HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2022/03/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak hirukoiztu baino gehiago egin dira 2022ko otsailean

Plazakako betetze-maila % 38,3koa da, 2021eko otsailean lortutakoa baino ehuneko 22,2 puntu handiagoa

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 270,1 igo dira urte arteko terminoetan, eta gaualdiak % 235,5.

Guztira, 179.635 sarrera izan dira, eta horrek 318.456 gaualdi ekarri ditu.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak guztizkoaren % 29,1 eta % 30,1 dira, hurrenez hurren. Duela urtebete, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 15,8 izan ziren, eta gaualdiak % 18,0.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Otsaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/02m/m-12 (%)2022/02m/m-12 (%)2022/022021/02
EUSKAL AE179.635270,1318.456235,51,771,96
Estatukoak127.299211,4222.531186,01,751,90
Atzerritarrak52.336584,195.925460,71,832,24
       
Araba/Álava24.378216,646.291160,11,902,31
Estatukoak19.654205,537.493157,21,912,27
Atzerritarrak4.724272,68.798173,31,862,54
Vitoria-Gasteiz18.784172,937.694137,22,012,31
       
Bizkaia75.646197,9133.068173,91,761,91
Estatukoak56.682151,096.549130,01,701,86
Atzerritarrak18.964574,236.519453,61,932,35
Bilbao53.857214,392.322219,91,711,68
       
Gipuzkoa79.611415,6139.097387,51,751,85
Estatukoak50.963329,388.489316,61,741,79
Atzerritarrak28.648702,750.608594,11,772,04
Donostia / San Sebastian52.921533,689.865574,11,701,60

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Martxoaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Hotel-establezimenduetako hileko sarreren % 13,6 Araban izan dira, % 42,1 Bizkaian eta % 44,3 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 46.291 gaualdi zenbatu dira, guztien % 14,5; Bizkaian 133.068, guztizkoaren % 41,8; eta Gipuzkoan 139.097, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 43,7. Horrela, Araban % 216,6 gehitu dira sarrerak eta % 160,1 gaualdiak, Bizkaian % 197,9 eta % 173,9, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan % 415,6 eta % 387,5, hurrenez hurren.

Sarrera- eta gaualdi-kopuruak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan ere. Sarrerak % 172,9 igo dira Gasteizen, % 214,3 Bilbon eta % 533,6 Donostian. Era berean, Gasteizen % 137,2 gau gehiago igaro dituzte bidaiariek, Bilbon % 219,9 gehiago eta Donostian % 574,1 gehiago.

Euskal AE osotara hartuta, 2022ko otsaileko batez besteko egonaldia 1,77 egunekoa izan da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,96 egun) baino laburragoa.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Otsaila 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/02p.p. *2022/02p.p. *2022/02m/m-12 (%)2022/02m/m-12 (%)
EUSKAL AE38,322,247,023,065,03-4,930,5386,5
         
Araba/Álava38,419,350,521,663,34-2,531,9570,6
Vitoria-Gasteiz39,519,053,822,456,56-13,830,4047,9
         
Bizkaia34,116,942,817,065,24-2,527,9561,7
Bilbao35,919,543,519,869,250,630,1184,4
         
Gipuzkoa43,430,050,731,365,41-10,433,17134,1
Donostia / San Sebastian46,734,052,134,174,40-13,738,73149,9

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Martxoaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AE osotara hartuta, 2022ko otsaileko betetze-mailak % 38,3ra iritsi dira plazen arabera neurtzean, eta % 47,0ra logelen arabera neurtzean. 2021eko otsailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 22,2 eta 23,0 puntutan kokatzen dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren bidez neurtuta (eguneko batez besteko tarifa), 65,03 eurora iritsi da Euskal AE osoan 2022ko otsailean. Lurraldeei dagokienez, balioak oso antzekoak dira: Araban 63,34 eurokoa, Bizkaian 65,24 eurokoa eta Gipuzkoan 65,41 eurokoa. Hiriburuen arabera, ADR 74,40 eurokoa izan da Donostian, 69,25 eurokoa Bilbon eta 56,56 eurokoa Gasteizen. 2021eko otsailean lortutako balioekiko aldaketak negatiboak dira, Bilbon izan ezik.

Euskal AEn RevPar 30,53 eurokoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko otsailean lortutako 16,37 euroen oso gainetik.

Informazio-oharrak

Hotelen ETHIren estaldura % 94,0koa izan da otsailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.

https://www.eustat.eus/dgsServicesWar/Mainld?gsservice=apps&gsrequest=getApplication&idapp=EUSTAT

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak hirukoiztu baino gehiago egin dira 2022ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019546_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali