2022/03/04ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2021/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 5,6 egin du aurrera 2021ean, eta 49.120 enplegu garbi berreskuratu dira

Urteko laugarren hiruhilekoa urte arteko % 4,7ko hazkuntzarekin itxi da; alegia, % 1,3ko igoera egon da aurreko hiruhilekoaren aldean

2021. urtean, barne-produktu gordinaren (BPG) hazkuntza % 5,6koa izan dela kalkulatzen da, eta 49.120 enplegu garbi sortu dira, denbora osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2020an baino % 5,5 gehiago, Eustatek eginiko estimazioen arabera. BPGren suspertzea Araban % 6,1ekoa izan da, Gipuzkoan % 5,7koa eta, azkenik, Bizkaian, % 5,3koa. Alegia, 2021ean, Euskal AEko hazkuntza Espainiakoa baino sei hamarren handiagoa eta Europar Batasunekoa baino lau hamarren handiagoa izan da.

2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPGk % 4,7ko hazkuntza izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, hiruhilekoen arteko aldakuntza-tasa estimatua % 1,3koa izan da.

2021eko laugarren hiruhilekoko urte arteko hazkuntzaren estimazioa pasa den 2021eko urtarrilaren 17ko hiruhilekoen kontuen aurrerapenean emandakoa baino bi hamarren handiagoa da. Ondoriozko hiruhilekoen arteko hazkuntza-tasak, egin diren estimazioak kontuan hartuta, batetik, hamarren batean gainditzen du Aurrerapenean eskuragarri dagoen informazio koiunturalarekin eskuratutakoa.

Eskaintzaren ikuspuntutik, sektore guztiek erregistratu dituzte urte arteko hazkuntza positiboak, bai urteko laugarren hiruhilekoan bai 2021ean, oro har.

Lehen mailako sektoreak balio erantsiaren % 2,6ko hazkuntza izan du, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, baina, hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 16,9 atzera egin du. Urtean, hazkuntza-tasa % 1,8koa izan dela kalkulatu da.

Industriak % 4,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; alegia, gora egin du % 2,1, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Manufaktura-industriak industria-multzoak baino indar gutxiagorekin egin du gora, honako tasa estimatu honekin: urte arteko % 3,8 eta hiruhilekoen arteko % 0,9. 2021ean, Industriaren balio erantsia 2020an baino % 8,5 handiagoa izan da, eta Manufaktura-industriarena, % 9,2 handiagoa.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2021/IV

Excel csv
 2020202120202021
   IVIIIIIIIV
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-15,01,8-28,1-7,17,84,62,6
INDUSTRIA ETA ENERGIA-11,28,5-6,8-1,130,25,54,3
Manufaktura-industria-11,69,2-6,6-0,733,15,93,8
ERAIKUNTZA-8,22,4-6,5-2,411,51,30,5
ZERBITZUAK-9,05,0-7,7-3,515,54,05,4
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa-18,18,9-18,5-5,526,16,112,2
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak1,62,51,31,63,12,62,6
-Gainerako zerbitzuak-8,64,1-5,2-5,017,33,53,1
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan-9,55,6-7,6-2,918,44,24,8
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-13,65,3-12,8-3,020,41,93,7
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,95,6-8,1-2,918,63,94,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Martxoaren 4a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzaren sektorean portaera moderatuagoa izan da; 2021eko azken hiruhilekoan balio erantsiaren igoera % 0,5ekoa izan da, 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,9koa, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2021ean, Eraikuntzaren sektoreak % 2,4 egin du gora.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globalak, urteko azken hiruhilekoan, % 5,4 egin du aurrera, urte arteko terminoetan, eta % 1,4, hiruhilekoen arteko terminoetan.

Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak % 12,2ko hazkuntza izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 3,2koa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Jardueraren igoera, 2021ean, % 8,9koa izan da.

Administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, hazkuntzak iraunkorrak izan dira, baina apalagoak; laugarren hiruhilekoan hazkuntza-tasa urte artean % 2,6koa izan da, hiruhilekoen arteko % 0,1eko atzerapena izan dela kontuan hartuta. 2021eko hazkuntza % 2,5ekoa izan da.

Azkenik, Gainerako zerbitzuen adarreko jarduerek –besteak beste, higiezinen jarduerak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, bai eta finantzarioak eta aseguruetakoak ere–, 2021eko itxieran, urte arteko % 3,1eko hazkuntza izan dute laugarren hiruhilekoan, eta hiruhilekoen arteko % 1,1eko hazkuntza. Urte osoan % 4,1eko igoera kalkulatu da.

2021eko laugarren hiruhilekoko sektoreko agregatuen portaerak Balio erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, bai urte arteko terminoetan (% 4,8ko hazkuntza) bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 1,4ko hazkuntza).

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2021/IV

Excel csv
 20202021
 IVIIIIIIIV
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-15,320,110,8-7,2-16,9
INDUSTRIA ETA ENERGIA3,21,40,9-0,22,1
Manufaktura-industria2,91,31,9-0,30,9
ERAIKUNTZA1,71,0-2,91,50,9
ZERBITZUAK0,0-0,52,12,31,4
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa-2,52,29,3-2,73,2
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,00,51,50,6-0,1
-Gainerako zerbitzuak1,5-2,7-1,96,81,1
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan0,70,21,61,61,4
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-1,1-0,28,1-4,60,7
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,60,22,21,01,3

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Martxoaren 4a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eskariaren aldetik, Barne-eskariaren portaera ez da BPGrena bezain positiboa izan, ez urteko azken hiruhilekoan –% 3,1eko hazkuntza– ez 2021ean, oro har –% 5,1eko hazkuntza–.

Etxeen azken kontsumoko gastua eta EZIAGE (kontsumo pribatuak) urteko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berean baino % 3,0 handiagoa izan da, kontuan hartuta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,4ko hazkuntza izan duela. Urtean, Kontsumo pribatua 2020an baino % 5,3 handiagoa izan da.

Kontsumo publikoak (administrazio publikoen azken kontsumoko gastua), % 1,7ko hazkuntza izan du urte arteko terminoetan; alegia, % 2,1eko igoera, aurreko hiruhilekoaren aldean. 2020arekin alderatuta, aurten, Kontsumo publikoak % 3,0 egin du gora.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastuaren baterako bilakaeraren ondorioz, Etxeen azken kontsumoko gastuarekin batera, Azken kontsumoko gastuak % 2,7ko igoera izan du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,8ko hazkuntza egon da.

Laugarren hiruhileko honetan, Kapital-eraketa gordinak (inbertsioak) % 4,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du. Hiruhilekoen arteko terminoetan, Inbertsioak % 5,4 egin du gora, eta, 2021ean, % 6,3.

Ekipo-ondasunen inbertsioa, azken hiruhilekoan, positiboa izan da, eta urte arteko % 7,5eko hazkuntza-tasa izan du eta hiruhilekoen arteko % 10,1ekoa. Urte osoa kontuan hartuta, igoera % 12,8koa izan da.

Gainerako kapital-eraketa gordinean, zeina eraikuntzaren bilakaerari lotuago baitago, urte arteko hazkuntza % 2,2koa izan da; hiruhikekoen arteko hazkuntza % 2,5 izan da. Inbertsio mota hori, 2021ean, 2020an baino % 2,6 handiagoa izan da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2021/IV

Excel csv
 2020202120202021
   IVIIIIIIIV
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-8,94,8-7,0-2,518,12,42,7
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-12,45,3-10,6-3,722,62,13,0
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,83,06,51,65,23,51,7
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA-11,76,3-8,5-1,321,43,74,3
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan-12,912,8-5,61,941,37,67,5
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-11,02,6-10,2-3,211,21,52,2
BARNE-ESKARIA-9,65,1-7,4-2,218,92,73,1
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK-16,111,8-13,8-2,430,112,511,1
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-15,410,8-12,5-1,429,810,28,1
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,95,6-8,1-2,918,63,94,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Martxoaren 4a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Barne-eskariaren bilakaerak BPGrenak baino hazkuntza txikiagoa izan du, eta zehazten du kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan dela, bai urteko azken hiruhilekoan bai 2021. urte osoan. Hala, Esportazioek gora egin dute % 11,1 urteko laugarren hiruhilekoan, 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta Inportazioek, % 8,1. 2021ean, igoera % 11,8koa izan da Esportazioen kasuan, eta % 10,8koa, Inportazioenean.

Enpleguari dagokionez (denbora osoaren baliokide diren lanpostuen arabera neurtuta), urte arteko terminoetan, % 4,6ko aldakuntza zenbatetsi da. Urte arteko tasa horrek % 0,4ko hazkuntza ekarri du, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Zifra horiek erakusten dute 2021ean lanpostuen kopuruak % 5,5 egin duela gora; alegia, 49.120 lanpostu garbi gehiago.

Enplegu mailaren urte arteko bilakaera positiboa izan da jarduera-adar guztietan. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, igoera % 1,3koa izan da, lehen mailako sektorean, % 2,3koa Industrian, % 3,1ekoa Eraikuntzan eta % 5,5ekoa Zerbitzuetan. 2021ean, denbora osoaren baliokide diren 128 lanpostu sortu dira, Industrian 7.153, Eraikuntzan 3.060 eta Zerbitzuetan 38.780.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2021/IV

Excel csv
 20202021
 IVIIIIIIIV
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN0,6-0,86,1-3,20,8
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-0,4-0,37,1-3,90,4
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,9-2,43,0-0,92,1
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA4,81,8-1,7-1,25,4
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan10,22,11,6-5,810,1
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,81,7-3,71,82,5
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK3,34,03,21,42,0
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK4,93,36,4-4,42,9
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,60,22,21,01,3

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Martxoaren 4a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Lurralde Historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, Arabak urte arteko % 4,4ko tasa izan du laugarren hiruhilekoan, Bizkaiak, % 4,8koa eta Gipuzkoak, % 4,7koa. Urteko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, hazkuntzak % 2,1ekoa, % 0,9koa eta % 1,5ekoa izan dira, hurrenez hurren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 5,6 egin du aurrera 2021ean, eta 49.120 enplegu garbi berreskuratu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019563_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali