2022/06/03ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2022/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk elkarren ondoko zazpi hiruhileko daramatza hazkuntzekin; 2022ko lehen hiruhilekoan % 1,0 hazi da

2021eko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGren hazkuntza % 5,7koa izan da eta enpleguarena, % 5,0koa

Euskal AEko barne-produktu gordina (BPG) % 1,0 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan, hiruhilekoen arteko terminoetan; hala, bada, elkarren ondoko zazpi hiruhileko daramatza hazkuntzekin, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urte arteko hazkuntza % 5,7koa izan da.

Enplegua, denbora osoaren baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, bestalde, % 0,9 igo da lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; alegia, % 5,0ko igoera izan du, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Estimazio horiek haiek prestatzean eskuragarri egon den informazio ekonomiko guztia hartzen dute kontuan, eta Eustaten 2022ko apirilaren 25eko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean adierazitako hazkuntzak egiaztatzen dituzte.

Euskal AEko BPGren % 5,7ko hazkuntza –urte arteko terminoetan– Europar Batasunerako, Eurogunerako eta Estatu Batuetarako zenbatetsitakoaren (% 5,2, % 5,1 eta % 3,5, hurrenez hurren) gainetik dago. Espainiako ekonomiaren kasuan, bestalde, hazkuntza-estimazioa handiagoa da urte arteko konparatiban (% 6,4), baina, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkuntza-erritmoa moderatuagoa da (% 0,3).

Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek, lehen sektoreak izan ezik, hazkuntza positiboak izan dituzte, urte arteko terminoetan, 2022ko lehen hiruhilekoan.

Lehen sektorean balio erantsiaren uzkurdura % 1,8koa izan da, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, 2021eko azken hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 15,0 handiagoa izanik ere.

Industriaren sektorea bizkortu egin da urteko lehen hiruhilekoan, bai urte arteko terminoetan, bai hiruhilekoen arteko terminoetan. Sektoreko jarduera aurreko urteko lehen hiruhilekokoa baino % 6,5 handiagoa izan da eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,5 egin du gora. Manufaktura-industriaren kasuan zenbatetsitako hazkuntzak moderatuagoak izan dira, % 5,9 eta % 3,4koak, hurrenez hurren.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/I

Excel csv
 2020202120212022
   IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA-15,01,8-7,17,84,62,6-1,8
INDUSTRIA ETA ENERGIA-11,28,5-1,130,25,54,36,5
Manufaktura-industria-11,69,2-0,733,15,93,85,9
ERAIKUNTZA-8,22,4-2,411,51,30,51,9
ZERBITZUAK-9,05,0-3,515,54,05,46,0
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa-18,18,9-5,526,16,112,211,0
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak1,62,51,63,12,62,62,9
-Gainerako zerbitzuak-8,64,1-5,017,33,53,14,8
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan-9,55,6-2,918,44,24,85,8
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-13,65,3-3,020,41,93,73,9
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,95,6-2,918,63,94,75,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Ekainaren 3a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzaren sektoreak ere aurreko hiruhilekoan baino hazkuntza handiagoa izan du. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, jarduerak % 1,9 egin du gora, eta jardueraren hazkuntza, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,5ekoa izan da.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globala, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 6,0 igo dela zenbatesten da. Urte arteko hazkuntza hori, neurri handi batean, 2021eko lehen hiruhilekoan itxita egon ziren edo jarduera mugatuta izan zuten eta, hiruhileko honetan, jarduera-mailari berriro heldu ahal izan dioten pertsonentzako zerbitzuetan –aisia-jarduerei eta turismo-sektoreari lotutakoak– oinarritzen da. Urteko lehen hiruhilekoak, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,1eko igoera ekarri du.

Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera, azken hiruhileko honetan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak balio erantsiaren % 11,0ko igoera izan du aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, eta % 1,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean. Jarduera horietatik, ostalaritza (bai ostatu-zerbitzuak bai jatetxe-zerbitzuak) izan da portaera onena izan duena.

Modu berean, urte arteko aurrerapena areagotu egin da Gainerako zerbitzuak adarrean; hartan sartzen dira higiezinen jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, komunikazioa, finantza- eta aseguru-zerbitzuak eta pertsonentzako zerbitzuak. Urte arteko % 4,8ko hazkuntza izan du. Berriz ere dira pertsonentzako zerbitzuak, kultura-, aisia- eta kirol-jarduerei dagokienez, hiruhileko honetan hazkuntza gehien eragin dutenak, 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta, pandemiak jarduera horietako asko mugatu dituela kontuan hartuta. 2021eko laugarren hiruhilekoaren aldean, berriz, % 1,0eko beherakada zenbatetsi da.

Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak adarrean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,9 aurrera egin ondoren, eutsi egin zaio balio erantsiaren hazkuntza jarraituari; urte arteko hazkuntza-tasa % 2,9koa izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/I

Excel csv
 20212022
 IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA20,110,8-7,2-16,915,0
INDUSTRIA ETA ENERGIA1,40,9-0,22,13,5
Manufaktura-industria1,31,9-0,30,93,4
ERAIKUNTZA1,0-2,91,50,92,5
ZERBITZUAK-0,52,12,31,40,1
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa2,29,3-2,73,21,2
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,51,50,6-0,10,9
-Gainerako zerbitzuak-2,7-1,96,81,1-1,0
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan0,21,61,61,41,1
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK-0,28,1-4,60,70,1
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,22,21,01,31,0

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Ekainaren 3a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Sektore agregatu gehienen urte arteko portaera positiboaren eraginez, Euskal AEko balio erantsia aurreko hiruhilekoan baino erritmo azkarragoan igo da, eta % 5,8ra iritsi da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, balio erantsi gordinaren suspertzea % 1,1ekoa da, azken hiruhilekoetan izan den bilakaera positiboaren ildotik.

Barne-eskariaren aldetik, portaera bestelakoa izan da; urte arteko hazkuntza estimatua aurreko hiruhilekoan baino moderatuagoa izan da, % 2,9koa. Kanpo-sektorearen ekarpena, beraz, positiboa izan da 2021eko lehen hiruhilekoan.

Etxeetako eta EZIAGEtako (kontsumo pribatua) amaierako kontsumoaren gastuak urte arteko % 3,1eko hazkuntza izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,2 egin du behera.

Bestalde, Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastuaren (kontsumo publikoa) hazkuntza moteldu egin da, aurreko hiruhilekoekin alderatuta; urte arteko hazkuntza % 0,6koa izan da. Era berean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bilakaerak % 3,5eko jaitsiera izan du.

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak Amaierako kontsumoaren gastuaren % 2,6ko urte arteko hazkuntza zehazten du, zeinak, 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,9ko jaitsiera baitakar.

Kapital-eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko igoera % 3,9koa izan da, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa (% 4,3) baino baxuagoa, baina aurrerapena izan da, % 1,5ekoa, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Ekipoko ondasunen inbertsioak % 6,6ko igoera izan du, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; alegia, hiruhilekoen arteko terminoetan, % 1,2ko suspertzea izan du.

Gainerako kapital-eraketa gordinean, zeina eraikuntzako ondasunen bilakaerari lotuago baitago, urte arteko hazkuntza moderatuagoa izan da, % 2,2koa (aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako hazkuntza bera), eta % 1,7ko aurrerapena zenbatetsi da aurreko hiruhilekoaren aldean.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/I

Excel csv
 2020202120212022
   IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-8,94,8-2,518,12,42,72,6
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-12,45,3-3,722,62,13,03,1
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,83,01,65,23,51,70,6
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA-11,76,3-1,321,43,74,33,9
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan-12,912,81,941,37,67,56,6
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina-11,02,6-3,211,21,52,22,2
BARNE-ESKARIA-9,65,1-2,218,92,73,12,9
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK-16,111,8-2,430,112,511,113,6
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK-15,410,8-1,429,810,28,18,9
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan-9,95,6-2,918,63,94,75,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Ekainaren 3a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Barneko eskaria Azken kontsumoko gastuak eta Kapitalaren eraketa gordinak eratzen dute, eta urteko lehen hiruhilekoan urte arteko % 2,9ko igoera izan du. Hazkuntza hori BPGrako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 5,7); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da urteko lehen hiruhileko honetan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioek % 13,6 egin dute gora, urte arteko terminoetan, eta Inportazioek baino intentsitate handiagoz (% 8,9 egin du gora). Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal AEko ekonomiaren urte arteko bilakaerari.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2022/I

Excel csv
 20212022
 IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN-0,86,1-3,20,8-0,9
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua-0,37,1-3,90,4-0,2
Herri administrazioen azken kontsumo gastua-2,43,0-0,92,1-3,5
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA1,8-1,7-1,25,41,5
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan2,11,6-5,810,11,2
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,7-3,71,82,51,7
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK4,03,21,42,06,3
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK3,36,4-4,42,94,0
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan0,22,21,01,31,0

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2022ko Ekainaren 3a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak, oro har, % 5,0 egin du gora, 2021. urteko lehen hiruhilekoaren aldean; nahiz eta % 0,9 egin duen gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Hori horrela, gogorarazi behar da lanpostuaren definizioak, Kontuen Sistema Europarraren (KSE) arabera, haren zenbaketan aldi baterako lan egiten ez duten baina haien lanpostuarekin –bermearekin edo berriro lanean hasteko datari buruzko akordioarekin, esaterako ABEEEen kasuak– lotura formala duten pertsonak uzten dituela kanpoan.

Lehen sektoreak enpleguaren % 0,4ko beherakada izan du, bai urte arteko terminoetan, 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean, bai hiruhilekoen arteko terminoetan. Industrian, lanpostuen urte arteko hazkuntza % 2,6koa izan da, eta aurreko hiruhilekoko zifra baino % 0,8 altuagoa izan da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera ere positiboa izan da urte arteko terminoetan (% 3,4ko igoera), baina, hiruhilekoen arteko terminoetan, portaera negatiboa izan da (% 1,5eko jaitsiera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, dedikazio osoaren baliokideak diren lanpostuen kopuruak gora egin du, bai urte arteko terminoetan (% 5,9ko igoera), bai hiruhilekoen artean (% 1,1).

Lurralde Historikoetako BPGren bilakaerari dagokionez, 2022ko lehen hiruhilekoan, Arabak urte arteko % 5,5eko hazkuntza izan du; Gipuzkoak, % 5,6koa, eta Bizkaiak, % 5,7koa. 2021eko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Arabako BPG izan da portaera onena izan duena, % 1,2 egin baitu gora; Bizkaian, % 1,1 egin du gora eta Gipuzkoan, % 0,9.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk elkarren ondoko zazpi hiruhileko daramatza hazkuntzekin; 2022ko lehen hiruhilekoan % 1,0 hazi da

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2022/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0019896_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali