2022/06/01eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA INDIZEA. I/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko produkzioa % 7,2 hazi zen 2022ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, uneko prezioetako hazkundea % 6 izan da

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera, uneko prezioetan, aurreko urteko hiruhileko berekoa baino % 7,2 handiagoa izan da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, uneko prezioetan % 6 egin du gora jarduerak, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren.

Hiruhileko honetan, urte arteko igoera uneko prezioetan Etxegintza azpisektoreak izan du (% 5,5 igo da urte arteko terminoetan), eta, bereziki, Obra Zibilak (% 20,9 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean).

2022ko lehen hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eragina zuzendu ondoren eta uneko prezioetan, igoera % 6ra iritsi da. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera positiboa izan du, % 4,8koa, eta Obra Zibilak % 14 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2022/I

Excel csv
 Egutegiaren eragina zuzendutaDesestazionalizatua
 2022 I/2021 IAt/At-12022 I/2021 IV2021 IV/2021 III
Produkzioaren indizea7,27,26,00,0
Eraikinak5,55,54,80,7
Obra zibila20,920,914,0-4,3
     
Landunkopuruaren indizea1,91,90,10,8

Oinarria 2015

(p)Behinbehineko datuak

At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean

Data 2022ko Ekainaren 1a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

2022ko lehen hiruhilekoko landunen indizea, aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,1 igo ondoren, % 1,9 handiagoa izan da 2021eko lehen hiruhilekokoa baino.

Informazio-oharrak

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

2022ko lehen hiruhilekoko EKIren estaldura % 94,5ekoa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie eginiko ahaleginagatik inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko produkzioa % 7,2 hazi zen 2022ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/06/01
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019894_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali