2022/01/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko abendua
Euskal AEko landetxe eta apartamentu turistikoetako sarrera kopuruak % 80 inguru egin du gora 2021ean, 2020arekin alderatuta
Okupazio-maila, bai apartamentuetan, bai landetxeetan, logelaka, handiagoa izan da 2021eko abenduan 2019ko abenduan baino –COVID-19aren aurretik–
Euskal AEko landetxeetan, 2021eko urteko balantzean, hobekuntza handia ikusi da okupazio-aldagaietan, 2020. urtearen aldean. 123.935 sarrera eta 348.836 ostatu-gau izan dira; beraz, urtean, % 81,8ko eta % 69,8ko hazkundeak izan dira, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.
2021. urte osoan, ez dira guztiz berreskuratu 2019an erregistratutako okupazio-balioak, COVID-19aren aurretik erregistratutakoak; orduan kontabilizatutako sarreren % 74,2ra eta ostatu-gauen % 80,8ra iritzi dira.
Araba izan da 2021ean urteko hazkunderik handiena izan duen lurraldea, bai sarreren kopuruan (% 112,6), bai ostatu-gauen kopuruan (% 88,4). Bizkaian, sarreretan % 87,7ko igoera egon da eta, ostatu-gauetan, % 73,6koa. Gipuzkoan, azkenik, 2021ean sarrerak eta ostatu-gauak aurreko urtean baino % 69,9 eta % 63,3 handiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Atzerriko bisitariak Euskal AEko mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 10,2 izan dira 2021ean. Ehuneko hori pixka bat handiagoa da 2020an lortutakoa (% 9,1) baino, baina 2019an erregistratutako atzerritar jatorriko bisitarien ehunekoa (% 20,4) baino askoz txikiagoa.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. 2021
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2021 | 2021 / 2020
(%) | 2021 | 2021 / 2020
(%) | 2021 | 2020 | 2021 | p.p. * | 2021 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 123.935 | 81,8 | 348.836 | 69,8 | 2,81 | 3,01 | 23,1 | 4,7 | 26,4 | 3,8 |
| Estatukoak | 111.281 | 79,5 | 318.335 | 70,7 | 2,86 | 3,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 12.654 | 104,9 | 30.501 | 61,3 | 2,41 | 3,06 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 23.543 | 112,6 | 56.928 | 88,4 | 2,42 | 2,73 | 16,1 | 4,6 | 19,0 | 4,1 |
| Estatukoak | 22.034 | 106,0 | 53.796 | 82,0 | 2,44 | 2,76 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.509 | 295,0 | 3.132 | 369,6 | 2,08 | 1,75 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 35.263 | 87,7 | 99.082 | 73,6 | 2,81 | 3,04 | 23,0 | 5,1 | 26,4 | 3,9 |
| Estatukoak | 31.608 | 82,8 | 89.954 | 70,0 | 2,85 | 3,06 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.655 | 145,6 | 9.128 | 118,4 | 2,50 | 2,81 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 65.129 | 69,9 | 192.826 | 63,3 | 2,96 | 3,08 | 26,5 | 4,4 | 30,0 | 3,6 |
| Estatukoak | 57.639 | 69,4 | 174.585 | 67,8 | 3,03 | 3,06 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 7.490 | 73,9 | 18.241 | 29,7 | 2,44 | 3,27 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2022ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landetxeetako batez besteko egonaldia 2,81 egunekoa izan da 2021ean, 2020an erregistratutakoaren (3,01) egunen azpitik, baina 2019an batez beste izandako 2,58 egunen gainetik dago.
Okupazio-maila % 23,1era igo da plazen arabera neurtuta, eta % 26,4ra gelen arabera neurtuta. Euskal AEko landetxeetan 2020an egon diren okupazio-mailak direla eta, ehuneko 4,7 eta 3,8 puntu igo dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoen 2021eko urteko balantzean ere hobekuntza nabarmena izan da, 2020aren aldean. Guztira, 80.127 sarrera eta 359.224 ostatu-gau izan dira urte osoan, eta, 2020aren aldean, urteko gehikuntzak % 76,0koak eta %75,3koak izan dira, hurrenez hurren.
Okupazio-zifra horiek 2019an izandakoekin alderatuz gero, egiaztatzen da 2021ean erregistratutako sarrerak 2019an erregistratutakoen % 89,0 direla. 2021ean izan diren ostatu-gauen kopurua, berriz, handiagoa da, 2019an izandakoen % 106,5. Esan beharra dago azken bi urteotan mota horretako establezimenduen eskaintza hazi egin dela Euskal AE osoan –2019. urteko egunen batean– 787 apartamentu zeuden eskuragarri eta, pasa den 2021. urtean, 1.303.
Lurralde historikoak direla eta, 2021ean jasotako sarrerak eta ostatu-gauak, 2020an jasotakoekin alderatuta, beste intentsitate batez areagotu dira. Bizkaiko apartamentu turistikoetako sarrera guztiak bikoiztu baino gehiago egin dira aurreko urtearen aldean: % 56,4 Gipuzkoan eta % 36 Araban. Ostatu-gauen kopuruaren hazkuntzari dagokionez, aldea are handiagoa izan da: Gipuzkoan % 132,5, Bizkaian % 63,9 eta, azkenik, Araban % 25,1.
Atzerritarrak Euskal AEn mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 19,4 izan dira 2021ean. Ehuneko hori pixka bat handiagoa da 2020an izandakoa (% 18,3) baino, baina 2019an erregistratutako atzerritar jatorriko bisitarien ehunekoa (% 33,0) baino txikiagoa.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. 2021
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2021 | 2021 / 2020
(%) | 2021 | 2021 / 2020
(%) | 2021 | 2020 | 2021 | p.p. * | 2021 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 80.127 | 76,0 | 359.224 | 75,3 | 4,48 | 4,50 | 28,1 | 5,5 | 51,5 | 3,5 |
| Estatukoak | 64.592 | 73,8 | 276.628 | 71,4 | 4,28 | 4,34 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 15.535 | 86,0 | 82.596 | 89,6 | 5,32 | 5,22 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 9.380 | 36,0 | 77.912 | 25,1 | 8,31 | 9,03 | 22,9 | 2,0 | 57,9 | 2,7 |
| Estatukoak | 8.590 | 36,9 | 63.777 | 21,5 | 7,42 | 8,36 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 790 | 27,2 | 14.135 | 45,0 | 17,90 | 15,70 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 45.851 | 101,9 | 120.503 | 63,9 | 2,63 | 3,24 | 26,3 | 4,4 | 44,7 | 1,1 |
| Estatukoak | 36.586 | 93,1 | 93.879 | 64,5 | 2,57 | 3,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 9.266 | 146,4 | 26.623 | 61,6 | 2,87 | 4,38 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 24.896 | 56,4 | 160.810 | 132,5 | 6,46 | 4,35 | 33,4 | 8,3 | 52,7 | 6,6 |
| Estatukoak | 19.416 | 62,5 | 118.972 | 129,5 | 6,13 | 4,34 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.479 | 38,0 | 41.838 | 141,4 | 7,64 | 4,37 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2022ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2021eko okupazio-mailak, bai plazen arabera bai apartamentuen arabera, ehuneko 5,5 eta 3,5 puntu handiagoak dira 2020an lortutakoak baino; % 28,1ekoak eta % 51,5ekoak, hurrenez hurren. 2019an –pandemiaren aurretik– jasotako balioak handiagoak izan ziren: plazen araberako okupazio-maila % 32,7koa izan zen, eta apartamentuena, % 63,7koa.
2021eko abendua
Landetxeen jarduera berraktibatzen jarraitzen da, aurreko urteko hil beraren aldean. 2021eko abenduan, sarreren urte arteko igoera % 773,2koa izan da, 8.409 guztira. Ostatu-gauak % 795,3 areagotu dira 2021eko abenduan, 2020ko abenduaren aldean, eta 26.412 izan dira guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abendua 2021
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 12 / 2021 | m/m-12 (%) | 12 / 2021 | m/m-12 (%) | 12 / 2021 | 12 / 2020 | 12 / 2021 | p.p. * | 12 / 2021 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 8.409 | 773,2 | 26.412 | 795,3 | 3,14 | 3,06 | 20,5 | 17,6 | 23,8 | 19,4 |
| Estatukoak | 7.649 | 764,3 | 24.526 | 786,1 | 3,21 | 3,13 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 760 | 874,4 | 1.886 | 936,3 | 2,48 | 2,33 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.155 | 1.428,4 | 5.321 | 933,2 | 2,47 | 3,65 | 16,8 | 14,8 | 18,5 | 15,2 |
| Estatukoak | 2.031 | 1.361,2 | 5.182 | 910,1 | 2,55 | 3,69 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 124 | 6.100,0 | 139 | 6.850,0 | 1,12 | 1,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 2.169 | 760,7 | 7.148 | 778,1 | 3,30 | 3,23 | 19,7 | 16,8 | 22,8 | 17,8 |
| Estatukoak | 2.092 | 972,8 | 7.008 | 904,0 | 3,35 | 3,58 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 77 | 35,1 | 140 | 20,7 | 1,82 | 2,04 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 4.085 | 616,7 | 13.943 | 760,1 | 3,41 | 2,84 | 22,8 | 19,7 | 27,0 | 22,5 |
| Estatukoak | 3.526 | 539,9 | 12.336 | 692,3 | 3,50 | 2,83 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 559 | 2.842,1 | 1.607 | 2.410,9 | 2,87 | 3,37 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landetxeetan 2021eko abenduan erregistratutako sarreren % 91,0 eta ostatu-gauen % 92,9 estatukoak izan dira. Atzerritar jatorriko pertsonak, urte arteko terminoetan gora egin duten arren, abenduan sarrera guztien % 9,0 eta ostatu-gau guztien % 7,1 baino ez dira izan.
Lurralde historikoen arabera, abenduan urte arteko gehikuntzak bereziki handiak izan dira Araban, 2.155 sarrera eta 5.321 ostatu-gau izan baitira, eta, termino erlatiboetan, % 1.428,4ko eta % 933,2ko hazkuntza, hurrenez hurren. Gipuzkoan eta Bizkaian, sarreretan urte arteko igoera % 616,7koa eta % 760,7koa izan da, 2021eko abenduan; 4.085 eta 2.169 sarrera erregistratu dira, hurrenez hurren. Ostatu-gauak direla eta, Gipuzkoan 13.943 izan dira, 2020ko abenduan baino % 760,1 gehiago, eta, Bizkaian, 7.148, aurreko urteko abenduan baino % 778,1 gehiago.
Euskal AEko batez besteko egonaldia, mota horretako establezimenduetan, 3,14 egunekoa izan da abenduan, 2020ko hil berean izan zen batez besteko 3,06 eguneko egonaldia baino laburragoa, baina 2019ko abenduan erregistratutako 2,37 eguneko egonaldia baino luzeagoa.
Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 17,7 eta 19,4 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera % 20,5 eta gelen arabera % 23,8.
Apartamentu turistikoak direla eta, 2021eko abenduan, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 7.682 eta 35.202, hurrenez hurren. Aurreko abenduarekin alderatuta, sarreren gorakada % 245,6koa izan da eta ostatu-gauena, % 115,3koa. Balio horiek 2019ko abendukoekin alderatuz gero, egiaztatzen da hilabete hartako sarreren % 120,9 eta ostatu-gauen % 159,3 izan zirela.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abendua 2021
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 12 / 2021 | m/m-12 (%) | 12 / 2021 | m/m-12 (%) | 12 / 2021 | 12 / 2020 | 12 / 2021 | p.p. * | 12 / 2021 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 7.682 | 245,6 | 35.202 | 115,3 | 4,58 | 7,36 | 31,1 | 13,9 | 61,4 | 22,3 |
| Estatukoak | 6.034 | 204,9 | 25.717 | 93,0 | 4,26 | 6,73 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.648 | 577,2 | 9.484 | 213,3 | 5,76 | 12,44 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 927 | 127,7 | 8.396 | 60,6 | 9,06 | 12,85 | 26,5 | 7,6 | 69,6 | 16,2 |
| Estatukoak | 854 | 124,7 | 6.436 | 47,6 | 7,54 | 11,47 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 73 | 171,0 | 1.960 | 125,5 | 26,78 | 31,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 5.113 | 316,2 | 11.414 | 176,4 | 2,23 | 3,36 | 26,8 | 14,8 | 40,2 | 13,9 |
| Estatukoak | 3.995 | 263,0 | 8.443 | 149,8 | 2,11 | 3,07 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.118 | 773,6 | 2.971 | 296,1 | 2,66 | 5,86 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 1.641 | 179,7 | 15.391 | 120,1 | 9,38 | 11,92 | 39,5 | 18,3 | 71,1 | 31,7 |
| Estatukoak | 1.185 | 137,7 | 10.838 | 94,0 | 9,15 | 11,21 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 457 | 416,8 | 4.554 | 223,4 | 9,97 | 15,94 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Bisitari atzerritarren kopuruak, nahiz eta susperraldi handiagoa izan duten, Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta ostatu-gau guztien % 21,45 eta % 26,9 dira, hurrenez hurren. Bi aldagaiek urte arteko hazkunde esanguratsua izan dute, % 577,2koa sarreren kasuan eta % 213,3koa ostatu-gauen kasuan.
Batez besteko egonaldia 4,58 egunekoa izan da 2021eko abenduan, 2020ko abenduan izandakoa baino laburragoa (7,36 egun), baina 2019ko abenduan erregistratutakoa (3,48 egun) baino luzeagoa.
Lurralde historikoak direla eta, batez besteko egonaldia, 2021eko abenduan, 9,06 egunekoa izan da Araban, eta 9,38 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,23 egunekoa izan da.
Euskal AEren mailan apartamentuko okupazio-maila % 61,4koa izan da; alegia, ehuneko 22,3 puntuko gorakada egon da, 2020ko abenduarekin alderatuta, eta 8,1ekoa, 2019ko abenduarekin alderatuta.
Informazio-oharra
Landetxeen ETHIaren erantzun-tasa % 73,9koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 76,4koa, abenduan.
Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62