2022/03/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira 2022ko otsailean

Urte arteko terminoetan, 2022ko otsailean 2021ekoaren aldean, kostuak % 7,7 igo dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 igo da 2022ko otsailean, aurreko hilarekiko. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2022ko otsaila, 2021eko otsailarekin alderatuta), kostuak % 7,7 igo dira.

Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,4 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 0,2. 2021eko otsailaren aldean, prezioak % 7,3 goititu dira Etxegintzan eta % 9,2 Obra Zibilean.

Aurreko hilaren aldean (2022ko urtarrila), lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta eskulanaren kostua, ordea, berean mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kostuak % 8,3 egin du gora, eta eskulanarenak % 5,8.

Etxegintzaren sektoreak % 0,5eko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilarenean % 0,2koa izan da igoera. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 7,8 hazi dira, eta Obra Zibilekoak % 10,3.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2022

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira115,70,37,7
Eraikinak115,60,47,3
Obra zibila116,30,29,2
    
Lehengaiak115,40,48,3
Eraikinak115,20,57,8
Obra zibila116,20,210,3
    
Laneskua116,70,05,8

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2022ko Martxoaren 28a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei doakienez, 2022ko otsailean, 2021ekoaren aldean, hauek izan dituzte igoerarik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (% 52,3 gora), Petrolioa fintzea (% 39,7) eta Metalurgia (% 28,5). Prezioetan hazkunderik apalenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Mineral ez-metalikoak (% 1,8ko igoera) eta Material elektrikoa (% 4,4koa).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Otsaila 2022

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak1,8
Zuraren eta kortxoaren industria20,1
Petrolioa fintzea39,7
Industria kimikoa21,9
Kautxua eta plastikoa6,8
Produktu mineral ez-metalezkoak8,4
Metalgintza28,5
Metalezko artikuluak9,7
Material elektronikoa7,3
Material elektrikoa4,4
Makineriaren fabrikazioa6,1
Altzarigintza4,5
Energia elektrikoa eta gasa 52,3

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Martxoaren 28a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira 2022ko otsailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/03/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019616_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali