2022/04/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO MARTXOA
Eraikuntza-kostuek, Euskal AEn, % 1,6 egin dute gora 2022ko martxoan
Urte arteko terminoetan, 2022ko martxoa 2021eko martxoaren aldean, kostuek % 9,3 egin dute gora
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 1,6 egin du gora 2022ko martxoan, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, kostuek % 9,3 egin dute gora.
Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 1,2 egin dute gora hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 3,4. 2021eko martxoari dagokionez, prezioak % 8,6 igo dira Eraikuntzaren kasuan eta % 12,3, Obra zibilaren kasuan.
Aurreko hilaren aldean, 2022ko otsailaren aldean, lehengaien kostuek % 2,2 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostuak % 10,4 egin du gora, eta eskulanenak, % 5,8.
Eraikingintzaren sektoreak hil artean % 1,6ko igoera izan du lehengaien kostuan, eta Obra zibilaren kostuak, % 4,4koa. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuek % 9,5 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 14,3.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 117,8 | 1,6 | 9,3 |
| Eraikinak | 117,2 | 1,2 | 8,6 |
| Obra zibila | 120,5 | 3,4 | 12,3 |
| | | | |
| Lehengaiak | 118,1 | 2,2 | 10,4 |
| Eraikinak | 117,3 | 1,6 | 9,5 |
| Obra zibila | 121,6 | 4,4 | 14,3 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko martxoan 2021eko martxoarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Petrolioa fintzea (% 60,9), Energia elektrikoa eta gasa (% 59,2 gora) eta Metalurgia (% 29,5). Prezioetan hazkunderik apalenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Mineral ez-metalikoak (% 4,2ko igoera) eta Altzarigintza (% 4,4koa).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Martxoa 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 4,2 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 21,3 |
| Petrolioa fintzea | 60,9 |
| Industria kimikoa | 25,5 |
| Kautxua eta plastikoa | 7,4 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 10,0 |
| Metalgintza | 29,5 |
| Metalezko artikuluak | 10,9 |
| Material elektronikoa | 8,4 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,9 |
| Altzarigintza | 4,4 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 59,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62