | +3,5 |
| Zerbitzuak | 688,4 | 689,5 | -1,1 | -0,2 |
| | | | | |
| Soldatakoa | 782,4 | 780,4 | +2,0 | +0,3 |
| Lan-kontratu mugagabearekin | 546,5 | 541,1 | +5,4 | +1,0 |
| - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe | 235,9 | 239,3 | -3,4 | -1,4 |
| Soldatarik gabeak | 169,0 | 173,2 | -4,2 | -2,4 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANGABEA | 104,7 | 92,7 | +12,0 | +12,9 |
| Gizonak | 52,1 | 48,2 | +3,9 | +8,1 |
| Emakumeak | 52,6 | 44,6 | +8,0 | +17,9 |
| | | | | |
| 16 - 24 urte | 11,1 | 9,9 | +1,2 | +12,1 |
| 25 - 44 urte | 51,6 | 45,1 | +6,5 | +14,4 |
| 45 urte eta gehiago | 42,0 | 37,7 | +4,3 | +11,4 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 15,5 | 14,9 | +0,6 | +4,0 |
| Bizkaia | 62,2 | 53,8 | +8,4 | +15,6 |
| Gipuzkoa | 27,0 | 24,1 | +2,9 | +12,0 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 11,8 | 11,8 | +0,0 | +0,0 |
| Bilbao | 22,4 | 17,6 | +4,8 | +27,3 |
| Donostia / San Sebastian | 6,5 | 6,4 | +0,1 | +1,6 |
| Beste udalerriak | 64,0 | 56,9 | +7,1 | +12,5 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 79,8 | 71,1 | +8,7 | +12,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 24,9 | 21,6 | +3,3 | +15,3 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA | 820,9 | 827,9 | -7,0 | -0,8 |
| | | | | |
| ETXEGUNEAK | 902,6 | 902,2 | +0,4 | +0,0 |
| Pertsona aktiboekiko familia-etxeak | 610,5 | 608,3 | +2,2 | +0,4 |
| Denak okupatuak | 529,1 | 536,0 | -6,9 | -1,3 |
| Denak langabeak | 37,9 | 33,5 | +4,4 | +13,1 |
| Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak | 292,1 | 293,8 | -1,7 | -0,6 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
Data 2022ko Urtarrilaren 21a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2021/IV
| | 2021/IV | 2021/III | t/t-1 (p.p.) |
| JARDUERA-TASA | 56,3 | 55,8 | +0,5 |
| Gizonak | 60,9 | 60,8 | +0,1 |
| Emakumeak | 52,0 | 51,2 | +0,8 |
| | | | |
| Araba/Álava | 58,7 | 58,5 | +0,2 |
| Bizkaia | 55,8 | 54,9 | +0,9 |
| Gipuzkoa | 55,9 | 56,0 | -0,1 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 59,1 | 59,2 | -0,1 |
| Bilbao | 55,0 | 53,8 | +1,2 |
| Donostia / San Sebastian | 55,2 | 56,5 | -1,3 |
| Beste udalerriak | 56,2 | 55,7 | +0,5 |
| | | | |
| Espainiarrak | 55,1 | 54,8 | +0,3 |
| Atzerriko nazionalitatea | 69,1 | 67,9 | +1,2 |
| | | | |
| OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) | 68,1 | 68,3 | -0,2 |
| Gizonak | 71,0 | 71,4 | -0,4 |
| Emakumeak | 65,2 | 65,2 | +0,0 |
| | | | |
| Araba/Álava | 69,8 | 69,9 | -0,1 |
| Bizkaia | 66,9 | 66,9 | +0,0 |
| Gipuzkoa | 69,2 | 69,7 | -0,5 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 70,0 | 70,3 | -0,3 |
| Bilbao | 65,8 | 66,6 | -0,8 |
| Donostia / San Sebastian | 70,4 | 70,9 | -0,5 |
| Beste udalerriak | 68,0 | 68,0 | +0,0 |
| | | | |
| Espainiarrak | 69,7 | 69,8 | -0,1 |
| Atzerriko nazionalitatea | 54,3 | 55,3 | -1,0 |
| | | | |
| LANGABEZIA TASA | 9,9 | 8,9 | +1,0 |
| Gizonak | 9,5 | 8,8 | +0,7 |
| Emakumeak | 10,4 | 8,9 | +1,5 |
| | | | |
| 16 - 24 urte | 21,3 | 18,3 | +3,0 |
| 25 - 44 urte | 11,5 | 10,1 | +1,4 |
| 45 urte eta gehiago | 7,6 | 6,9 | +0,7 |
| | | | |
| Araba/Álava | 9,5 | 9,2 | +0,3 |
| Bizkaia | 11,3 | 9,9 | +1,4 |
| Gipuzkoa | 7,9 | 7,0 | +0,9 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 9,6 | 9,7 | -0,1 |
| Bilbao | 13,5 | 10,8 | +2,7 |
| Donostia / San Sebastian | 7,5 | 7,2 | +0,3 |
| Beste udalerriak | 9,4 | 8,5 | +0,9 |
| | | | |
| Espainiarrak | 8,4 | 7,5 | +0,9 |
| Atzerriko nazionalitatea | 23,9 | 21,1 | +2,8 |
| | | | |
| INAKTIBOTASUN TASA | 43,7 | 44,2 | -0,5 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2022ko Urtarrilaren 21a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62