2022/04/25eko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA (HKEA). I/2022
Euskal AEko BPG % 5,7 hazi da, eta enplegua % 5,0, 2022ko lehen hiruhilekoan
BPGren hazkundea, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,0koa izan da, eta enpleguarena % 0,9koa
Euskal AEko BPG urte arteko % 5,7 hazi da 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako urte arteko hazkundea baino puntu bat gehiago, Eustatek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera.
2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPG % 1,0 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan. BPGk etengabe egin du gora 2020ko bigarren hiruhilekotik aurrera, non COVID-19aren krisiaren ondorioz aurrekaririk gabeko atzerakada izan baitzuen.
Aurrerapen hau egin den unean eskura zegoen informazio koiunturala ikusirik, Industria izan da urteko lehen hiruhilekoan portaerarik onena izan duen sektorea.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 0,9 gehitu da, aurreko hiruhilekoaren aldean, 2022ko lehen hiruhilekoan. Enplegua suspertzeko ondoz ondoko bosgarren hiruhilekoa da. Gainera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hazkundea % 5,0koa izan da.
Datorren ekainaren 3an Eustatek argitaratuko ditu 2022ko lehen hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62