2022/04/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko martxoa
Euskal AEko landa-ostatuetan igarotako gauak % 35,0 igo dira 2022ko martxoan, eta % 50,1 apartamentu turistikoetan
Estatuko jatorria nagusi den arren, atzerriko jatorriko sarrerak eta gaualdiak asko ugaritu dira
Eustaten datuen arabera, 2022ko martxoan 7.508 sarrera eta 16.273 gaualdi zenbatu dira Euskal AEko landa-ostatuetan. Kopuru horiek urte batetik bestera % 38,1 eta % 35,0 gehitu dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Martxoa 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022/03 | m/m-12 (%) | 2022/03 | m/m-12 (%) | 2022/03 | 2021/03 | 2022/03 | p.p. * | 2022/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 7.508 | 38,1 | 16.273 | 35,0 | 2,17 | 2,22 | 12,7 | 2,4 | 16,2 | 2,6 |
| Estatukoak | 6.590 | 24,3 | 13.573 | 15,8 | 2,06 | 2,21 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 918 | 580,0 | 2.700 | 713,3 | 2,94 | 2,46 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.645 | 63,8 | 3.115 | 29,6 | 1,89 | 2,39 | 10,1 | 0,8 | 11,8 | 0,6 |
| Estatukoak | 1.499 | 49,3 | 2.799 | 17,2 | 1,87 | 2,38 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 146 | - | 316 | 2.157,1 | 2,16 | - | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 1.664 | 45,5 | 3.639 | 50,6 | 2,19 | 2,11 | 10,2 | 2,6 | 13,5 | 1,9 |
| Estatukoak | 1.552 | 39,9 | 3.359 | 44,0 | 2,16 | 2,10 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 112 | 220,0 | 280 | 229,4 | 2,50 | 2,43 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 4.199 | 27,6 | 9.519 | 31,6 | 2,27 | 2,20 | 15,5 | 3,3 | 20,1 | 4,2 |
| Estatukoak | 3.539 | 10,9 | 7.415 | 5,9 | 2,10 | 2,20 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 660 | 560,0 | 2.104 | 803,0 | 3,19 | 2,33 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Apirilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landa-ostatuetan 2022ko martxoan erregistraturiko sarreren % 87,8 eta gaualdien % 83,4 Estatukoak izan dira. Halarik ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrera eta gaualdien hazkundea oso esanguratsua izan da: % 580,0 sarreretan eta % 713,3 gaualdietan.
2022ko martxoan sarrerak eta gaualdiak % 63,8 eta % 29,6 igo dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian % 45,5 gehitu dira sarrerak eta, gaualdiak, % 50,6. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko martxoaren aldean, % 27,6 gehitu dira sarrerak eta % 31,6 gaualdiak.
Establezimendu-mota horietako batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da 2022ko martxoan, 2021eko hilabete berean behatutako 2,22 egunekoa baino pixka bat laburragoa.
Plazakako eta gelakako okupazio-mailek % 23,5eko eta % 18,9ko urte arteko igoera izan dute, hurrenez hurren: % 12,7an kokatu da plazakakoa eta % 16,2an gelakakoa.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko martxoan, sarrerak eta gaualdiak 6.642 eta 31.181 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko martxoaren aldean, urte batetik bestera sarrerak % 67,4 gehitu dira, eta gaualdiak % 50,1.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Martxoa 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022/03 | m/m-12 (%) | 2022/03 | m/m-12 (%) | 2022/03 | 2021/03 | 2022/03 | p.p. * | 2022/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 6.642 | 67,4 | 31.181 | 50,1 | 4,69 | 5,24 | 27,1 | 6,6 | 58,1 | 13,4 |
| Estatukoak | 5.112 | 36,6 | 21.633 | 23,7 | 4,23 | 4,68 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.531 | 579,4 | 9.548 | 190,8 | 6,24 | 14,57 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 628 | -8,9 | 6.602 | 25,4 | 10,51 | 7,63 | 20,2 | 1,5 | 64,0 | 14,0 |
| Estatukoak | 565 | -15,3 | 4.846 | 1,8 | 8,58 | 7,14 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 64 | 175,0 | 1.756 | 248,4 | 27,53 | 21,74 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 4.386 | 114,3 | 9.490 | 70,6 | 2,16 | 2,72 | 22,2 | 6,7 | 38,3 | 1,9 |
| Estatukoak | 3.306 | 68,8 | 6.395 | 32,6 | 1,93 | 2,46 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.081 | 1.115,5 | 3.095 | 319,6 | 2,86 | 8,30 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 1.628 | 32,3 | 15.089 | 51,6 | 9,27 | 8,09 | 38,3 | 11,4 | 67,9 | 21,0 |
| Estatukoak | 1.241 | 11,1 | 10.393 | 31,4 | 8,37 | 7,08 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 386 | 241,3 | 4.696 | 130,1 | 12,15 | 18,03 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2022ko Apirilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerriko jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 23,0 eta gaualdien % 30,6 izan da 2022ko martxoan, urte arteko gehikuntza nabarmenak izanik (% 579,4 sarreretan eta % 190,8 gaualdietan).
Establezimendu-mota horietako batez besteko egonaldia 4,69 egunekoa izan da 2022ko martxoan, 2021eko martxoan lortutakoa baino laburragoa, orduan 5,24 egunekoa izan baitzen.
Lurraldeei dagokienez, 2022ko martxoan batez besteko egonaldia 10,51 egunekoa izan da Araban, eta 9,27 egunekoa Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, 2,16 egunekoa izan da balioa.
Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, Euskal AEn, % 58,1era iritsi da, hau da, ehuneko 13,3 puntu igo da 2021eko martxoaren aldean. Plazaka neurturik, okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 6,6 puntu igota, % 27,1 izan da.
Informazio-oharrak
Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 95,3koa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 90,2koa, 2022ko martxoan.
Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62