2022/01/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO ABENDUA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 2,0 hazi dira 2021eko abenduan
Urte arteko terminoetan, 2021eko abenduan 2020ko abenduaren aldean, kostuak % 5,5 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 2,0 igo da 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2021eko abendua, 2020ko abenduarekin alderatuta), kostuak % 5,5 hazi dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 1,7 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 3,2. 2020ko abenduarekin alderatuta, prezioak % 5,0 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 7,6 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren, 2021eko azaroaren, aldean, lehengaien kostuak % 2,6 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostua % 6,7 igo da, eta eskulanarena % 1,9.
Etxegintzaren sektoreak % 2,2ko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan. Obra Zibilean, berriz, igoera % 4,2koa izan da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 6,0 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 9,4.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2021
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 112,1 | 2,0 | 5,5 |
| Eraikinak | 111,8 | 1,7 | 5,0 |
| Obra zibila | 113,6 | 3,2 | 7,6 |
| | | | |
| Lehengaiak | 112,7 | 2,6 | 6,7 |
| Eraikinak | 112,3 | 2,2 | 6,0 |
| Obra zibila | 114,7 | 4,2 | 9,4 |
| | | | |
| Laneskua | 110,2 | 0,0 | 1,9 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Urtarrilaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, honako hauek izan dira hazkunderik handienak izan dituztenak 2021eko abenduan, 2020ko abenduaren aldean: Petrolioa fintzea (% 37,4 gora), Metalurgia (% 28,7) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 28,3). Prezioetan hazkunde neurritsuenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Kautxua eta plastikoa (% 1,6ko hazkundea), Makineriaren fabrikazioa (% 2,3koa) eta Material elektrikoa (% 2,5ekoa).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abendua 2021
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 3,9 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 11,7 |
| Petrolioa fintzea | 37,4 |
| Industria kimikoa | 14,9 |
| Kautxua eta plastikoa | 1,6 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 5,9 |
| Metalgintza | 28,7 |
| Metalezko artikuluak | 5,7 |
| Material elektronikoa | 4,3 |
| Material elektrikoa | 2,5 |
| Makineriaren fabrikazioa | 2,3 |
| Altzarigintza | 3,2 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 28,3 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Urtarrilaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62