2022/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetako eta apartamentu turistikoetako jarduerak urte arteko hazkunde nabarmena izan du 2022ko otsailean

Landetxeetan 5.618 sarrera izan dira, eta apartamentu turistikoetan 48.053, 2021eko otsaileko zifren oso gainetik

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko landetxeetan 5.618 sarrera eta 12.208 gaualdi izan dira 2022ko otsailean; hau da, urte batetik bestera % 451,9ko eta % 168,5eko igoera izan da, hurrenez hurren.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Otsaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/02m/m-12 (%)2022/02m/m-12 (%)2022/022021/022022/02p.p. *2022/02p.p. *
EUSKAL AE5.618451,912.208168,52,174,4711,67,014,67,2
Estatukoak4.935426,110.298148,02,094,43----
Atzerritarrak683753,81.910384,82,804,93----
           
Araba/Álava1.217977,02.440293,52,005,4910,07,111,46,6
Estatukoak1.149963,92.193269,21,915,50----
Atzerritarrak681.260,0247850,03,635,20----
           
Bizkaia1.157230,62.35571,12,043,938,13,011,13,3
Estatukoak1.060225,22.10168,81,983,82----
Atzerritarrak97304,225493,92,625,46----
           
Gipuzkoa3.244484,57.413190,72,294,5914,39,218,29,9
Estatukoak2.726440,96.004159,62,204,59----
Atzerritarrak518915,71.409494,52,724,65----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Martxoaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko landetxeetan, 2022ko otsailean erregistratutako sarreren % 87,8 eta gaualdien % 84,4 Estatukoak izan dira. Hala ere, atzerritar jatorriko pertsonen kopurua nabarmen handitu da oraindik ere, eta azken otsailean sarrera guztien % 12,2 eta gaualdi guztien % 15,6 izan dira.

2022ko otsailean sarreretan eta gaualdietan urte arteko hazkundeak, hurrenez hurren, % 977,0koa eta % 293,5ekoa izan dira Araban. Gipuzkoan, sarrerak % 484,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 190,7. Azkenik, Bizkaian, 2021eko otsailaren aldean, % 230,6 gehitu dira sarrerak eta % 71,1 gaualdiak.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko hilabete berean behatutako 4,47 egunen oso azpitik.

Plazakako eta gelakako betetze-mailek ehuneko 7,0ko eta 7,2ko urte arteko igoera izan dute, hurrenez hurren: % 11,6ra iritsita plazakakoa eta % 14,6ra gelakakoa.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko otsailean, sarrerak eta gaualdiak 6.053 eta 28.820 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko otsailaren aldean, urte batetik bestera sarrerak % 293,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 99,8.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Otsaila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/02m/m-12 (%)2022/02m/m-12 (%)2022/022021/022022/02p.p. *2022/02p.p. *
EUSKAL AE6.053293,728.82099,84,769,3828,612,459,521,5
Estatukoak4.526231,920.03576,74,438,31----
Atzerritarrak1.526779,78.785184,75,7617,79----
           
Araba/Álava56276,76.33760,111,2812,4522,46,562,914,5
Estatukoak51666,14.58943,68,8910,29----
Atzerritarrak46522,91.749129,828,0028,00----
           
Bizkaia4.081466,49.161169,92,244,7123,913,141,714,1
Estatukoak3.029369,16.223128,92,054,21----
Atzerritarrak1.0521.307,42.938334,72,799,04----
           
Gipuzkoa1.410182,613.32288,49,4514,1839,017,369,430,4
Estatukoak981140,89.22370,19,4013,31----
Atzerritarrak428368,74.098148,59,5718,05----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Martxoaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 25,2 eta gaualdien % 30,5 izan da 2022ko otsailean, urte arteko hazkunde esanguratsuak izan ondoren.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 4,76 egunekoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko otsailean baino laburragoa, orduan 9,38 egunekoa izan baitzen.

Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia, 2022ko otsailean, 11,28 egunekoa izan da Araban, eta 9,54 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,24 egunekoa izan da.

Apartamentu bakoitzeko betetze-maila % 59,5era iritsi da Euskal AEn, hau da, ehuneko 21,5 puntu igo da 2021eko otsailarekin alderatuta. Plazaka neurturik, betetze-maila, urtetik urterako ehuneko 12,4 puntuko igoeraren ondoren, % 28,6 izan da.

Informazio-oharra

Landetxeen ETHIren erantzun-tasa 2022ko otsailean % 97,3koa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 87,0koa.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginarengatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetako eta apartamentu turistikoetako jarduerak urte arteko hazkunde nabarmena izan du 2022ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019595_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali