2022/05/10eko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. IV/2021
Euskal AEko jaiotzak % 4,9 igo ziren 2021eko 4. hiruhilekoan
2021ean, oro har, jaiotza-kopurua % 3,3 jaitsi zen
2021eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.595 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 4,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban igoera nabarmena izan da, 632 haur jaio baitira, aurreko urtean baino % 16,2 gehiago; Gipuzkoan 1.233 haur jaio dira, % 8,3 gehiago, eta Bizkaian 1.730, % 0,9 gutxiago.
Hileka, igoera % 11,2koa izan zen abenduan eta % 5,2koa azaroan; urrian, ordea, % 0,6ko jaitsiera izan zen.
2021eko udazkenean Euskal AEn ama izan ziren emakumeen % 29,7 atzerritarrak izan ziren, 2020ko aldi bereko % 30eko portzentajea baino pixka bat gutxiago. Araba ehuneko horren gainetik egon zen % 36,9raino; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, ehunekoak % 28,3 eta % 28,1 izan ziren, hurrenez hurren.
Amen % 80 pasak 30 urte baino gehiago zituzten
Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amak % 34,2 dira, nola baita 35-39 urtekoak ere. 25-29 urteko amen taldearen ekarpena % 14koa izan zen. 40 urtetik gorako amak (% 11,8) 25 urtetik beherakoak (% 5,8) baino gehiago izan ziren.
Amatzeko adina aldatu egiten da nazionalitatearen arabera ere. Izan ere, ama atzerritarren batez besteko adina 31,4 urtekoa izan zen, eta, espainiar nazionalitatekoena, 34,5 urtekoa.
Ezkondu gabeko amen haurrak % 50,2 izan ziren
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50,2 izan ziren 2021eko laugarren hiruhilekoan, 2020ko aldi berean baino 1,1 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, ia erdiak, 1.780 (% 49,5), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.299 (% 36,1) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 516 izan ziren (% 14,4).
2021eko balantzea
2021. urte osoa kontuan harturik, jaiotzen behin-behineko kopurua 14.247 izan zen, hau da, 492 gutxiago (-% 3,3), 2020ko datuekin alderatuta. Jaitsiera hori hiru lurraldeetan gertatu zen: Bizkaian % 5,1 (370 jaiotza gutxiago), Gipuzkoan % 1,9 (93 jaiotza gutxiago) eta Araban % 1,2 (29 jaiotza gutxiago).
Euskal AEn bizirik jaioak, lurralde historikoaren, adinaren, egoera zibilaren, amaren nazionalitatearen eta jaiotza-ordenaren arabera (1). 2021/IV
| | Oraingo hiruhilekoa | Aurreko hiruhilekoa | Aurreko urteko hiruhileko bera |
| | KOP | % | KOP | % | KOP | % |
| Euskal AE | 3.595 | 100,0 | 3.789 | 100,0 | 3.428 | 100,0 |
| Araba / Álava | 632 | 17,6 | 605 | 16,0 | 544 | 15,9 |
| Bizkaia | 1.730 | 48,1 | 1.863 | 49,2 | 1.745 | 50,9 |
| Gipuzkoa | 1.233 | 34,3 | 1.321 | 34,9 | 1.139 | 33,2 |
| | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | |
| 24 urte edo gutxiago | 210 | 5,8 | 232 | 6,1 | 241 | 7,0 |
| 25 - 29 urte | 502 | 14,0 | 509 | 13,4 | 473 | 13,8 |
| 30 - 34 urte | 1.230 | 34,2 | 1.323 | 34,9 | 1.205 | 35,2 |
| 35 - 39 urte | 1.228 | 34,2 | 1.299 | 34,3 | 1.124 | 32,8 |
| 40 urte edo gehiago | 425 | 11,8 | 426 | 11,2 | 385 | 11,2 |
| | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | |
| Ezkondua | 1.790 | 49,8 | 1.954 | 51,6 | 1.746 | 50,9 |
| Ezkon gabea | 1.805 | 50,2 | 1.835 | 48,4 | 1.682 | 49,1 |
| | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | |
| Espainiarra | 2.527 | 70,3 | 2.758 | 72,8 | 2.399 | 70,0 |
| Atzerrikoa | 1.068 | 29,7 | 1.031 | 27,2 | 1.029 | 30,0 |
| | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.780 | 49,5 | 1.862 | 49,1 | 1.713 | 50,0 |
| Bigarrena | 1.299 | 36,1 | 1.415 | 37,3 | 1.275 | 37,2 |
| Hirugarrena edo gehiago | 516 | 14,4 | 512 | 13,5 | 440 | 12,8 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira
Data 2022ko Otsailaren 7a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62