2022/03/01eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA INDIZEA. IV/2021
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko produkzioa % 4,8 hazi zen 2021eko laugarren hiruhilekoan
2021. urte osoan, sektorearen produkzioa % 7,2 hazi da, Etxegintzan % 7,8 eta Obra Zibilean % 3,6 hazita urtean
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko Eraikuntzaren sektorearen jarduera aurreko urteko azken hiruhilekoan baino % 4,8 handiagoa izan da, uneko prezioetan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ordea, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren, jarduera % 0,2 murriztu da.
2021. urte osoan, eraikuntzaren jarduera neurtzen duen indizeak % 7,2ko igoera izan du 2020. urte osoarekiko. 2021. urtean, jardueraren batez besteko igoera % 7,8koa izan da Etxegintzan eta % 3,6koa Obra Zibilean.
Hiruhileko honetako urte arteko hazkundea bi arrazoirengatik gertatu da: batetik, Etxegintza azpisektorearen portaeragatik (urte arteko terminoetan % 4,9 igo da) eta, bestetik, Obra Zibila azpisektorearenagatik (urteko azken hiruhilekoan % 3,9 igo da). Hori dena, uneko prezioetan.
2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, jarduerak behera egin du Obra Zibilaren portaeraren ondorioz; izan ere, % 5,5 jaitsi da urtaro-eraginik gabeko terminoetan. Etxegintzan, aldiz, jarduera % 0,7 igo da hiruhileko artean.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2021/IV
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | IV 2021/IV 2020 | At/At-1 | IV 2021/IV 2020 | At/At-1 |
| Produkzioaren indizea | 4,8 | 7,2 | -0,2 | 1,4 |
| Eraikinak | 4,9 | 7,8 | 0,7 | 0,3 |
| Obra zibila | 3,9 | 3,6 | -5,5 | 9,0 |
| | | | | |
| Landunkopuruaren indizea | 2,4 | 0,4 | 0,9 | -0,1 |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Data 2022ko Martxoaren 1a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
Langile enplegatuen indizea, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,9ko igoera izanik, % 2,4 handiagoa izan da 2020ko laugarren hiruhilekoan ikusitakoa baino. Azkenik, 2021. urte osoan, langile enplegatuak % 0,4 gehiago izan dira 2020an izanikoak baino.
Informazio-oharrak
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.
2021eko laugarren hiruhilekoko EKIren estaldura % 89,6koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62