2022/02/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO URTARRILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 2,7 igo dira 2022ko urtarrilean
Urte arteko terminoetan, 2022ko urtarrilean 2021eko urtarrilaren aldean, kostuak % 6,7 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 2,7 igo da 2022ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean (2022ko urtarrila, 2021eko urtarrilaren aldean), kostuak % 6,7 hazi dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 2,8 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 2,1. 2021eko urtarrilaren aldean, prezioak % 6,5 igo dira Etxegintzan eta % 7,9 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren, 2021eko abenduaren, aldean, lehengaien kostuak % 1,8 igo dira, eta eskulanarenak, berriz, % 5,8. Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 7,0 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.
Etxegintzaren sektoreak % 1,9ko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilarenean % 1,0koa izan da igoera. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 6,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 8,5.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 115,3 | 2,7 | 6,7 |
| Eraikinak | 115,1 | 2,8 | 6,5 |
| Obra zibila | 116,0 | 2,1 | 7,9 |
| | | | |
| Lehengaiak | 114,8 | 1,8 | 7,0 |
| Eraikinak | 114,6 | 1,9 | 6,7 |
| Obra zibila | 115,8 | 1,0 | 8,5 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 5,8 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Otsailaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, 2022ko urtarrilean, 2021eko urtarrilaren aldean, hauek izan dituzte igoerarik handienak: Petrolioa fintzea (% 40,0ko igoera), Energia elektrikoa eta gasa (% 32,9koa) eta Metalurgia (% 30,6koa). Prezioetan hazkunde apalenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Mineral ez-metalezkoak (% 0,5eko igoera) eta Kautxua eta plastikoa (% 2,3ko igoera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Urtarrila 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 0,5 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 15,5 |
| Petrolioa fintzea | 40,0 |
| Industria kimikoa | 20,9 |
| Kautxua eta plastikoa | 2,3 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 7,8 |
| Metalgintza | 30,6 |
| Metalezko artikuluak | 8,1 |
| Material elektronikoa | 6,8 |
| Material elektrikoa | 3,9 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,1 |
| Altzarigintza | 3,9 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 32,9 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Otsailaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62