2022/04/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022ko martxoan 232.815 gaualdi gehiago izan dira aurreko urtean baino Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Atzerriko turisten sarrerak bost aldiz gehiago izan dira 2022ko martxoan

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko martxoan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 132,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 146,5, urte arteko terminoetan.

Guztira 209.119 sarrera izan dira, eta 391.781 gaualdi. 2021eko martxoan 89.930 sarrera eta 158.966 gaualdi izan ziren.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak guztizkoaren % 31,6 izan dira, eta gaualdiak % 32,9. Duela urtebete, aldiz, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 14,7 izan ziren, eta gaualdiak % 16,2.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Martxoa 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2022/03m/m-12 (%)2022/03m/m-12 (%)2022/032021/03
EUSKAL AE209.119132,5391.781146,51,871,77
Estatukoak143.05586,5263.02997,41,841,74
Atzerritarrak66.064399,7128.752400,11,951,95
       
Araba/Álava30.44197,258.902101,61,931,89
Estatukoak24.38479,845.82579,61,881,88
Atzerritarrak6.057222,913.077253,22,161,97
Vitoria-Gasteiz23.568113,747.769115,02,032,01
       
Bizkaia91.382146,8171.384152,21,881,84
Estatukoak64.24095,6115.26297,61,791,78
Atzerritarrak27.142547,856.122483,42,072,30
Bilbao65.131179,0118.946196,71,831,72
       
Gipuzkoa87.296133,0161.495161,31,851,65
Estatukoak54.43179,6101.942106,41,871,63
Atzerritarrak32.865359,459.553379,41,811,74
Donostia / San Sebastian55.714158,2100.702196,01,811,58

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Apirilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Hotel-establezimenduetako hileko sarreren % 14,6 Araban izan dira, % 43,7 Bizkaian eta % 41,7 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 58.902 izan dira, gaualdi guztien % 15,0; Bizkaian 171.384 izan dira, guztien % 43,7; eta Gipuzkoan gaualdiak 161.495 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 41,2.

Hiru lurraldeetan, hala sarrerak nola gaualdiak nabarmen igo dira, eta atzerriko turistenak nabarmentzen dira. Sarrerei dagokienez, Bizkaia nabarmentzen da, guztira % 146,8ra iristen baita; ondoren, Gipuzkoa dago (% 133,0), eta, azkenik, Araba (% 97,2). Gipuzkoan igo da gehien gaualdien kopurua (% 161,3), gero Bizkaian (% 152,2) eta, azkenik, Araban (% 101,6).

Sarrera- zein gaualdi-kopuruak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan ere. Sarrerak % 113,7 igo dira Gasteizen, % 179,0 Bilbon eta % 158,2 Donostian. Era berean, Gasteizen % 115,0 gehitu dira gaualdiak, Bilbon % 196,7 eta Donostian % 196,0.

Euskal AE osotara harturik, 2022ko martxoko batez besteko egonaldia 1,87 egunekoa izan da, hau da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,77 egun) baino luzeagoa.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Martxoa 2022

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2022/03p.p. *2022/03p.p. *2022/03m/m-12 (%)2022/03m/m-12 (%)
EUSKAL AE40,318,050,219,873,2417,536,7494,3
         
Araba/Álava42,718,056,122,171,5520,940,1299,6
Vitoria-Gasteiz44,720,061,425,762,977,238,6484,4
         
Bizkaia38,318,248,420,073,5524,135,57112,0
Bilbao41,422,551,125,676,9826,739,31153,6
         
Gipuzkoa41,817,550,318,973,548,936,9674,3
Donostia / San Sebastian44,318,050,317,586,1110,643,3469,6

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Apirilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AE osotara harturik, 2022ko martxoko okupazio-mailak % 40,3ra iritsi dira plazen arabera neurtzean, eta % 50,2ra gelen arabera neurtzean. 2021eko martxoarekin alderatuta, hazkundeak ehuneko 17,9 eta 19,9 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 73,24 eurotan kokatu da Euskal AE osoan 2022ko martxoan. Lurraldeari dagokionez, balioak antzekoak dira: Araban 71,55 euro, Bizkaian 73,55 euro eta Gipuzkoan 73,54 euro. Hiriburuen arabera, ADR 86,11 eurokoa izan da Donostian, 76,98 eurokoa Bilbon eta 62,97 eurokoa Gasteizen.

Euskal AEn RevPar 36,74 eurokoa izan da 2022ko martxoan, 2021eko martxoan lortutako 18,91 euroen oso gainetik.

Informazio-oharrak

ADR eta RevPAR serieak berriz zenbatetsi dira 2020ko urritik aurrera, estimazio-ereduan doikuntzak behin sarturik behatutako ADRren eta online erreserbako plataformetan jasotako tarifen arteko erlazioan aldaketa koiunturalek duten eragina kontrolatzeko.

Hotelen ETHIren estaldura % 92,0koa izan da martxoan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.

https://www.eustat.eus/dgsServicesWar/Mainld?gsservice=apps&gsrequest=getApplication&idapp=EUSTAT

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022ko martxoan 232.815 gaualdi gehiago izan dira aurreko urtean baino Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019784_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali