2022/03/07ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 7,0 hazi zen 2022ko urtarrilean

Aurreko hilaren aldean (2021eko abendua), Industria produkzioaren indizea % 1,5 igo zen

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa 2022ko urtarrilean % 7,0 handiagoa izan da 2021eko hil berean baino.

Urtaroen eragina zuzenduta, 2022ko urtarrila eta 2021eko abendua alderaturik, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa %1,5 hazi da.

2022ko urtarrileko indizearen bilakaera, 2021eko urtarrilaren aldean, positiboa izan da industria-sektore handi guztietan. Energia % 14,5 igo da. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea. Ekipo-ondasunak (motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbideko materialen eraikuntza eta aireontziak edo itsasontziak egitea), berriz, % 9,7 igo dira aurreko urteko urtarrilaren aldean.

Kontsumo-ondasunek % 8,8ko gehikuntza izan dute osotasunean; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 10,9ko igoera izan dute, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,9koa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak epigrafean honako jarduera hauek ageri dira: elikagaiak prozesatu eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta jantziak egitea. Altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa, besteak beste, Kontsumo-ondasun iraunkorren sektoreko jarduerak dira.

Bitarteko ondasunek, zeinetan metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa baitaude, % 2,7ko igoera izan dute.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2022

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE7,07,01,5
Araba/Álava8,98,91,9
Bizkaia8,48,43,9
Gipuzkoa4,44,4-0,9
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak8,88,81,4
Kontsumoondasun iraunkorrak0,90,9-5,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak10,910,93,1
Ekipo-ondasunak9,79,7-2,3
Bitarteko ondasunak2,72,72,1
Energia14,514,55,7

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2022ko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2022ko urtarrilean urte arteko hazkunderik handiena izan dutenak izan dira Makineria eta ekipoa (% 13,5 gora), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 11,9) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 8,5). Beste muturrean, Kautxua eta plastikoak izeneko sektorean bakarrik jaitsi da ekoizpena (% 4,5 behera).

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urtarrila 2022

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa6,8
Zurgintza, papera eta arte grafikoak3,7
Kautxua eta plastikoak-4,5
Metalurgia eta produktu metalikoak8,5
Materiala eta tresna elektrikoak4,5
Makineria eta tresneria13,5
Garraio-materiala6,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna11,9

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2022ko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Urtarrileko Industria produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru Lurraldeetan: Araban % 8,9 hazi da, Bizkaian % 8,4 eta Gipuzkoan % 4,4.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, urtarrileko indizea laginaren % 92,58ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 7,0 hazi zen 2022ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019565_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali