2022/04/05eko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO OTSAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 10,9 hazi da 2022ko otsailean
2022ko lehen bi hilabeteen metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 9,2ko hazkunde metatua izan du
Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko otsailean Euskal AEko industria-produkzioa 2021eko hilabete berean baino % 10,9 handiagoa izan da, lan-egutegiko termino homogeneoetan.
Urtaroen eragina zuzendu ondoren, 2022ko otsaila aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal AEko industria-produkzioak % 0,7ko igoera izan du,
2022ko otsaileko indizeak 2021eko otsailekoarekin alderatuta izan duen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan. Ekipo-ondasunek (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aireontzi eta itsasontzien eraikuntza barnean hartuta) % 19,6ko igoera izan dute aurreko urteko otsailarekin alderatuta, eta Energiak, berriz, % 11,9ko igoera. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioaren fintzea sartzen dira.
Kontsumo-ondasunek % 12,1eko igoera izan dute oro har. Zehazki, igoera hori % 13,4ra iritsi da Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen kasuan, eta % 7,3ra Kontsumo iraunkorreko ondasunen kasuan. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen epigrafean, elikagaiak prozesatu eta kontserbatzeko, garbiketa- eta higiene-produktuak fabrikatzeko eta jantziak egiteko jarduerak biltzen dira. Kontsumo iraunkorreko ondasunen sektorean, berriz, altzarien fabrikazioa eta etxeko aparatuena sartzen dira, besteak beste.
Bitarteko ondasunen kasuan (metalurgia-jarduerak, produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa), % 5,0ko igoera izan da urtetik urtera.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 10,9 | 9,2 | 0,7 |
| Araba/Álava | 7,1 | 8,0 | -1,9 |
| Bizkaia | 9,4 | 8,8 | 1,3 |
| Gipuzkoa | 14,8 | 10,3 | 1,7 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 12,1 | 10,5 | 1,6 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 7,3 | 4,1 | 2,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 13,4 | 12,2 | 1,4 |
| Ekipo-ondasunak | 19,6 | 15,7 | 2,4 |
| Bitarteko ondasunak | 5,0 | 3,8 | 0,3 |
| Energia | 11,9 | 13,3 | -2,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2022ko Apirilaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Desagregazio handiagoko maila batean, Euskal AEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean 2022ko otsailean urtetik urterako igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makineria eta ekipoa (% 23,4ko igoera), Garraio-materiala (% 17,0ko igoera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,8ko igoera). Bestalde, produkzioan behera egin duen sektore bakarra Zura, papera eta arte grafikoak izenekoa izan da, eta % 0,6ko beherakada izan du.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Otsaila 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 7,1 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -0,6 |
| Kautxua eta plastikoak | 4,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 9,5 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 3,7 |
| Makineria eta tresneria | 23,4 |
| Garraio-materiala | 17,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 16,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2022ko Apirilaren 5a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizeak otsailean izan duen urtetik urterako bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan, igoera % 14,8ra iritsi da, Bizkaian % 9,4ra, eta Araban, berriz, % 7,1era.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, otsaileko indizea laginaren % 93,03ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62