2022/02/07ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. III/2021
Euskal AEko jaiotzak % 3,3 gutxitu dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan
Ezkondu gabeko ametatik jaiotakoak guztien % 48,4 izan ziren
2021eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.783 haur jaio ziren, aurreko urteko denboraldi berean baino % 3,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban izan da beherakada handiena, 606 haur jaio baitziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 5,8 gutxiago; Gipuzkoan 1.319 jaiotza izan ziren, % 3,1 gutxiago; Bizkaian 1.858 jaiotza, % 2,7 gutxiago.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 48,4 izan ziren, 2020ko hiruhileko berean erregistratutako % 47,2tik gora.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 1.860 haur (% 49,2) lehen seme-alabak izan ziren 2021eko udako hilabeteetan; 1.411 (% 37,3) aurretik beste seme-alaba bat zegoen familietara iritsi ziren, eta % 13,5 hirugarren edo ondorengo seme-alabak izan ziren.
10 amatik 8 30 urtetik gorakoak ziren
Amaren adinaren arabera, 30-34 urteko taldea da nagusi oraindik ere: erditzeen % 34,9. Talde horren ondoren, goragoko hurrengo taldea dago, 35-39 urtekoa, % 34,3rekin. 25-29 urteko taldea % 13,4 da, eta 25 urtetik beherakoa % 6,1. Nabarmentzekoa da 40 urte edo gehiagoko emakumeen taldeak % 11,3ko ekarpena egiten duela.
Amen batez besteko adina 33,5 urtekoa da, eta aldeak daude ama ezkonduen (34,1 urte), ama ezkongabeen (32,7 urte) eta dibortziatuen (37,6 urte) artean.
Atzerriko nazionalitatea duten amen ehunekoak behera egin du
Euskal AEko jaiotzen % 27,2an, 2021eko uztailean, abuztuan eta irailean, amek atzerriko nazionalitatea zuten, aurreko urteko denboraldi bereko % 27,8aren zertxobait azpitik. Ehuneko hori Araban gainditu zen, % 32,9ra iritsi baitzen. Bizkaian eta Gipuzkoan, atzerriko nazionalitatea zuten amen proportzioa % 27,2koa eta % 26,7koa izan zen, hurrenez hurren.
Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen badugu. Izan ere, ama atzerritarren batez besteko adina 31,1 urtekoa izan zen, espainiar nazionalitateko amen 34,5 urteko adinaren aldean.
Euskal AEn bizirik jaioak, lurralde historikoaren, adinaren, egoera zibilaren, amaren nazionalitatearen eta jaiotza-ordenaren arabera (1). 2021/III
| | Oraingo hiruhilekoa III/2021 | Aurreko hiruhilekoa III/2021 | Aurreko urteko hiruhileko bera |
| | KOP | % | KOP | % | KOP | % |
| Euskal AE | 3.783 | 100,0 | 3.539 | 100,0 | 3.914 | 100,0 |
| Araba / Álava | 606 | 16,0 | 577 | 16,3 | 643 | 16,4 |
| Bizkaia | 1.858 | 49,1 | 1.740 | 49,2 | 1.910 | 48,8 |
| Gipuzkoa | 1.319 | 34,9 | 1.222 | 34,5 | 1.361 | 34,8 |
| | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | |
| 24 urte edo gutxiago | 231 | 6,1 | 222 | 6,3 | 263 | 6,7 |
| 25 - 29 urte | 507 | 13,4 | 435 | 12,3 | 526 | 13,4 |
| 30 - 34 urte | 1.322 | 34,9 | 1.249 | 35,3 | 1.362 | 34,8 |
| 35 - 39 urte | 1.297 | 34,3 | 1.245 | 35,2 | 1.318 | 33,7 |
| 40 urte edo gehiago | 426 | 11,3 | 388 | 11,0 | 445 | 11,4 |
| | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | |
| Ezkondua | 1.952 | 51,6 | 1.841 | 52,0 | 2.067 | 52,8 |
| Ezkon gabea | 1.831 | 48,4 | 1.698 | 48,0 | 1.847 | 47,2 |
| | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | |
| Espainiarra | 2.754 | 72,8 | 2.616 | 73,9 | 2.824 | 72,2 |
| Atzerrikoa | 1.029 | 27,2 | 923 | 26,1 | 1.090 | 27,8 |
| | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.860 | 49,2 | 1.716 | 48,5 | 1.987 | 50,8 |
| Bigarrena | 1.411 | 37,3 | 1.354 | 38,3 | 1.410 | 36,0 |
| Hirugarrena edo gehiago | 512 | 13,5 | 469 | 13,3 | 517 | 13,2 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira
Data 2022ko Otsailaren 7a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62