2022/02/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 10,3 igo da 2021. urtean

2021eko abenduan, industria-produkzioaren indizea 2020ko abenduan baino % 7,9 handiagoa izan da

2021. urte osoan, Euskal AEko industria-jarduera % 10,3 hazi da 2020. urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

Industria-produkzioa hazi egin da 2021ean industria-sektore handi guztietan. Urteko igoera metatua % 12,7koa izan da ekipamendu-ondasunetan, % 10,6koa bitarteko ondasunetan eta % 0,3koa energian. Kontsumo-ondasunek, bestalde, % 11,9ko igoera metatuarekin itxi dute urtea; kontsumo-ondasun iraunkorren kasuan igoera % 33,0ko izan da, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorren kasuan % 7,4koa.

2021eko balantzea positiboa izan da hiru lurralde historikoentzat. Gipuzkoan igo da gehien industria-produkzioa 2021. urte osoan, indizearen % 12,8ko igoera metatuarekin. Ondoren Bizkaia dago, % 9,1eko aldakuntza positibo metatuarekin. Araban, azkenik, 2021. urtean metatutako igoera % 7,9koa izan da.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2021

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuak Datu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE7,910,3-0,1
Araba/Álava6,07,9-1,7
Bizkaia5,69,1-0,6
Gipuzkoa10,912,81,3
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak8,111,9-4,0
Kontsumoondasun iraunkorrak14,733,0-1,6
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak6,87,4-4,6
Ekipo-ondasunak16,312,71,4
Bitarteko ondasunak0,410,6-0,6
Energia14,90,30,5

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2022ko Otsailaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2021eko abenduan, Euskal AEko industria-produkzioa 2020ko hil berean ikusitakoa baino % 7,9 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Halaber, 2021eko abendua izan da hamargarren hilabetea jarraian tasa positiboekin.

2021eko abenduko indizearen bilakaera positiboa izan da, 2020ko abenduaren aldean, industria-sektore handi guztietan. Ekipo-ondasunak % 16,3 igo dira, energia % 14,9, eta bitarteko ondasunek urtetik urtera % 0,4 egin dute gora. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 8,1 igo dira, kontsumo-ondasun iraunkorren ( % 14,7ko igoera) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorren (% 6,8ko gorakada) eraginez.

Euskal AEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, 2021eko abenduan urtetik urterako portaera onena honako hauek izan dute: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 20,7ko igoera), makineria eta ekipamendua (% 14,8ko igoera) eta garraio-materiala (% 13,3ko igoera). Aitzitik, jaitsierarik pisu handieneko sektore hauek izan dituzte jaitsierarik handienak: kautxua eta plastikoak (% 10,5), material eta ekipamendu elektrikoa (% 7,0) eta zura, papera eta arte grafikoak (% 0,3).

Lurralde historikoka, abenduko industria-produkzioaren indizeak urtetik urtera bilakaera positiboa izan du hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan % 10,9ko igoera izan da 2020ko abenduaren aldean, Araban % 6,0koa eta, azkenik, Bizkaian % 5,6koa.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abendua 2021

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa5,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-0,3
Kautxua eta plastikoak-10,5
Metalurgia eta produktu metalikoak11,2
Materiala eta tresna elektrikoak-7,0
Makineria eta tresneria14,8
Garraio-materiala13,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna20,7

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Otsailaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

INFORMAZIO OHARRA

Egutegi-efektuak zuzentzeko eta serieak desestazionalizatzeko erabilitako ereduek jaso egiten dute COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat-ek) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik, inguruabarrak gorabehera. Horiei esker, abenduko indizea laginaren % 92,75eko estaldurarekin kalkulatu da. Lagin horren informazioa urtarrilean jaso da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 10,3 igo da 2021. urtean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019450_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali