HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2021eko hirugarren hiruhilekoan,...

2022/02/21eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2021/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira, aurreko urtean baino % 43,4 gehiago

2019arekin alderatuta, % 17,6 egin dute behera

Euskal AEn, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira, aurreko urteko hiruhileko berean (1.494) baino % 43,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko hartan, oraindik zeuden COVID-19aren pandemiaren ondoriozko zenbait murrizketa indarrean.

Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko bereko datuekin erkatzen baditugu, ezkontza kopuruan % 17,6ko beherakada egon dela ikusiko dugu, eta horrek adierazten du 2020an geroratutako ezkontza guztiak ez direla aurten egin. Ezkontza guztietatik, 2.062 heterosexualak izan dira, eta 80 sexu bereko pertsonen artean izan dira (41 emakumeen artean eta 39 gizonen artean).

Lurralde historikoa kontuan hartuta, Bizkaian 926 ezkontza izan dira, Gipuzkoan 774 eta Araban 321; alegia, igoerak egon dira haietan guztietan aurreko urtearekin alderatuta, baina gehiago Araban (% 65,5) eta Gipuzkoan (% 54,4) Bizkaian (% 26) baino. Bestalde, ezkontzen kopuru txikiago batek (121) Euskal AEtik kanpora finkatu du bizilekua.

Hiruhileko honetan, ezkontza gehiago izan dira uztailean (% 44,5) abuztuan (% 15,8) eta irailean (% 39,7) baino.

2021eko udako hiletan, ezkontza zibilak % 85,8 izan dira, 2020ko hiruhileko berean baino 4,5 puntu baxuago. Ezkontza heterosexualen artean, ezkontza zibilak % 82,1 izan dira, 2020ko udan baino ehuneko 5,1 puntu gutxiago.

2021eko hirugarren hiruhilekoko 2.142 ezkontzetan, Euskal AEko 2.025 gizon eta 2.036 emakume ezkondu dira. 1.750 senarren kasuan (% 86,4), lehen ezkontza izan da; 15 gizonezko alargun eta 260 gizonezko dibortziatu berriz ere ezkondu dira. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino 1,4 puntu baxuagoa izan da; aurretik ezkondu gabe zeuden emakumeak 1.730 izan dira (% 85), alargunak 11 eta dibortziatuak 295.

Bere horretan dirau atzerritarren ezkonberrien ehunekoak

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 91,3k eta emazteen % 83k 30 urte baino gehiago zituzten. 2020ko aldi berean, proportzioa % 93koa izan da gizonetan eta % 84,5ekoa emakumeetan.

Uztailean, abuztuan eta irailean, gizonezko ezkonberrien % 10 eta emakumezko ezkonberrien % 13,5 atzerritarrak izan dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, gizonen artean, ehunekoa areagotu egin da, ehuneko 0,1 puntu handiagoa baita, eta, emakumeen artean, 1 puntu baxuagoa da.

Euskal AEko ezkontzak, bizilekuaren lurraldearen, sexuaren, aurreko egoera zibilaren, ospatzeko moduaren eta adinaren arabera (1). 2021/III

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa III/2021Aurreko hiruhilekoa III/2021Aurreko urteko hiruhileko bera
 KOP%KOP%KOP%
EZKONTZA2.142100,01.811100,01.494100,0
       
Araba / Álava32115,025314,019413,0
Bizkaia92643,281845,273549,2
Gipuzkoa77436,164035,350133,5
Euskal AEtik kanpo1215,61005,5644,3
Homosexualak803,7754,1473,1
Gizon artean391,8221,2151,0
Emakume artean411,9532,9322,1
Heterosexualak2.06296,31.73695,91.44796,9
Kanonikoak30314,11377,61449,6
Zibilak1.75982,11.59988,31.30387,2
       
Senar-emazteak2.025100,01.687100,01.403100,0
Ezkongabea1.75086,41.37481,41.14081,3
Alargunak150,7160,9151,1
Dibortzuatuak26012,829717,624817,7
< 30 urte1758,61418,4987,0
30 - 39 urte97548,171242,261844,0
= 40 urte87543,283449,468749,0
Espainiarrak1.82390,01.49788,71.26490,1
Atzerriko nazionalitatea20210,019011,31399,9
Emazteak2.036100,01.747100,01.437100,0
Ezkongabea1.73085,01.45583,31.19583,2
Alargunak110,5150,9130,9
Dibortzuatuak29514,527715,922915,9
< 30 urte34717,024814,222315,5
30 - 39 urte98548,478945,265945,9
= 40 urte70434,671040,655538,6
Espainiarrak1.76286,51.46283,71.22985,5
Atzerriko nazionalitatea27413,528516,320814,5

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira

Data 2022ko Otsailaren 21a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2.142 ezkontza izan dira, aurreko urtean baino % 43,4 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019542_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali