2022/02/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko urtarrila
2022ko urtarrilean 2021eko urtarrilean baino 149.078 gaualdi gehiago izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan
Logela eta plazakako betetze-maila 13 puntu handiagoa izan da 2021eko urtarrilean lortutakoa baino
2022ko urtarrilean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 168,4 igo dira urte arteko terminoetan, eta gaualdiak % 167,3, Eustatek landutako datuen arabera. Guztira, 131.984 sarrera izan dira, eta horrek 238.165 gaualdi ekarri ditu.
Atzerritar jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak, 2021eko urtarrilean lortutakoak ia laukoiztuta, guztizkoaren % 29,9 eta % 31,1 izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Urtarrila 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/01 | m/m-12 (%) | 2022/01 | m/m-12 (%) | 2022/01 | 2021/01 |
| EUSKAL AE | 131.984 | 168,4 | 238.165 | 167,3 | 1,80 | 1,81 |
| Estatukoak | 92.513 | 136,6 | 164.042 | 134,2 | 1,77 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 39.471 | 291,5 | 74.123 | 289,5 | 1,88 | 1,89 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 18.892 | 119,1 | 37.030 | 118,5 | 1,96 | 1,97 |
| Estatukoak | 14.973 | 116,0 | 29.664 | 121,5 | 1,98 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 3.919 | 132,0 | 7.366 | 107,0 | 1,88 | 2,11 |
| Vitoria-Gasteiz | 15.154 | 99,0 | 31.137 | 102,6 | 2,05 | 2,02 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 54.602 | 149,4 | 101.658 | 145,8 | 1,86 | 1,89 |
| Estatukoak | 41.113 | 116,4 | 73.415 | 111,1 | 1,79 | 1,83 |
| Atzerritarrak | 13.489 | 366,7 | 28.243 | 329,7 | 2,09 | 2,27 |
| Bilbao | 39.054 | 177,9 | 70.726 | 196,4 | 1,81 | 1,70 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 58.490 | 213,3 | 99.477 | 223,1 | 1,70 | 1,65 |
| Estatukoak | 36.427 | 176,7 | 60.963 | 178,6 | 1,67 | 1,66 |
| Atzerritarrak | 22.063 | 300,9 | 38.514 | 332,7 | 1,75 | 1,62 |
| Donostia / San Sebastian | 40.102 | 280,3 | 67.904 | 330,6 | 1,69 | 1,50 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Otsailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Hileko sarreren % 14,3 Araban izan dira, % 41,4 Bizkaian eta % 44,3 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 37.030 gaualdi zenbatu dira, guztizkoaren % 15,5; Bizkaian 101.658 izan dira, guztizkoaren % 42,7; eta Gipuzkoan 99.477 erregistratu dira, Euskal AEko guztien % 41,8.
Sarrera- zein gaualdi-kopuruak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan. Sarrerak % 99,0 igo dira Gasteizen, % 177,9 Bilbon eta % 280,3 Donostian. Era berean, gaualdiak % 102,6 igo dira Gasteizen, % 196,4 Bilbon eta % 330,6 Donostian.
Euskal AE osotara hartuta, 2022ko urtarrileko batez besteko egonaldia 1,80 egunekoa izan da, 2021eko hilabete berean lortutakoaren oso antzekoa, 1,81 egunekoa izan baitzen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urtarrila 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/01 | p.p. * | 2022/01 | p.p. * | 2022/01 | m/m-12 (%) | 2022/01 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 26,9 | 12,9 | 33,2 | 13,2 | 65,04 | 10,1 | 21,57 | 82,5 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 29,1 | 11,4 | 38,5 | 12,5 | 60,05 | 9,8 | 23,14 | 62,8 |
| Vitoria-Gasteiz | 29,9 | 10,1 | 40,8 | 11,6 | 54,93 | 1,0 | 22,40 | 41,1 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 24,3 | 10,9 | 30,8 | 11,2 | 63,47 | 10,6 | 19,56 | 73,7 |
| Bilbao | 25,1 | 12,7 | 30,7 | 12,8 | 67,06 | 9,1 | 20,62 | 86,9 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 29,3 | 15,9 | 34,2 | 16,0 | 68,77 | 7,4 | 23,50 | 102,2 |
| Donostia / San Sebastian | 32,5 | 19,2 | 36,0 | 18,4 | 77,83 | 2,8 | 28,03 | 110,4 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Otsailaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AE osotara hartuta, 2022ko urtarrileko betetze-mailak % 26,9ra iritsi dira plazen arabera neurtuta, eta % 33,2ra logelen arabera. 2021eko urtarrilarekin alderatuta, hazkundeak ehuneko 12,9 eta 13,2 puntutan kokatzen dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADRren bidez neurtuta (eguneko batez besteko tarifa), 65,04 eurora iritsi da Euskal AE osoan 2022ko urtarrilean. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa nabarmentzen da 68,77 eurorekin, gero Bizkaia 63,47 eurorekin eta, azkenik, Araba 60,05 eurorekin. Hiriburuen arabera, ADR 77,83 eurokoa izan da Donostian, 67,06 eurokoa Bilbon eta 54,93 eurokoa Gasteizen. Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde positiboak dakartzate, 2021eko urtarrilaren aldean.
Euskal AEn RevPar 21,57 eurokoa izan da 2022ko urtarrilean, 2021eko urtarrilean erregistratutakoa baino 9,75 euro gehiago.
Informazio-oharrak
Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Eustatek jakinarazten du bistaratze-tresna berria eskaintzen duela, bere datu-bankuan hotel-establezimenduei buruz eskaintzen duen informazio guztia modu bisual eta intuitiboan eskuratzeko aukera ematen duena, orain arte eskainitakoaren osagarri.
Hotelen ETHIren estaldura % 87,8koa izan da urtarrilean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62