HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetan...

2022/05/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetan eta apartamentu turistikoetan 2022ko apirilean erregistratutako sarrerak 2019ko apirilekoak, COVIDa baino lehenagokoak, baino handiagoak izan dira

Atzerriko jatorriko sarreren eta gaualdien gorakada bereziki esanguratsua izan da

Euskal AEko landa-ostatuetan 15.095 sarrera eta 36.482 gaualdi izan dira 2022ko apirilean; urte arteko hazkundea, hurrenez hurren, % 140,4koa eta % 82,3koa izan da, Eustaten datuen arabera. 2019ko apirilean, COVIDaren aurretik, eta Aste Santuko egun guztiak barne harturik, 15.088 sarrera izan ziren, baina gaualdiak 37.927 izan ziren.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Apirila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/04m/m-12 (%)2022/04m/m-12 (%)2022/042021/042022/04p.p. *2022/04p.p. *
EUSKAL AE15.095140,436.48282,32,423,1927,311,231,111,7
Estatukoak13.009111,331.47161,52,423,17----
Atzerritarrak2.0861.638,35.011854,52,404,38----
           
Araba/Álava2.79174,36.29636,42,262,8819,63,522,63,8
Estatukoak2.60662,86.05731,62,322,87----
Atzerritarrak185-2391.607,11,29-----
           
Bizkaia4.182112,29.07955,22,172,9724,27,428,18,2
Estatukoak3.77595,77.40630,11,962,95----
Atzerritarrak407869,01.673945,64,113,81----
           
Gipuzkoa8.122200,121.107121,02,603,5333,017,437,317,9
Estatukoak6.628152,218.00895,72,723,50----
Atzerritarrak1.4941.815,43.099782,92,074,50----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko landa-ostatuetan izaniko sarreren % 86,2 eta gaualdien % 86,3 Estatutikoak izan dira 2022ko apirilean. Halaz ere, aurreko hilabeteetan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak bereziki ugaritu dira, 1.966 sarrera eta 4.486 gaualdi gehiagorekin, aurreko urteko apirilean baino.

2022ko apirilean sarrerak eta gaualdiak % 74,3 eta % 36,4 igo dira, hurrenez hurren, Araban. Bizkaian, sarrerak % 112,2 gehitu dira, eta gaualdiak % 55,2. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko apirilaren aldean, sarrerak % 200,1 igo dira, eta gaualdiak % 121,0.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 2,42 egunekoa izan da 2022ko apirilean, 2021eko hilabete berean izaniko 3,19 eguneko egonaldia baino laburragoa.

Plazakako eta logelakako okupazio-mailek ehuneko 11 puntutik gorako urte arteko igoera izan dute: % 27,3 plazaka neurtuta eta % 31,1 logelaka neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko apirilean, sarrerak eta gaualdiak 11.430 eta 42.689 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko apirilaren aldean, urte batetik bestera sarrerak % 177,8 gehitu dira eta gaualdiak % 89,3. 2019ko apirilean, COVIDaren aurretik, eta Aste Santuko egun guztiak barne harturik, hala sarrera-kopurua nola gaualdiena txikiagoa izan zen: 8.184 sarrera eta 26.730 gaualdi.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Apirila 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/04m/m-12 (%)2022/04m/m-12 (%)2022/042021/042022/04p.p. *2022/04p.p. *
EUSKAL AE11.430177,842.68989,33,745,4837,115,668,924,3
Estatukoak8.193109,529.51453,43,604,92----
Atzerritarrak3.2371.489,813.175298,24,0716,25----
           
Araba/Álava1.18781,37.67730,96,478,9623,72,370,316,4
Estatukoak1.07971,26.11218,95,668,16----
Atzerritarrak108344,61.565116,814,5529,83----
           
Bizkaia7.219250,816.219188,92,252,7338,222,757,724,7
Estatukoak4.892148,610.556107,32,162,59----
Atzerritarrak2.3262.497,25.663987,92,435,81----
           
Gipuzkoa3.024115,818.79469,76,217,9046,720,075,428,4
Estatukoak2.22169,412.84642,65,786,87----
Atzerritarrak803793,85.947187,97,4123,00----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 28,3 eta gaualdien % 30,9 izan da 2022ko apirilean. Urte arteko igoera nabarmenak izan dira, 3.033 gehiago sarrera-kopuruan eta 9.867 gaualdienean.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 3,74 egunekoa izan da 2022ko apirilean, 2021eko apirilean baino laburragoa, orduan 5,48 egunekoa izan baitzen.

Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldia, 2022ko apirilean, 6 egunetik gorakoa izan da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, ordea, 2,25 egunekoa izan da.

Plazakako okupazio-maila, Euskal AEn oro har, % 37,1era iritsi da, hau da, ehuneko 15,6 puntuko hazkundea izan da 2021eko apirilaren aldean. Apartamentuka neurtuta, okupazio-maila % 68,9an kokatu da, urte arteko % 24,3 puntuko igoera izanik.

2022ko Aste Santuaren balantzea

2022ko Aste Santuan Euskal AEko landa-ostatuetan izandako sarrerak eta gaualdiak aurreko urteko Aste Santuan baino % 19,2 eta % 15,5 handiagoak izan dira, hurrenez hurren. Atzerriko jatorriko pertsonetan ikusitako igoerak nabarmentzen dira, nahiz eta oraindik guztizkoaren % 10 inguru diren.

Araban, 2022ko Aste Santuan, sarrerak % 12,4 igo dira aurreko urtearen aldean, eta gaualdiak % 6,2. Bizkaian, sarrerak eta gaualdiak % 39,8 eta % 7,7 gehitu dira, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, % 9,6 gehitu dira sarrerak, eta gaualdiak % 24,7.

Euskal AEko landa-ostatuetan okupazio-maila % 66,0koa izan da aurtengo Aste Santuan plazaka neurtzean, aurreko urtean baino ehuneko 4,5 puntu handiagoa, eta % 69,7koa logelaka neurtzean, hau da, 2021eko Aste Santuan baino ehuneko 3,4 puntu handiagoa.

Euskal AEko landetxeetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakOkupazio-mailak
  plazen araberagelaka
 20222022 / 2021 (%)20222022 / 2021 (%)2022p.p. *2022p.p. *
EUSKAL AE3.60119,212.20015,566,04,569,73,4
Estatukoak3.2187,411.1976,7----
atzerritarrak3831495,81.0031419,7----
         
ARABA/ALAVA83112,42.7026,262,5-3,666,1-8,3
BIZKAIA1.24339,83.1877,760,3-0,165,1-0,5
GIPUZKOA1.5279,66.31124,770,910,974,311,4

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2022ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetan, 2022ko Aste Santuan, 2.227 sarrera izan dira, eta 8.502 gaualdi; beraz, aurreko urteko aldi beraren aldean, % 62,6 eta % 67,8 gehitu dira, hurrenez hurren. Atzerrian bizi direnen sarrerak eta gaualdiak % 24 inguru izan dira, aurreko urtean baino askozaz gehiago.

Lurraldeka, sarrera-kopurua % 33,5 hazi da Araban, % 1,6 Gipuzkoan eta % 132,0 Bizkaian. Gaualdien kopurua % 26,0 igo da Araban, % 38,2 Gipuzkoan eta % 152,7 Bizkaian, nabarmena dena.

Okupazio-maila % 62,4ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 92,9ra apartamentuen arabera neurtuta, ehuneko 21,6 puntu eta ehuneko 30,7 puntu 2021eko Aste Santuan ikusitakoaren gainetik, hurrenez hurren.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakOkupazio-mailak
  plazen araberagelaka
 20222022 / 2021 (%)20222022 / 2021 (%)2022p.p. *2022p.p. *
EUSKAL AE2.22762,68.50267,862,421,692,930,7
Estatukoak1.68728,76.48140,9----
atzerritarrak540831,02.021331,8----
         
ARABA/ALAVA29133,51.52526,039,24,689,821,0
BIZKAIA1.362132,03.636152,772,641,095,644,5
GIPUZKOA5741,61.02238,270,515,092,727,3

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2022ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Informazio-oharrak

Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 98,0 izan da, eta Apartamentu turistikoena % 82,1, 2022ko apirilean.

Eustatek eskerrak ematen dizkie eginiko ahaleginagatik inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetan eta apartamentu turistikoetan 2022ko apirilean erregistratutako sarrerak 2019ko apirilekoak, COVIDa baino lehenagokoak, baino handiagoak izan dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2022/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019874_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali